Zamudion herritarrak aktore

Bizkaie! 2016-06-23 12:50   Kulturea

Datorren bagilaren 25ean, zapatuan, eguerdiko 12:00etan, Artepen artea herri antzerkia antzeztuko dabe Zamudioko Kultura Etxearen patioan.

Lagatzu kultur taldeak antolatzen dau jarduerea bere urteroko euskal jaiaren barruan. Aktoreak, musikariak, jantzariak eta figurazino taldekoak zamudioztarrak dira danak. Danetara, 260 lagun inguruk hartuko dabe parte antzezlanean.

Josu Cámara, Kukubiltxo taldekon zuzendari ohiak idatzi eta zuzendu dau lana. Herriko euskerearen historia azaltzen da, karnabala eta umorea nagusi dirala. Lanean zehar Zamudion historian ezagunak izandako personaiak eta, horrezaz gan, herriaren bilakaeran garrantzitsuak izan ziran jazoerak taularatuko dira. Lana, gehienbat, euskeraz izango da, pasarte batzuk gaztelaniaz izango diralarik eta musikeak be bere lekua izango dau.

Lanean zehar txorimalo bat (Txoriabolea) epaituko dabe zuhaitz baten kontra (Artea, euskerea)
horrenbeste bihurrikeri antolatzearren. beraz, ikusiko da zuhaitza zelan moldatzen dan txorimaloren jokuaren aurrean, ikutu lotsabako eta umoretsuagaz. Fiskalak ahaleginduko dira Txoriabolea erruduna dala frogatzen, abokatuek, barriz, haren jokabidea arrazoitu gura izango daben bitartean. Dana gertatuko da errege berezi baten begiradapean eta erregearen amaren aurrean, nortasun handiko emakumea bera.

Hona hemen ensaioetako argazki batzuk:

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu