Bilboko Aste Nagusiko txupinereak eta pregoilariak euren kargua hartu dabe
2015-08-10 14:59Eurentzat beren beregi egindako jantziakaz agertu dira gaur Bilboko udaletxean Oihana Pascual txupinerea eta Gurutze Beitia pregoilaria. Urtero legez, Zazpi Kaleetako merkatariek egin ditue txupinerearen jantzi horia eta pregoilariaren gorria. Aste Nagusian eukiko daben zereginerako prest dagozala ziurtau dabe Pascualek eta Beitiak, Itziar Urtasun Bilboko Udaleko jaietako zinegotziagaz eta konparsetako ordezkariakaz egindako agerraldian.
Eurentzat beren beregi egindako jantziakaz agertu dira gaur Bilboko udaletxean Oihana Pascual txupinerea eta Gurutze Beitia pregoilaria. Urtero legez, Zazpi Kaleetako merkatariek egin ditue txupinerearen jantzi horia eta pregoilariaren gorria. Aste Nagusian eukiko daben zereginerako prest dagozala ziurtau dabe Pascualek eta Beitiak, Itziar Urtasun Bilboko Udaleko jaietako zinegotziagaz eta konparsetako ordezkariakaz egindako agerraldian.
Gurutze Beitiak adierazo dau, sekula emon deutsien saririk handienetakoa dala pregoilari izatea. Ardurea pozarren hartuko dauela ziurtau dau. Arriaga antzokiko balkoitik jaien hasierako berbaldia emotea egokitu jako, bilbotarrak ondo pasetera animetako. Abuztuaren 22ko testua ondo preparau beharko dau beraz.
Oihana Pascualen zeregina, barriz, jaien hasierako txupina botetea izango da. Txomin Barullo konparsako kidea da Pascual. Talde hori Aste Nagusiaren sorreratik martxan dabilen arren, orain arte sekula be ez jako txupinerea eukitea subertau. 37 urte daroaguz Aste Nagusian parte hartzen, gogoratu eragin dau txupinereak. Oihana Pascual pozik agertu da eta dei egin dau jaietan ondo pasetera eta ekitaldietan parte hartzera.
Itziar Urtasun zinegotziak azpimarratu dau, aurten nortasun handiko emakume bi aukeratu dituela. Gurutze Beitiaren izendapena bereziki gogoan hartu dau Urtasunek, izan be, antzerkiari eta zinemeari omenaldia egin nahi izan deutsie. Aitor Mazo eta Alex Anglo oraintsu joan jakuz, aitatu dau zinegotziak.
Urtero legez, txupinerearen eta pregoilariaren jantzi bereziak Zazpi Kaleetako merkatariek egin ditue. Jon Aldaiturriaga Alde Zaharreko Merkatarien Alkarteko gerenteak azpimarratu dauenez, harro gagoz jaietan geure aletxua ipinten dogulako. Azaldu dauenez, urteotan jantzien diseinua apur bat aldatzen joan da, jairako erosoagoak izan daitezan.
Aurkezpena amaitu baino lehen, Itziar Urtasunek eta Bilboko Konpartsek dei bi zabaldu nahi izan ditue, Aste Nagusia danentzat dala gogoratuaz: Alde batetik, txupinaren ekitaldian garbitasuna kontuan hartzeko eskatu dabe, urunik eta arrautzarik ez botetako; bestetik, eraso sexistarik ez dabela nahi ganeratu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!