Elena Odriozolak Espainiako Ilustrazino Saria irabazi dau
2015-07-02 06:05 KultureaElena Odriozolak 2015eko Espainiako Ilustrazino Sari Nazionala irabazi dau, bere ildo berezko eta koherenteari jarraituta barritzeko izan dauen gaitasunagaitik eta haren lanaren ahalmen narratiboagaitik. Saria Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Minsterioak emoten dau eta 20.000 euroko diru ekarpena jagoko.
Elena Odriozolak 2015eko Espainiako Ilustrazino Sari Nazionala irabazi dau, bere ildo berezko eta koherenteari jarraituta barritzeko izan dauen gaitasunagaitik eta haren lanaren ahalmen narratiboagaitik. Saria Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Minsterioak emoten dau eta 20.000 euroko diru ekarpena jagoko.
Odriozolak (Donostia, 1967) Artea eta Dekorazinoa ikasi ditu. 1997an, ilustratzaile moduan lanean hasi zan, eta, ordutik, ehun liburu baino gehiago apaindu ditu bere irudiez. Euskerazko, gaztelaniazko, galizierazko, katalanezko, ingelesezko, frantsesezko, txinerazko, japonierazko, koreerazko, alemanezko, italierazko, nederlanderazko, polonierazko eta turkierazko liburuetan agertu dira lanok.
Azken aldion, Tólstoiren (¿Cuánta tierra necesita un hombre?), Mary Shelley (Frankenstein) edota Pablo Neruda (Oda a una estrella) idazle klasikoen lanak marraztu ditu.
Ezustekorik ezean, aurten amaituko dau Elena Odriozolak Gustavo Puertasegaz batera abiatutako lehenengo proiektu propioa: Sentimientos encontrados, hain zuzen be.
Makinatxu bat sari irabazi ditu, besteak beste, Ilustrazinoko Euskadi Saria 2009an, Julio Cortazarren Aplastamiento de las gotas liburuan egindako lanagaitik; eta 2013an, Jorge Gonzalvoren Tropecista liburuan egindako lanagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!