Bilbao BBK Live Bereziak zikloak musikaz beteko dau uriaren erdigunea
2016-06-30 13:46 MusikeaLeón Benavente, McEnroe eta Nodozurdo taldeek dobako emonaldiak eskainiko ditue uriko hainbat txokotan.
Michelin izardun fideo-zopea
2016-06-30 12:39 BidaideTsuta jatetxea goizeko 11:00etan hasten da bazkaria emoten, baina 8:00etarako bezeroak egoten dira ilaran, Tokioko Sugamo auzo nasaiko kale-kantoi baten ezkutautako establezimendu txikiaren aurrean. Ez da edozein jatetxe, fideoen katedrala da.
Aurrera doa 'Eibar erretrofotografiatu, 1950-1970' lana, antxina eta oraina argazkietan batzeko asmoa
2016-06-30 12:17 KultureaArgazki bat leku berean baina momentu desbardinetan ateratzea: horixe da erretrofotografia izeneko teknikea, eta horixe da Gorka Castrillo eibartarrak Ego Ibarrarentzako egingo dauen lana.
Administrazinoan euskerearen erabilerea gora, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzearen arabera
2016-06-30 08:53 Euskerea berbagaiHerri administrazinoetan euskerea bultzatzeko 5. Plangintzaldiaren (2013-2017) tarteko ebaluazinoa aurkeztu dau Patxi Baztarrika sailburuordeak Legebiltzarrean. Erakundeetan, euskerearen ezagutzea eta erabilerea gora doaz, baina oraindino asko dago egiteko.
Film laburrak aire zabalean, Arabako Korterraza zikloan
2016-06-30 08:30 ZinemeaGaragarrilaren 1etik irailaren 3ra, Arabako 22 herritan egingo ditue proiekzinoak. Korterraza lehiaketara aurkeztutako lanik onenak ikusi ahal izango dira, doban.
Lehendakaria euskal olinpiko eta paralinpikoakaz batu da
2016-06-30 08:31 KultureaAbuztuaren 5etik 21era izango dira Joko Olinpikoak eta irailaren 7tik 18ra, barriz, Joko Paralinpikoak.
Cesar Pelli argentinarrari BIA saria emongo deutsie Bizkaiko arkitektoek
2016-06-29 12:53 KultureaGaragarrilaren 15ean jasoko dau Pellik BIA saria, berak diseinautako Iberdrola torrean. Bilbo eraldatzeko argentinarrak egindako ekarpenagaitik omenduko dau Arkitektoen Alkargoko Bizkaiko ordezkaritzeak.
'Estalien gradora' poema-liburua plazaratu dau Joxe Austin Arrietak
2016-06-29 10:14 KultureaAzken hamarkada bietan idatzitako olerkiak batu ditu Joxe Austin Arrietak lan barrian. Barrikuntzei uko egin barik, idazlearen orain arteko obrearen sintesia da Estalien gradora (Txalaparta).
'Capitán Kóblic'
2016-06-29 08:56 Zinema kritikakOn eta gaiztoen film bat izan arren, gustora geratzen da bat amaieran, ate batzuk zarratu barik geratzen diran bitartean.
Bakioko Ados Basarte upategiko txakolin bi saritu ditue Londresen
2016-06-29 08:35 Jan edanakDecanter Awards sariketea ardaoen arloko garrantzitsuenetako bat da munduan. Ados Basarteko txakolin baltzak lehenengoz irabazi dau saria bere kategorian eta zuriak, bigarrenez.
Euskharategia, artearen bidez euskerea ikasteko proiektua, Okela lantegian
2016-06-29 07:42 Euskerea berbagaiArtista erdaldunek euskerea ikasteko aukerea eukiko dabe datorren ikasturtean, Bilboko Okela sormen lantegian. Gramatika liburuen ordez, artea erabiliko dabe horretarako.
Hiru antzerkigileri emon deutse EHGAMek Urrezko Hirukia Saria
2016-06-28 12:32 KultureaIker Ortiz de Zaratek, Javier Liñerak eta Jon Koldo Vazquezek LGTB kolektiboa bistaratzeko obrak estreinau ditue aurten. Bestetik, EHGAMek erabagi dau, Trapuzko Espartina Saria aurten emon barik lagatzea.
Zinegoak Malaboko Kultur Adierazpenaren I. Astean egongo da euskal zinemari buruzko ziklo bategaz
2016-06-28 12:28 ZinemeaOrain arte ez da holakorik egin Saharaz hegoaldeko Afrikan, eta berebiziko garrantzia dauka ahal dan neurrian ereiten joateak.
Siriako gerrea maitasunaren ikuspegitik lantzen dauen 'A Syrian love story filma ikusgai Hileko Dokumentala zikloaren barruan
2016-06-28 09:27 ZinemeaA Syrian love story filma eguen honetan, bagilaren 30ean emongo dabe Bilboko Multicine 7. aretoan (Jose Maria Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan, ingeleseko, arabierazko eta frantseseko jatorrizko bersinoan, gaztelaniazko azpi-tituluakaz.
Carlo Pedersoli 'Bud Spencer' aktorea hil da
2016-06-28 08:46 ZinemeaAktore italiarrak 50 bat pelikulatan eta telesailetan parte hartu eban.
Santutxuko Solte taldeak 'Ixa' disko barria aurkeztu dau
2016-06-27 12:30 MusikeaIxa diskoa Bilboko The Rock Studios-en grabau, nahastau eta masterizautako lana da, Urtzi Arrieta eta Carlos Creator teknikarien eskutik.
Leire Berasaluze: 'Entseguak eta kontzertuak alkarregaz egoteko atxakiak izan dira guretzat'
2016-06-27 09:10 BarriketanLain taldeko abeslari eta musikaria
Farra Fanfarra portugaldarrak irabazi dau Amorebieta-Etxanoko XI. Haizetara
2016-06-27 11:03 MusikeaLehiaketearen sari nagusia (izen ezagunek osotutako epaimahaiak erabagia): Farra Fanfarra. 10.000 euroko saria.
Irlandako eta Amazoniako taldeak, Galdakaoko Folklore Bizian jaialdian
2016-06-27 11:02 KultureaGaragarrilaren 19tik 21era, Andra Mari eta Oinarin jantza taldeak egongo dira Folklore Bizian jaialdian, Irlandako Absolutely Legless eta Amazoniako Ballet Folklorikoagaz batera.

























Aupa,zelan?
Besterik gabe, Funikularrak Trapagarango Escontrilla eta Larreineta auzoa lotzen ditu. La Arboledara joateko funikularretik bertotik urteten den autobusa...
»» Larreinetako funikularra