Benito Lertxundi eta Gaudeamus Korala, besteak beste, Bermeoko XXX. Nazinoarteko Musika Astean
2015-07-02 16:34 MusikeaBermeoko XXX. Nazinoarteko Musika Astean hainbat estilotako sei kontzertu entzun ahal izango dira abuztuaren 1etik 7ra; Benito Lertxundi, Gaudeamus Korala, Miquel Bofill Sax Quartet eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren kontzertuakaz disfrutetako aukera parebakoa eskainiko deutse 30 urte beteten dituan Bermeoko Musika Asteak hurreratzen diran guztiei.
Bermeoko XXX. Nazinoarteko Musika Astean hainbat estilotako sei kontzertu entzun ahal izango dira abuztuaren 1etik 7ra; Benito Lertxundi, Gaudeamus Korala, Miquel Bofill Sax Quartet eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren kontzertuakaz disfrutetako aukera parebakoa eskainiko deutse 30 urte beteten dituan Bermeoko Musika Asteak hurreratzen diran guztiei.
Kalidadezko aukera zabala eskainiko dau Bermeoko XXX. Nazinoarteko Musika Asteak eta bere eszenatoki izango dira Santa Maria eleizea, Bermeoko Kafe Antzokia eta Artza Frontoia; holan adierazo dabe Aingeru Astuik, Kultura zinegotziak, eta Susana Regidorrek, Kultura teknikariak, Bermeoko XXX. Nazinoarteko Musika astearen aurkezpenean.
Bermeoko Kultura zinegotziak azaldu dauenez, Bermeoko XXX. Nazinoarteko Musika Astea abuztuaren 1ean, zapatuan, Benito Lertxundiren kontzertuagaz hasiko da Artza Frontoian gaueko 22:00etan. Kontzertu honetan Benito Lertxundik bere azken diskoa Oroimenaren oraina aurkeztuko dau. Horrezaz gan, ikusleentzat ezagunak diran abestiak eskainiko ditu. Benito Lertxundik ia 20 disko kaleratu ditu 1974. urtetik, eta ikuslego oso fidela dauka.
Benito Lertxundiren kontzerturako sarrerak salgai dagoz honezkero Gizarte eta Kultur etxean, Kutxanbankeko orotarako kutxazainetan eta www.kutxabank.es webgunean. 18 euro dira aurretiaz erosita eta egunean bertan, hau da, abuztuaren 1ean, 20 euro.
Astuik adierazoi dauenez, bigarren kontzertua abuztuaren 3an, astelehenean, Santa Maria Eleizan izango da arratsaldeko 20:00etan eta, horretan, Gernikako Gaudeamus korala izango dogu. Talde honek lan berezi asko atondu ditu, baita operak eta antzerki musikalak be; ganera, txapelketa askotan parte hartu dau, sari ugari irabaziz.
2014. urtean, bere 20. urteurrenean, Damen kantak programa berezia atondu eban eta hori eskainiko dau Bermeon. Lehenengo zatian, 6 Ave Maria desbardin abestuko ditue eta, bigarren zatian, XX. mendeko hainbat abesti eskainiko deuskuez. Gernikako taldea izan arren, 10 bat gazte bermeotar dagoz. Sarrerea doban izango da.
Kultura zinegotziak abuztuaren 4an, martitzenean, 20:00etan, Santa Maria eleizan Bartzelonatik etorritako Miquel Bofill Sax Quartet izango dala adierazo dau, ez ohiko formazinoan, lau saxofoigaz, hain zuzen be. Azaldu dauenez, esperientzia handiko taldea da eta kontzertu ugari emon ditu talde honek mundu guztian. 1982an, Bartzelonako Sax Quartet taldea sortu zan eta 2010ean, Miquel Bofill sax quartet izenagaz berragertu. Taldekideak dira Miquel Bofill, saxofoi sopranoa eta zuzendaria; Rosa Rodriguez, saxofoi altua, Jose Antonio Guillem, saxofoi tenorea eta Victor Bejar, saxofoi baritonoa. Kontzertu honen sarrerea be doban da.
Edith Piaf kantariari omenaldia
Eguaztenean, abuztuaren 5ean, 20:00etan Bermeoko Kafe Antzokian Edith Piaf kantariari omenaldi bat eskainiko deutsagu, bere jaiotzearen mendeurrenean, nabarmendu dau Astuik. Horretarako, Edith Piaf hirukoteak, Erase una voz. Edith Piaf: cien años de leyenda ikuskizun berezia eskainiko dau.
Ysi Kalima abeslariak eta Luis Notario Ibarrola piano-joleak, narratzaile baten laguntzinoa izango dabe kontzertuan. Abeslariaren errepertorioa entzungo da frantsesez eta bere bizitzaren pasarteak euskeraz ezagutzeko aukerea be izango da, argazki eta bideo proiekzinoakaz lagunduta. Kontzertu honen sarrerea bost euro izango da eta gaurtik aurrera dago salgai Gizarte eta Kultur etxean, Kutxanbankeko orotarako kutxazainetan eta www.kutxabank.es webgunean.
Hurrengo egunean, abuztuaren 6an, eguenean, beste kontzertu berezi bat izango da Bermeoko Kafe Antzokian (20:00), Parisen sortutako Duo Catalicia taldearen eskutik. Angel Alvarez Safont eta Ana Perez Ventura piano-joleek, Viaje a cuatro manos, España-Buenos Aires-Nueva York programea 4 esku erabiliz eskainiko dabe.
Bertan, Katalunia eta Galiziako musikea, Andaluziakoa eta gero, Argentina eta Nueva Yorkeko hainbat abesti ezagun entzuteko aukerea izango dau publikoak. Kontzertu honen sarrera bost euro izango da eta gaurtik aurrera dago salgai Gizarte eta Kultur etxean, Kutxanbankeko orotarako kutxazainetan eta www.kutxabank.es webgunean.
Eta amaitzeko, Kultura zinegotziak azaldu dauenez, Bermeon abuztuaren 7an, barikuan, Bilbao Orkestra Sinfonikoa izango da Santa Maria eleizan arratsaldeko 20:00etan. Bermeon 45 musikari inguru izango dira Txaber Fernández Martineren zuzendaritzapean eta Vanessa Goikoetxea sopranoaren ahotsa entzuteko aukerea be izango da. Kontzertu hau doban izango da.
Aingeru Astuik nabarmendu dauenez, Musika Asteagaz kalidadezko sei kontzertu eskainiko dira eta betidanik herrian izan dogun musika zaletasuna bultzatu nahi da, edade guztietako entzulegoari musika saio desbardinak eskainiz. Holan, persona guztiak konbidau ditu kontzertuotan parte hartzera eta musikeagaz gozatzera. Azkenik, Musika astea posible egiten daben laguntzaile guztiei eskerrak emon deutsez, Santa Maria eleizari, Bermeoko Kafe Antzokiari eta Bizkaiko Foru Aldundiari Musika Astea babesteagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!