Carlo Pedersoli 'Bud Spencer' aktorea hil da

Bizkaie! 2016-06-28 08:46   Zinemea

Aktore italiarrak 50 bat pelikulatan eta telesailetan parte hartu eban.

Carlo Pedersoli aktore italiarra, Bud Spencer ezizenagaz ezaguna, bart hil da, 86 urte zituala, haren familiak Facebook sare sozialean argitaratutako mezu baten bidez jakinarazo dauenez.

Bud Spencerrek Quo Vadis (1951) pelikulan egin eban debuta zineman. Terence Hillegaz batera hamabost bat film egin zituan, lehenengoa 1967an, Dios perdona, yo no; ordurako Bud Spencer izena hartu eban Spencer Tracy haren gustoko aktorea zalako eta Budweiser garagardaoa haren faboritoa zalako. Alkarregaz azken filma 1994an egin eben,eta azkena 1994an egin eben, Y en Nochebuena se armó el belén. Arrakasta handia, barriz, Le llamaban Trinidad (1971) pelikuleagaz izan eben.

Spencer 1929an jaio zan, Napolin. 80eko eta 90eko hamarkadetan 50 bat filmetan eta telesailetan lan egin eban.

Aktore izateaz gan, Zuzenbidean eta Soziologian lizentziaduna, sei hizkuntza ekiazan, gidoilaria, produktorea, abeslaria eta konposatzailea eta kirolari profesionala be izan zan. Italiako txapelduna izan zan ugerketan eta Helsinki eta Melbourneko Joko Olinpikotan parte hartu eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu