Dana prest Portugaleteko Nazinoarteko 42. Folklore Jaialdiari ekiteko

Bizkaie! 2016-07-15 08:53   Kulturea

Elai Alai Kultur Elkarteak antolatuta, Ekuador, Hegoafrika, Mazedonia, Serbia, Txile eta Euskal Herriko taldeak batuko ditu aurtengo jaialdiak.

Elai Alai Kultur Elkarteak antolatuta, datorren astelehenean, hilaren 18an hasi eta 25ean amaituko da Portugaleteko Nazinoarteko 42. Folklore Jaialdia. Lehenago eta aurrerago, barriz, Bizkaian zehar izango dira jantza emonaldiak.

Bart aurkeztu dabe aurtengo edizinoa Lorea Bilbao, kultura diputaduak, Mikel Torres, Portugaleteko alkateak, Jose Manuel Bujanda, Eusko jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako zuzendariak, Portugaleteko Udaleko Aitor Beitiak eta Elai Alai Kultura Alkarteko Gaizka Benguriak.

Ekuador, Hegoafrika, Mazedonia, Serbia, Txile eta Euskal Herriko taldeak batuko ditu aurtengo Portugaleteko Nazinoarteko jaialdiak. Garagarrilaren 25ean, Munduko dantzak ekitaldiagaz amaituko da jaialdia, baina aurretik,  18tik 21era, nazinoarteko folklorearen erakusleiho izango dira Portugaleteko kaleak. Elai Alai alkarteak antolatuta, La Canilla ibiltokian egingo dira lehen egunetako emonaldiak. Munduko dantzak ekitaldia, barriz, Carlos VII etorbidean izango da.

Aurkezpenean izan diran erakundeetako ordezkariek nabarmendu dabe Elai Alai Kultura Alkarteak sekulako ahalegina egiten dauela urtero euskal kulturearen eta tradizinoaren alde.


Portugaleteko 42. Nazinoarteko Folklore Jaialdiaren egitaraua:

- Garagarrilaren 18an, 21:30ean: 42. Portugaleteko Nazinoarteko Folklore Jaialdiaren inaugurazinoa La Canilla Ibiltokian.

- Garagarrilaren 19an, 21:30ean: Ekuadorreko eta Serbiako taldeak. La Canilla Ibiltokian.

- Garagarrilaren 20an, 21:30ean: Hegoafrikako eta Txileko taldeak. La Canilla Ibiltokian.

- Garagarrilaren 21ean, 21:30ean: 42. Portugaleteko Nazinoarteko Folklore Jaialdiaren amaierea. Mazedoniako eta Euskal Herriko. La Canilla Ibiltokia.

- Garagarrilaren 23an, 19:00etan: musika-saioak Txileko, Hegoafrikako eta Serbiako taldeakaz. Gran Hotel Puente Colganteko terrazan.

- Garagarrilaren 24an, 13:00ean: musika-saioak Kubako eta Indonesiako taldeakaz. Gran Hotel Puente Colganteko terrazan.

- Garagarrilaren 25ean, 21:30ean: Munduko dantzak Carlos VII-n.


Herriz herri

Garagarrilaren 17tik 30era bitartean Euskal Herriko zenbait herritan izango dira jantza-taldeak, Durango, Berriz, Elgoibar eta beste hamaika herritan munduko leku desbardinetako jantzak ikusteko aukeera izango da:

Hilaren 17an

- Ermuan: 19:00etan, Cardenal Orbe plazan, Txileko eta Hegoafrikako taldeak.
- Errenterian: 19:00etan, Gamon Zumardian, Mazedoniako taldeak.

Hilaren 20an

-Zornotzan: 22:00etan, Herriko plazan, Ekuadrorreko taldea.
- Getxon: 21:00etan, Algortako Biotz Alai plazan, Serbiako taldea.

Hilaren 21ean

-Arrasaten: 22:30ean, Monterron parkean, Ekuadorreko taldea.
- Erandion: 19:30ean, Mendiguren plazan (Astrabudua), Txileko taldea.
- Bergaran: 19:00etan, San Martin plazan, Hegoafrikako taldea

Hilaren 22an

-Elgoibarren: 20:30ean, Olaizaga kiroldegian, Hegoafrikako eta Txileko taldeak.
- Getxon: 21:00etan, Algortako Biotz Alai plazan, Ekuadorreko taldea.

Hilaren 23an

-Durangon: 20:00etan, Santa Ana plazan, Mazedoniako taldea.
-Berrizen: 19:30ean, Berrizko Komentuan, Ekuadorreko taldea.

Hilaren 24an

-Errenterian: 19:00etan, Gamon zumardian, Txileko taldeak.
- Sopelan: 19:00etan, Larrabasterrako Urgitxieta plazan, Serbiako taldea.

Hilaren 27an

- Bilbon: 19:00etan, Arriaga plazan, Ekuador, Hegoafrika, Mazedonia, Serbia eta Txileko taldeak.

Hilaren 29an

- Irunen: 22:30ean, Faisaien ugartean, Mazedoniako taldea.

Hilaren 30ean

- Gueñesen: 20:00etan, Galdotxa Arana plazan, Ekuadorreko taldea.
- Loiolan: 17:00etan, Atari-eder plazan, Hegoafrikako eta Txileko taldeak.
- Sopuertan: 22:00etan, Mercadillo frontoian, Mazedoniako taldea eta Elai-Alai.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu