Sanjuanetako sorbea eta kanta ohitura zaharrak Eibarren
2016-06-23 09:17 KultureaGure herriko baserrietan oraindino mantentzen da bedar jakin batzuen pilotxuari esaten jakon sorbea egiteko ohiturea.
Gaur egun Azitainen bedeinkatzen dira sorbak San Juan egunean; gero, sorbea gorde eta hurrengo urteko Sanjuan surtara botaten da.
Antxina, Arratera joaten ziran baserritarrak sorbea bedeinkatzera, gero, Ospitaleko kaperara; gaur egun, Azitaingo eleizan bakarrik bedeinkatzen dira. Halan da be, eleizara joan barik be, badago, San Juan bezperan sorba kanpoan itxi eta ilargi amandreari begira jarrita, garoagaz edota ihintzeagaz bedeinkatzen dauenik be.
San Juan doinuaz Juan San Martinek inoan ez zala oso zaharra eibartarrek hain maitea daben kantu hori. Halan da be, ez dagu San Juan bezperan kantetan dan letrearen jatorria zein dan esaterik.
Egun zoragarri hau heldu da berriz.
Pozan pozez bihotzak beterik.
Mendietako baserrietan
kaleko plaza danetan
San Juan suak piztutzen dira
Gau zoragarri honetan.
Hau da eguna zoragarria
kontsolatzeko mundu guztia.
Ez da iñun gizonik
San Juan dan baizen
Oso goitar ta haundirik
Arkitzen.
Hau da eguna zoragarria
kontsolatzeko mundu guztia
Amagandik iñoiz jaio da gizona
ez dago zeruan halakorik.
Ama semeagandik
zu jaio ziñan
mirariz beterik donian.
Poztu gizonak, abestu herriak
San Juanen egun miragarrian.
Igaz ere San Juan zan, eta
aurten ere San Juan Bautista.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!