EHUko 'Saltillo' eskola itsasontzia Bresteko itsas jaialdian dago, 1.500 belaontzi klasikogaz batera
2016-07-19 09:16 Kulturea30 herrialdetako itsasontziak batu dira Bretainiako badian, Arku Atlantikoko itsas-topaketarik handienean.
Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) Eusko Jaurlaritzearen eta Euskadiko Kirol Portuen (EKP) laguntzinoagaz kudeatzen dauen Saltillo eskola itsasontzia Bresteko portura (Bretainia) heldu da, egunotan beste 1.500 belaontzi klasiko eta tradizionalakaz batera nabigau ondoren, eta Bresteko badian batu dira guztiak lau urtean behin egiten dan garai guztietako belaontzi mitikoen topaketan. Itsasoaren eta gaurko eta atzoko nabigazinoaren ikurra da Brest, azaldu dau Mikel Lejarza ontziko kapitainak.
Saltillo eskola itsasontziak eta bere tripulazinoak itsasontzi enblematikoakaz batera nabigau dau, besteak beste, Recouvrance edo L'Hermion itsasontziakaz. 30 herrialdetako itsasontziak batu gara, eta Bresteko badia egunotan Arku Atlantikoko itsasontzien alkargunerik garrantzitsuena bihurtzen da, nabarmendu dau kapitainak.
Euskal eskola itsasontziaren tripulazinoa osotzen daben 14 ikasleek Brest 2016 jaialdiaren barruan antolatuta dagozan itsas paradetan eta gaueko belen ikuskizunean parte hartuko dabe. Ganera, Brest eta Douarnenez urietako portuen arteko estropadan parte hartuko dau. Douarnenezetik Belle Ille-ra joko dau ontziak, eta handik Santurtzira, gero Euskadiko eta Bizkaiko Golkoko portuetatik ohikoa dan ibilbidea egiteko.
Danetara, 21 eguneko bidaia da. Ikasleek ikasturtean ikasitakoa praktikan jarri ahal izango dabe bidaian, eta zuzen zuzenean ezagutu ahal izango dabe munduko nabigazinoaren historia bizia, adierazo dau Lejarzak.
Ikasturtean be erabilten dabe ontzia presatakuntzarako eta praktikak egiteko. Eguneko irteerak be egiten ditu, astean behin edo bitan, baina udan izaten dau 84 urteko ontzi dotore eta lirain honek itsasora itzultzeko aukerea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!