XVIII. Bilbo Uria Pop Rock Lehiaketan joko daben 38 taldeak aukeratu ditue
2016-07-18 08:15 MusikeaAurten 626 taldek emon dabe izena lehiaketan parte hartzeko. Kategorien arabera, 462 talde izan dira Pop-rock atalean, 122 Metalean eta 42 Elektronika eta Beste Joera Batzuk modalidadean.
Bilboko Udalak Bilbo Uria Pop Rock Lehiaketako 28. edizinoan parte hartuko daben 38 taldeen izenak aurkeztu ditu: Corrosive, Evil Seeds, Fetitxe, Hiranya, Insaniam, Kitsune Art, Mind Driller, Orion Child, Strangers eta Warg (Metal); Albert Cavalier, Allnighters, Baobas Will Destroy, Cavaliere, Dekot, Fizzy Soup, Franco, Heisenberg, Holögrama, I Me Mine, J.J. Sprondell, Kinsale, The Krav Maga, The Limboos, Lumi, My Expansive, Los Ramblings, Ramon & The Go, Redthread, Solitary, Solo Astra, Sorry Kate, Tempo Phobia eta The Zephyr Bones (Pop Rock); eta L'an 2000, Rrucculla, Sueisfine eta Vanesa Paris (Elektronikea eta beste joera batzuk).
Musikearen arloko espezialistek osotutako epaimahaiak lehiaketearen XXVIII. edizinoan parte hartuko daben 38 bandak aukeratu ditu. Zehatz esateko, aurten 24 talde izango dira Pop-Rock modalidadean, 10 talde Metal atalean eta 4 Elektronika eta Beste Joera Batzuk modalidadean. Taldeak hainbat lekutatik datoz: Euskadi, Frantzia, Madril, Bartzelona, Tarragona, Nafarroa, Leon, Cádiz, Malaga, Errioxa, Cuenca, Albacete, Alacant, Valentzia eta Zaragozati, hain zuzen be.
Udal lehiaketearen webgunean ikus eta entzun daitekez aukeratutako taldeak. Talde horreek zuzenean joko dabe Bilborock aretoan irailean, urrian eta zemendian. Era berean, webgunean bestelako informazinoa jaso eta sailkapenerako kontzertuen eta finalisten jarraipena egin daiteke. Edozelan be, kontzertuen egunak irailean emongo ditue ezagutzera.
626 taldek emon dabe izena
Aurten 626 taldek emon dabe izena lehiaketan parte hartzeko. Kategorien arabera, 462 talde izan dira Pop-rock atalean, 122 Metalean eta 42 Elektronika eta Beste Joera Batzuk modalidadean. Jatorriari erreparauta, Euskadiko taldeak % 18 dira, estadukoak % 75 inguru (batez be Madrilekoak eta Kataluniakoak), eta atzerrikoak % 6.
Bilboko Udalak antolatzen dau Bilbo Uria Pop-Rock Lehiaketea, 18 eta 35 urte bitarteko Europako gazteen musika taldeentzat, hasten dagozan taldeen eta bakarlarien musikea sustatzeko eta zabalkundea emoteko, esperientzia eta oholtzak estaduko eta atzerriko beste talde batzuekaz konpartiduten daben bitartean.
Lehiaketa hau erreferentzia bihurtu da Europako musikearen arloan. Bilbo Uria Pop-Rock Lehiaketeak eskaintzen dituan pizgarrietako batzuk dira talde irabazleentzako sariak (dirua, musika tresnak, kontzertuetan joteko aukerea eta zabalkundea), ikusleentzako opariak eta sormen-lan barriak ezagutzeko aukerea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!