Gene Wilder aktorea hil da

Bizkaie! 2016-08-30 09:33   Zinemea

Birritan izan zan Wilder Oscar sarietarako hautagai: Los productores (1969) filman egindako bigarren mailako aktore onenaren kategorian eta El jovencito Frankenstein (1975) filman egindako kogidoilari lanagaitik.

Jerome Silberman, Gene Wilder ezizenez ezagutzen dogun aktorea hil da 83 urte zituala, AEBetako Connecticuten. Aktorea oso ezaguna egin zan 60ko hamarkadatik aurrera, besteak beste, The Producers (1967), Young Frankenstein (1974) eta See No Evil, Hear No Evil (1989) filmei esker.

John Walker-Pearlman ilobeak Variety aldizkariari jakinarazo deutso barria. Wilder alzheimerragaz jota egoan, eta horren ondorioz hil ei da.

Birritan izan zan Oscar sarietarako hautagai: Los productores (1969) filman egindako bigarren mailako aktore onenaren kategorian eta El jovencito Frankenstein (1975) filman egindako kogidoilari lanagaitik.

Zuzendaria, produktorea eta gidoilaria be izan zan Wilder (1933), baina Hollywooden arrakasta handiena ekarri eutsona komediako aktore lana izan zan, The Producers (1967), Young Frankenstein (1974) eta See No Evil, Hear No Evil (1989) filmetan, besteak beste.

Danetara, bost film luze zuzendu zituan: El hermano más listo de Sherlock Holmes, El mejor amante del mundo, Los seductores, La mujer de rojo eta Terrorífica luna de miel; danetan Gene Wilder bera izan zan protagonistea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu