Mundaka Festival datorren urtean barriro egingo dala aurreratu dabe antolatzaileek
2015-08-11 09:59 MusikeaAurten lehenengoz eratu dabe musikearen, gastronomiaren eta surfaren inguruko jaialdi hori Mundakan. Abuztuaren 1ean amaitu zan lehenengo edizinoa eta, erabagiak hotz-hotzean hartzera itxaron barik, antolatzaileek iragarri dabe 2016an barriro egingo dabela Mundaka Festival. Izan be, aurtengo topaketeak ipinitako helburu guztiak bete dituala uste dabe eta gogotsu dagoz proiektuagaz aurrera egiteko.
Aurten lehenengoz eratu dabe musikearen, gastronomiaren eta surfaren inguruko jaialdi hori Mundakan. Abuztuaren 1ean amaitu zan lehenengo edizinoa eta, erabagiak hotz-hotzean hartzera itxaron barik, antolatzaileek iragarri dabe 2016an barriro egingo dabela Mundaka Festival. Izan be, aurtengo topaketeak ipinitako helburu guztiak bete dituala uste dabe eta gogotsu dagoz proiektuagaz aurrera egiteko.
Garagarrilaren 30etik abuztuaren 1era, hiru egunean, 7.000 persona alkartu ziran Mundakan ipinitako guneetan, jaialdiaren ekintzez disfrutetako. Jenterik gehien zapatuan egon zan, Echo & The Bunnymen eta The Sonics taldeen kontzertuakaz bat eginaz. Antolatzaileen esanetan, pozgarriena da edade guztietako parte-hartzaileak batu zirala, belaunaldi guztietako personek topau ebela zer egin Mundaka Festivalen. Esate baterako, ume eta gaztetxuentzako tailerrak egon ziran eta arratsalde parteko kontzertuetara be joan ziran. Nagusiagoek musika eskaintza zabala euki eben.
Etorritako bisitari atzerritarren kopuruak harritu egin ditu antolatzaileak. Mundaka Fetivaleko sarrerea erosi eben Suitza, Frantzia, Estatu Batuak eta Argentinako personek, besteak beste. Espainiako ia lurralde guztietatik be etorri ziran Mundakara eta Euskal Herrikoak be ez ziran faltau izan. Bertoko zein kanpoko musika alkarte eta programatzaile ugarik be osterea egin eben Mundaka aldera.
Antolatzaileek ezarritako helburu guztiak betetzat jo ditue, ez bakarrik publiko kopuruaren aldetik. Santa Katalinan izan ziran kontzertu nagusiak eta han giro berezia sortu zala nabarmendu dabe. Aparteko ezbeharrik ez zan jazo. Parte-hartzaileek antolatzaileei esan deutsenez, jaialdi lasaia izan zan, jente-pilaketa bakoa.
Jaialdiagaz Mundaka eta Busturialdea dinamizetea lortu dabela dinoe antolatzaileek. Ohiko ostalaritza eta merkataritza establezimenduakaz batera, eskualdeko proiektu enpresarial barriek be bultzadea jaso dabela uste dabe, bereziki turismo alorrekoek.
Hori guztia ikusita, hurrego Mundaka Festival preparetan hasi dira, 2016ko udarako. Antolatzaileek onartu dabe ez dabela itxaron erabagia hotzean hartzera, baina aurtego edizinoak aurrikuspen guztiak bete dituala eta gogotsu dagozala aurrera egiteko. Nahi dabenek eskuragarri daukiez 2016rako lehenengo 200 abonuak, jaialdiaren webgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!