Artearen, zinemearen eta gastronomiaren inguruko jardunaldiak egingo dira Gasteizeko Artiumen datozan lau eguaztenetan

Bizkaie! 2015-08-11 10:43   jardunaldiak

Abuztuaren 12an hasi eta irailaren 2ra arte, eguaztenero, museoko artelan bati buruzko azalpenak entzun ahal izango dira eta, ondoren, film bat proiektauko da, nazinoarteko sukaldaritzako jakiak emoten diran bitartean. Artelanak, pelikuleak eta jatekoak alkarregaz loturea eukiko dabe. Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak, Artiumek preparau dauen udako plana da hori.

Artium museoko arduradunek azaldu dabenez, zikloa lau filmen inguruan eratu dabe. Eguazten bakotxean film horreetako bat emongo da eta egun horretan azalduko dan artelana eta emongo dan jatekoa lotuta egongo dira proiekzinoagaz.

Iluntzeko 19:30ean hasiko dira saioak. Lehenik eta behin, gidari baten laguntzinoaz, museoan dagoan artelanen bat ikusiko da eta, azalpenetan, ondoren ikusiko dan filmagaz daukan erlazinoa agirian itxiko dau gideak. 20:00etan pelikulea proiektauko da, jatorrizko bertsinoan eta gaztelaniazko azpitituluakaz. Artiumeko emonaldi-aretoan izango dira proiekzinoak. Behin sesinoa amaituta, Cube jatetxearen eskutik, filmean ikusten dan sukaldaritza-estiloagaz lotutako jakiak probau ahal izango dira.

Artea, zinemea eta gastronomia lotzen dituan zikloa abuztuaren 12an hasiko da. Blake Edwardsen 1968ko 'The party' da pelikula aukeratua, Peter Sellers aktoreagaz. Horregaz lotuta, Angeles Agrelaren bideoa izango da eguneko artelana. Eragabetasuna izeneko erakusketearen parte da obra hori. Amaitzeko, Idiazabal gaztaia eta Bloody Mary edaria emongo jakez parte-hartzaileei.

Hurrego hiru saioetako filmak honeek izango dira: abuztuaren 19an, 'The cook, the thief, his wife and her lover'; abuztuaren 26an, 'Chocolat'; eta irailaren 2an, 'Julie & Julia'. Filmen aurreko artelanaren bisitaldia, gehienez be, 25 pertsonak egin leikee aldi bakotxean, beraz aldez aurretik izena emotea komenidu da. Artiumeko Lagunentzat merkeagoa da. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu