Zuhatzan amaitu da 19. Bertso Udalekuak ekimena

Bizkaie! 2016-08-29 09:53   Bertsolaritzea

Azken txandan, 53 altxor egon dira Arabako ugartean kontu kantari pedalotan, piraguan, surfean, arraunean, bela ontzian zein frontoian: 47 ume eta 6 hezitzaile.

Hilaren 22tik 26ra, 47 ume eta 7 begiraleko taldea egon da Zuhatzan. Oskar Estangagaz txandako kantua grabau dabe, eta Odei Barroso eta Oihana Iguaranen eskutik bertso saioaz gozetako aukerea be izan dabe. Pasa dan barikuan amaitu da Zuhatzako abenturea, eta honegaz batera zarratu da Bertso Udalekuen 19. edizinoa.

Astelehenean hasitako bertso-udalekuetan 53 altxor egon dira Arabako ugartean kontu kantari pedalotan, piraguan, surfean, arraunean, bela ontzian zein frontoian; 47 ume eta 6 hezitzaile (Esti Alberdi, Asier Alcedo, Paule Loizaga, Jon Gurrutxaga, Eider Perez eta Izar Mendiguren ibili dira ontxi artean jolasean).

Euskal Herri osoko lagun barriak egiteaz gan, udalekutako abestia sortu eta grabau dabe Oskar Estanga artisteagaz batera. Sormen egunaren barruan, kantua, antzerkigintzea eta ur ekintzak buztartu ditue udalekutako artistek. Bertso jolasak eta gaubela bereziak izan ditue egunez egun. Pasa dan eguenean Oihana Iguaran eta Odei Barroso bertsolariak ezagutu eta bertsotan egiteko aukerea izan eben. Barikuan, barriz, etxerako barkua hartu eben, aurretik egindako taldeko argazki hau eskuan dabela, eta hamaika pasadizo golkorako gordeta.

Kontuak kontu, txanda honek emon deutso amaierea Bertso Udalekuen 19. edizinoari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu