Esaera Zaharren Sopelako Txapelketea apirilaren 25ean izango da
2015-04-20 11:44 Euskerea berbagaiIzen-emateak 10 euro balio dau taldeko, eta bazkariak 20 euro personako. Izena emoteko edo informazino gehiago jasoteko, deitu telefonoz (618 57 44 45 / 695 77 40 15), edo bialdu mezua posta elektronikoz (aitor-f@aek.org) apirilaren 20a baino lehen, izan be, izena emoteko epea apirilaren 20an amaituko da.
Unai Elorriagak eta Felipe Juaristik irabazi dabe 2014ko Espainiako Kritika Saria
2015-04-20 11:21 sariak-autortzakIazko hezurrak (Susa) Unai Elorriaga idazle algortarraren nobeleak, eta, Piztutako etxea (Erein) Felipe Juaristiren poema liburuak, irabazi ditue Espainiako Kritika Saria, narratiba arloan eta poesia arloan, hurranez hurran. AECL Espainiako Literatur Kritikarien Alkarteko kideek joan dan urtean kaleratutako lanen artean aukeratu ditue algortarraren eta azkoitiarraren beharrak.
Txomin Uribe: 'Arrisku barik ez dago bizipozik'
2015-04-20 11:07 BarriketanPiztiak taldeko abeslaria eta gitarristea
Gaizka Zabarte zaldibartarrak 'Jende desegokia' nobelea argitaratu dau
2015-04-17 15:42 KultureaBigarren nobelea dau Jende desegokia (Susa) Gaizka Zabarte idazle zaldibartarrak. Mendekua, amodioa eta desamodioa ditu osogai nagusi istorioak. Egileak berak aurkezpenean esan ebanez, ibilera desegoki batzuen kontakizuna da eleberria.
Sabino Arana Goiri eta euskerea gogoetagai, 'Danon esku dago euskerea biziarazotea' mintegian
2015-04-17 14:37 Euskerea berbagaiSabino Aranaren jaiotzaren 150. urteurrenaren harira, Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazinoak Danon esku dago euskerea biziarazotea mintegia antolatu dabe. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Juan Mari Atxutxa Sabino Arana Fundazinoko presidenteak eta Miren Josune Ariztondo Kultura diputaduak hasi dabe jardunaldia. Arana Goirik euskerearen alde egindakoen gaurkotasuna eta garrantzia nabarmendu ditue.
Labayru Fundazinoa aurkeztu dabe
2015-04-17 12:24 kulturbizAurrera begira dituan helburuak eta konpromisoak aurkezteko Bide barriak izeneko ekitaldia egin eban Labayruk atzo, hilak 16, Bilboko BBK Salan. Aurrerantzean ikastegi barik fundazino izango dala iragarri eben. Labayruko arduradun eta beharginez gan, erakunde publikoetako hainbat ordezkari izan ziran ekitaldian, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Miren Josune Ariztondo Kultura diputadua eta Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikako sailburuordea.
Astegoienean Monumentu eta Toki Historikoen Nazinoarteko Eguna ospatuko da Bizkaian
2015-04-17 11:54Nazinoarteko egunagaz bat egingo dau Bizkaiak, halanda ze Foru Aldundiak hainbat jarduera antolatu ditu zapatu-domekarako Arkeologi Museoa, La Encartada Lantegi-Museoa, El Pobaleko Burdinola eta Santimamiñen. Jarduera dan-danak debalde dira, ganera.
Donostiako Giza Eskubideen XIII. Zinemaldia apirilaren 17tik 24ra bitartean izango da
2015-04-16 18:48 ZinemeaDonostiako Giza Eskubideen XIII. Zinemaldian, 26 film luzek, 16 film laburrek, antzezlan batek, lau erakusketak eta hainbat jarduera paralelok osotzen dabe aurtengo programazinoa. Zhang Yimou zuzendariaren Coming Home (2014) film txinatarrak inaugurauko dau apirilaren 17an, barikuan, Victoria Eugenia antzokian, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatutako Zinemaldia.
Mikel Peruarenak irabazi dau 2014ko 111 Akademiaren Saria
2015-04-16 17:55 sariak-autortzak111 Akademiako akademiakideek hautatu eta izentauta, Mikel Peruarenak idatzi eta Susa argitaletxeak plazaratutako Su zelaiak eleberriak jasoko dau 2014ko 111 Akademiaren Saria. Hiru bozketa txandetan garatu da aukeraketa prozesua, urtarrilean hasi eta apirilaren 12an amaitu dana.
Governors taldeak 'Su garaian' zuzeneko lana argitaratu dau
2015-04-16 15:55 MusikeaSasoi baten lekukoa da Su garaian (Baga-biga) zuzenekoa lana, Governors taldearen bederatzi urteko ibilbidearen laburpena, taldekideen esanetan. Hemeratzi kanta ditu diskoak, euren eta jarraitzaileen artean aukeratutakoak. Makinatxu bat zuzeneko ditue hemendik aurrera, baina 2016an deskantsau egingo dabe. Astegoienean Bizkaian joko dabe, barikuan, Ondarroako Beikozinin, eta zapatuan, Otxandion.
Literatura erotikoa egitea erronka gatxa dala uste dabe Gutun Zurian parte hartuko daben idazleek
2015-04-16 15:40 KultureaErotismoa izango da aurtengo jaialdiko ardatz nagusia. Javier Marias eta Harkaitz Canok, Gutun Zurian egongo diran idazleetako bik, erotismoaz gogoetea egin dabe goizean. Gaur egun tabuak apurtu diran arren eta literaturan gero eta eszena erotiko gehiago badagoz be, Cano eta Marias bat etorri dira, kalidadezko narrazino erotikoak ez dirala horren arruntak. Izan be, euren esanetan, idazkera sensuala lantzea erronka gatxa da.
BizkaIdatz Txikia literatur lehiaketa barria martxan dago
2015-04-16 12:31 KultureaUme eta gaztetxuei zuzendutako sariketa barria da BizkaIdatz Txikia. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, helburu nagusia da literatur sorkuntzea bultzatu eta sustatzea. Maiatzaren 29an amaituko da lanak bialtzeko epea.
Zapatuan jokatuko da IV. Euskerearen Ginkanaren finala
2015-04-16 12:02 Euskerea berbagaiKutxa Ekoguneak euskeraz eta euskereagaz gozetako antolatzen dauen lehiaketea da Euskerearen Ginkana eta aurten lehen aldiz, Azkue Fundazinoagaz alkarlanean egin dabe. Laugarren edizino honetan, aurrekoan lez, Euskaltzaleen Topaguneak egin ditu koordinazino lanak.
Donostia 2016k eta Etxepare Institutuak 'Itzultzaile barriak' proiektua abiarazo dabe
2015-04-16 11:09 KultureaDonostia 2016k eta Etxepare Euskal Institutuak Itzultzaile barriak proiektua aurkeztu barri dabe; horren bidez, nazinoarteko literatur itzultzaileak aukeratuko dira euskerea ikasi eta, ondoren, euskal literatur obra bat euren ama hizkuntzara itzuli deien.
'Futatsume no mado' (Aguas tranquilas)
2015-04-16 11:03 Zinema kritikakFutatsume no mado ez da ikusle guztientzako egokia. Hasteko, geldoa da, oso geldoa. Eszenatokia ugarte japoniar bat da. Haizea, olatuak, noizean behin ekatxen bat. Berba gitxigaz eta begirada luze askogaz, gazteen arteko hartu-emona eta euren garapen personala ikusiko doguz. Film personala eta bitxia da, momentu eder batzuk dituana, baina aspergarria be izan daitekeena
Euskerea be 'On Kixote poliglota' lanean presente
2015-04-16 10:33 Euskerea berbagaiEuskereak El Tobosoko Udalak bultzatutako proiektu barritzaile batean parte hartu dau, izan be, Toledoko udalerri honek, On Kixote poliglota lana osotu dau, Cervantesen maisulanaren (bigarren zatiaren) edizino eleanitz bat, hain zuzen be. Gogoratu behar da lan honek 400 urte bete dituala aurten eta, hau dala eta, El Tobosoko Udalak hainbat ekimen antolatu dituala ospakizun modura.
Seiurte talde berriztarrak 'Ezpalak' estudioko seigarren lana aurkeztu dau
2015-04-15 15:53 MusikeaZortzi kanta ditu Seiurte laukotearen Ezpalak disko barriak, aurrekoetan baino abesti gitxiago, baina indar eta energia beragaz. Laster hogei urte beteko ditu Berrizko taldeak, eta gogotsu dagoz behar barria jentaurrean aurkezteko. Lehenengo kontzertua maiatzaren 1ean emongo dabe, Tolosako Bonberenean.
David Hornback argazkilaria eta Kveta Pacovskà irudigile txekiar ospetsua Bilbao Arten
2015-04-15 11:21 kulturbizDavid Hornbackek argazkilari estadubatuarrak kaleko argazkigintzearen ganeko berbaldia eskainiko dau gaur, hilak 15, arratsaldeko 18:30ean; halan da be, haren lanaren inguruan antulotuko diran ekitaldiak maiatzera arte iraungo dabe. In the street argazki erakusketea izango da ikusgai apirilaren 24ra arte Bilbao Arteko kristalezko patioan, eta Hiri irekia. Street Photography izeneko ikastaroa emongo dau maiatzaren 21era arte.
The Predatorz talde errusiarra Bilboko BreakOnStage jaialdian, apirilaren 25ean
2015-04-14 17:09 MusikeaMunduko breakdance txapelduna The Predatorz zazpikotea eta Infamous talde europar onena Bilbao Arenan izango dira hilaren 25ean, BreakOnStage Nazinoarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdiaren 15. edizinoan. Agertoki bakarrean kultura urbanoaren espezialidade anitzak ikusteko aukerea izango da aurten be, 19:00etatik aurrera. Elorrioko Arriola Antzokia eta Logela Multimedia taldea dira antolatzaileak.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...