Txinako Jiangsu probintziak UPV/EHUri dohaintzan emondako liburuen erakusketeak gaur zabalduko ditu ateak
2016-06-27 09:17 KultureaHitzarmenaren helburua Txinako probintzia honetako unibersidade aitagarrienen eta UPV/EHUren arteko kooperazinoa indartzea da, eta baita bien arteko ikerketak zein ikasleen trukeak egiteko programak martxan jartea be.
Bertoko eta kanpoko 28 euskal konpainia, Bilboko Kalealdian
2016-06-14 09:00 KultureaBagilaren 27tik garagarrilaren 2ra, 56 emonaldi dakarz Kalealdiak Bizkaiko uriburura. Tartean dago Lurrak, euskal artistek sortutako zirku ikuskizuna. Parte hartuko daben konpainien artean, ganera, Suitzakoak, Belgikakoak eta Frantziakoak dagoz, besteak beste.
Bermeoko Jazzaldiak hiru kontzertu izango ditu, bagilaren 29tik garagarrilaren 1era
2016-06-24 13:16 MusikeaTomasz Wendt Trio, Wilfried Wilde Quintet eta Night Dreamers izango dira Jazzber-eko, Bermeoko 19. Jazz Jaialdiko, protagonistak. Kontzertu guztiak Kafe Antzokian izango dira, doban.
Haurreskolak Partzuergoak Familien III. Eguna ospatuko dau Gasteizen
2016-06-24 12:55 KultureaIkasturtea amaitzeko oraindino hilebete inguru falta jakon arren, Haurreskolak Partzuergoak gurasoakaz eta umeakaz ospatzeko eguna antolatu dau bagilaren 25erako, Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan.
Manuel Lekuona sarirako hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu dau Eusko Ikaskuntzak
2016-06-24 12:27 KultureaEuskal kultureari egindako ekarpena saritzen dau Eusko Ikaskuntzak, sarituaren obra osoa aintzat hartuta. Garagarrilaren 8ra arte aurkeztu leitekez 2016ko ekitaldirako hautagaitzak.
2016ko XXVIII. Bilbainada Lehiaketako sariak emon ditue
2016-06-24 11:13 MusikeaEuskeraz idatzitako bilbainadarik onenari emoten jakon saria, barriz, José María Larrazabalek idatzitako Bizkaitarren arima lanak jaso dau.
Aiko taldeak jantzearen munduko adituak batuko ditu Udako Ikastaroetan
2016-06-24 10:10 KultureaBarikutik domekara bitartean egingo dau Aikok Tradegin ikastaroaren bigarren edizinoa Bilbon, EHUren Udako Ikastaroen barruan. Jantza tradizionala eta garaikidea buztartzea da asmoa.
Domekan milaka WOPatok Bilboko Itsasadarra beteko dabe
2016-06-24 09:37 KultureaEgun berezia familia giroan gozetako eta ohikoa danez, lortutako etekina gatx neurodegeneratiboen ikerketara bideratuko da WOPFundazinoaren bidez.
Zamudion herritarrak aktore
2016-06-23 12:50 KultureaDatorren bagilaren 25ean, zapatuan, eguerdiko 12:00etan, Artepen artea herri antzerkia antzeztuko dabe Zamudioko Kultura Etxearen patioan.
San Nikolas jauregia barrutik ikusteko bisitaldiak antolatu ditu Bilboko Udalak
2016-06-23 12:23 KultureaUriko eraikin historikoak erakusteko programearen barruan, Garagarrilaren 5etik 29ra, San Nikolasekoaren txandea izango da. Euskerazko eta gaztelaniazko bisitaldiak egongo dira.
'European eyes on Japan' argazki erakusketea egongo da garagarrilean Getxoko Punta Begoñan
2016-06-23 11:02 KultureaGetxophoto jaialdia eta Getxoko Udala laguntzaile dirala, Donostia 2016k antolatzen dau erakusketea. Jon Cazenave eta Lukasz Rusznika argazkilarien irudiek Japoniaren ikuspegi berezia emongo dabe Punta Begoñako galerietan.
Sanjuanetako sorbea eta kanta ohitura zaharrak Eibarren
2016-06-23 09:17 KultureaGure herriko baserrietan oraindino mantentzen da bedar jakin batzuen pilotxuari esaten jakon sorbea egiteko ohiturea.
Perlak taldeak disko barria aurkeztu dau
2016-06-23 09:10 MusikeaLaukote gipuzkoarraren bigarren diskoa da Itzaletatik eta Bilboko Kafe Antzokian entzun ahal izango dira zuzenean doinu barriak, Perlak eta Dekot taldeek eskaini daben emonaldian.
'Euskaldunak eta karolingiar iraultza' ikerketa liburua aurkeztu dau Iñaki Lopez de Luzuriaga Martinezek
2016-06-22 15:43 KultureaUEUk argitaratu dau liburua eta ondoko helbidean eskuratu daiteke.
Euskerazko hiru abestidun disko laburra plazaratu dau La Basuk
2016-06-22 13:39 MusikeaIzotz erregina EPa (Taupaka) urte amaieran La Basuk plazaratuko dauen disko luzearen aurrerapena da. Oraingoan, euskerazko rap eta hip hop doinuak dakarz.
UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedreak V. urteurrena ospatuko dau
2016-06-22 12:30 KultureaKultura Zientifikoko Katedreak kultura zientifikoaren, zientziaren balioen eta zientziak eta teknologiak gizartean dituen eraginen inguruko prestakuntza, ikerkuntza eta sensibilizazino jarduerak antolatzen ditu.
Jeremy Deller protagonista Bilboko Azkuna Zentroan
2016-06-22 10:11 KultureaJeremy Deller artisteak gogoeta egiten dau kultura ingelesari eta haren kontraesan historikoei eta politikoei buruz, gizarte kapitalista postindustrialaren eta multikulturalaren barruan.
Mundu guztiko 3.000 gaztai klase, zemendiko Gaztaiaren Nazinoarteko Jaialdian
2016-06-22 09:08 Jan edanakDonostian egingo dabe International Cheese Festival eta Bilbon aurkeztu dabe egitaraua. Gaztaiaren kulturearen inguruko ekitaldi ugari egongo dira zemendiaren 16tik 18ra, adibidez, Artzaintzearen Nazinoarteko Foroa, sukaldarien topaketea eta lehiaketak.
'Phantom Boy' filma euskeraz
2016-06-16 12:10 ZinemeaZineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker, datorren eguaztenean, bagilaren 22an, Phamtom Boy animazinoko filma zinema-aretoetara helduko da euskeraz.
















Aupa,zelan?
Besterik gabe, Funikularrak Trapagarango Escontrilla eta Larreineta auzoa lotzen ditu. La Arboledara joateko funikularretik bertotik urteten den autobusa...
»» Larreinetako funikularra