'Capitán Kóblic'

Karolina Almagia 2016-06-29 08:56   Zinema kritikak

On eta gaiztoen film bat izan arren, gustora geratzen da bat amaieran, ate batzuk zarratu barik geratzen diran bitartean.

- Zuzendaria: Sebastián Borensztein.

- Gidoia: Sebastián Borensztein, Alejandro Ocón.

- Aktoreak: Ricardo Darín, Imma Cuesta, Óscar Martínez.

- Produktorak: Pampa Films / Gloriamundi Producciones / Telefe / DirecTV / Endemol Shine Argentina / Atresmedia Cine / Palermo Films / INCAA.

- Herrialdea: Argentina / Espainia.

- Iraupena: 92 minutu.

- Generoa: Dramea.

- Balorazinoa: 4/5
 

Famatuak dira argentinar diktaduran egindako ‘heriotzako hegaldiak’; horreetan, militarrek bizirik botaten zituen itsasora atxilotuak abioietatik. Baina bateren batek gidatu behar zituen abioi horreek. Un cuento chino film zoragarriaren zuzendari Sebastián Borenszteinek gidari edo piloto horreetako baten istorioa irudikatu dau, Koblic kapitainarena, hain zuzen. Errudun sentimenduari ezin eutsita dabilen gizon horrek urrutiko herri txiki batera iges egiten dau eta hortik aurrera filma western lehor bihurtzen da eta tartean amodioa, mendekua eta thriller on baten in crescendo doan tensinoa ez dira falta.

Ricardo Darínek, beti legez, bikain egiten dau bere lana eta Inma Cuestak, azento argentinarra borobiltzeaz gan, bere talentoa erakusten dau, baina euren arteko pasinozko istorioa ez dago ondo garatuta eta sinisgarritasuna kentzen deutso filmari. Era berean, falta dira, baita be, kapitanaren iragana ulertzeko klabe gehiago.

Kirrinka egiten daben alde horreek bazterrean itxita, oso entretenigarria da filma eta, nahiz eta onen eta gaiztoen film bat izan, gustora geratzen da bat amaieran, ate batzuk zarratu barik geratzen diran bitartean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu