Future Shorts film laburren jaialdiaren emonaldia egongo da gaur Bilbao Arten
2015-08-05 10:09 BarriakUrteko sasoi guztietan egiten dan zikloa da Future Shorts eta, gaur, 2015eko udeari jagokon proiekzinoa egingo da Bilbon, arratsaldeko 19:00etan. Ordu eta erdi inguruko saioa izango da eta film labur ugari ikusteko aukerea egongo da tarte horretan. Ondo errotutako jaialdia da honako hau, izan be, Bilbon ez eze, mundu zabaleko 90 herrialdetako 150 uritan egoten dira proiekzinoak.
Suzuko Tamura ohorezko euskaltzain japoniarra hil da
2015-08-04 18:28 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak jakineragin dauenez, Suzuko Tamura ohorezko euskaltzaina hil da, abuztuaren 3an, Japonian. Sho Hagio euskaltzale japoniarrak emon dau heriotzearen barri. 1996an euskaltzain urgazle izentau eben Tamura eta, 2000n, ohorezko. Euskerea ez eze, ainu hizkuntzea be sakon aztertu eban.
'Hondar artean' egonaldi artistikoetako parte-hartzaileak Mendebaldeko Saharara joango dira
2015-08-04 18:03 kulturbizDonostia 2016 Europako Kultur Uriburuaren proiektuak martxan ipini dau 'Hondar artean' izeneko egonaldi artistikoen programea. Mendebaldeko Saharan egingo dan erresidentzia artistiko bategaz ekingo jako egitasmoari. Bertan parte hartuko daben artista biak nortzuk izango diran erabagita dago dagoeneko, Ibon Salvador eta Karlos Martinez hain zuzen. Proiektu artistiko bana garatuko dabe biek Saharan, hango artista batzukaz alkarlanean.
Ipuin erotikoen lehiaketearen bigarren edizinoa martxan ipini dabe Diman
2015-08-04 14:44 KultureaDimako Kalenturak izeneko lehiaketara idazlanak aurkezteko epea irailaren 1ean zabalduko dabe eta hil horren 22ra arte egongo da zabalik. 16 urtetik gorako edonork parte hartu leike. Hiru sari egongo dira eta sari-banaketa ekitaldia urrian izango da. Dimako Udala eta bertako liburutegia dira antolatzaileak.
Bizkaiko arkitektureari buruzko erakusketea egongo da irailaren 12ra arte Ondare Aretoan
2015-08-04 13:30 KultureaOspea lortu daben arkitekto bizkaitarren lanaren barri jasoten dau erakusketeak eta baita euren lekua egin guran dabilzan arkitekto barrien belaunaldiak be. 21. mendeko profesional ugariren obrea batuta, Bilboko Ondare Aretoak Bizkaiko arkitekturea zertan dan erakutsi nahi dau, ikuspegi zabala emonaz. Abuztuaren 5etik irailaren 12ra arte egongo da erakusketea ikusgai.
Erromesentzako aterpea zabaldu dabe abuzturako Gernikan, Allende Salazar ikastetxean
2015-08-04 12:38 kulturbizAbuztuan egongo da martxan Done Jakue Bidea egiten daben ibiltarientzako aterpea. Horretarako, Allende Salazar ikastetxeko gimnasioa atondu dau Gernika-Lumoko Udalak, Bideko Lagunen Alkartearen ekimenez. 35 lagunentzako lekua dauka azpiegitura barriak. Kontuan izan behar da, igaz 3.900 erromes pasau zirala uritik, Compostelara doan Kostako Bideko geralekua da eta.
Abuztuan adi, eguzkiak gogor joten dau gero!
2015-08-04 11:56 Begi betegarriAbuztuan hondartzarako giro ederra egoten da, baina denpora larregi eguzkitan egin ezkero...
Zeledonen jatsiereagaz hasiko dira Gasteizko jaiak
2015-08-04 11:18Andra Maria Zuriaren jaietako egitaraua bete-beteta dago gaur, martitzena, goizean goizetik hasita. Dana dala, jaien hasiera ofiziala, tradizinoak agintzen dauen legez, arratsaldean izango da, Zeledonen jatsiereagaz. Arratsaldeko seiretan izango da gasteiztar guztiek urte guztian itxaron daben ekitaldi hori. Txupinazoa be botako dabe, Zeledonen etorrereagaz batera. Abuztuaren 9ra arte izango dira aurten Arabako uriburuko jaiak.
Bilboko Aste Nagusirako preparau daben egitarauaren barri emon dabe Karpagunekoek
2015-08-04 10:15Arriaga antzokiaren eta errekearen artean Pa...Ya! eta Askapeña konpartsek ipinten daben gunearen izena da Karpagunea. Urtero legez, jarduera ugari antolatu ditue Aste Nagusian, abuztuaren 21etik 30era. Kontzertuak, txapelketak, umeentzako ekintzak eta abar egongo dira eta, gune horretako konpartsen nortasunagaz bat, internazionalismoagaz lotutako jarduerak be antolatu ditue.
Ingurumenaren eta pakearen aldeko lana ondoen erakusten dauen filma sarituko dabe Donostiako Zinemaldian
2015-08-03 13:44 BarriakZinemaldiak eta Greenpeace erakunde ekologisteak lehenengo aldiz emongo dabe aurtengo edizinoan Lurra saria. Ingurumenaren, natura jagotearen eta pakearen aldeko lana eta horreek baloreak ondoen lantzen dituan filmari emongo deutse saria. Jaialdiko edozein sailetan aurkezten diran pelikulak izango dira hautagai. Ekintzailetzea eta zinemea buztartu gura ditue sari barriagaz.
Antxina limonadea egiteko erabilten ziran teknikak erakutsiko ditu Arkeologi Museoak abuztuaren 5ean
2015-08-03 12:05 Jan edanakJardunaldi berezi horretara bertaratzen diranek, izozkailuak asmau aurreko sasoietara salto egingo dabe. Edariak fresko manteniduteko erabilten ziran teknikak, edur-zuloak adibidez, erakutsiko ditue Bilboko Arkeologi Museoan. Limonadea zelan egiten zan erakutsiko dabe eta edari hori probetako aukerea be egongo da. Jarduerea dobakoa dan arren, aurretik izena emon behar da, plaza mugatuak dagozalako.
Gernikako Santa Maria eleizako triforioa ezagutzeko bisitaldiak antolatu ditue abuztuan
2015-08-03 11:02 kulturbizBisitari zein herritarrek Gernikako historia ezagutzeko beste modu bat eukiko dabe aukeran abuztuan, Santa Mariako triforioa bisitetako ekimenari esker. Gernika eta inguruko historia modu sensorialean ezagutu ahal izango da, Udalak azaldu dauenez. Jarduerea dobakoa da.
Zazpi artista alemaniarren lanak ipini ditue Bilbao Arte galerian, abuztuaren 26ra arte
2015-08-03 10:42 KultureaWo wir sind (Gu gagozan lekua) izeneko taldekako erakusketan, sormen lekuei buruzko gogoetea egin dabe zazpi artista alemaniarrek. Batez be, kokagune fisikoak zelan baldintzatzen dauen sorkuntza artistikoa jorratu dabe. Bilbao Arte Fundazinoak Leipzigeko Kunstraum D21 zentroagaz egindako trukeari esker ekarri ahal izan da proiektua Bilbora. Abuztuaren 3tik 26ra ikusi ahal izango da argazkiez, lan grafikoez, bideo-instalazinoez eta abarrez osotutako erakusketea.
Alvaro Arrizabalaga: 'Esango neuke Lezetxiki ezagunagoa dala Euskal Herritik kanpo berton baino'
2015-08-03 10:05 BarriketanArkeologoa. Lezetxiki kobazuloko indusketetako zuzendaria
Euskal kulturea Washingtoneko Munduko Jaialdian egongo da 2016an
2015-07-28 14:24 Euskaldunak munduanUnai Rementeria Ahaldun Nagusiak, Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari legez, eta AEBko uriburuko Smithsonian Fundazinoak hitzarmena sinatu dabe, Washingtonen bertan. Holan, Bizkaia eta Euskal Herria, bereziki euskal kulturea, fundazino horrek datorren urtean antolatuko dauen Folklive Festival nazinoarteko jaialdian egongo dira. Smithsonian Fundazinoak dino, euskal kultureagaz daukien interesak oinarri historikoa daukala, baina etorkizunera begirako hartu-emona sortu nahi dabela.
C hepatitisagaz lotutako euskerazko berben glosarioa atara dau UZEIk
2015-07-28 13:21 Euskerea berbagaiGaur, garagarrilak 28, Hepatitisaren Nazinoarteko Eguna da. Ganera, C hepatitisak zeresana emon dau geurean azkan aldi honetan, Osakidetzaren eta gaixotasun horrek jotakoen alkartearen arteko tirabirak dirala eta. Hartara, UZEIk 'C Hepatitisaren glosarioa' dalakoa osotu eta argitaratu dau. Gaixo horregaz lotutako euskerazko terminoak batu ditue.
Bermeon, Musika Astea egingo dabe, abuztuaren 7ra arte
2015-07-28 12:44 MusikeaGuztira, sei musika emonaldi programau ditue Bermeoko Nazinoarteko Musika Astean, Udalak azaldu dauenez. Estilo askotako eskaintzea izango da, Benito Lertxundik zapatuan, abuztuak 1, emongo dauen kontzertutik hasi eta hilaren 7an Bilboko Orkestra Sinfonikoak emongo daueneraino. Era berean, aitagarria da, hitzordua 30. ekitaldira helduko dala aurten.
Zineuskadi programeari esker, 'Magiaren etxea' filma euskeraz ikusiko da zinema-aretoetan
2015-07-28 12:01 BarriakBarikuan, garagarrilak 31, estreinauko dabe Hego Euskal Herriko aretoetan 'Magiaren etxea' animazinozko filma. Zineuskadi egitasmoaren barruko Zinema Euskaraz programarako aukeratu dabe pelikula hori eta, hortaz, euskeraz be ikusi ahal izango da areto ugaritan. Katakume baten istorioa kontetan dau Belgikatik datorren film horrek. Zinema Euskarazen barruan aurten euskerara itzulitako zazpigarren pelikulea da.
Bisitaldi gidatu alternatiboak antolatu ditue Iruña-Veleiako aztarnategian
2015-07-28 11:26Faltsutzat jo diran aurkikuntzak benetakoak dirala uste daben alkarteek eratu ditue bisitaldiak, Iruña-Veleiako aztarnategiaren ganeko kontuak euren ikuspegitik kontetako. Abuztuaren 1ean eta irailaren 5ean (biak zapatua) izango dira bisita gidatu alternatiboak. Antxinako herri erromatarraren harresiaren barruan zein handik kanpora agertu diran aztarnak ikusiko ditue parte-hartzaileek.
Boise, euskal diasporearen topagune
2015-07-28 10:13 Euskaldunak munduanGaragarrilaren 28tik abuztuaren 2ra, Boise euskal kulturearen uriburu bihurtuko da, bost urtean behin ospatzen dan Jaialdiari esker. Idahon bertan edo Estadu Batuetan bizi diran euskaldunek eta hareen ondorengoek alkarregaz egoteko aukerea eukiko dabe, baita diasporan bizi diran beste euskaldun askok be. Hori gitxi balitz, Euskal Herritik be, batez be Bizkaitik, jente piloa joan da aurten Boisera, Jaialdia ezagutu eta hango euskaldunakaz egoteko. Ekitaldi ugari egongo dira egunotan, beraz, Mendebalde Urruneko uri haretan.



















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...