Orotariko Euskal Hiztegiaren laugarren argitaraldia sarean dago

Bizkaie! 2015-04-08 15:19

Holan, bada, 26 liburuko corpus bat osotu da, gehienbat herri kutsuko eta XX. mendeko obrez osotua, baina zaharragoei be tartea eginez. Bersino barriak, danetara, ia 1.310 sarrera barri -sarrera nagusi, azpisarrera eta adiera barri- ditu.

Necocheako Euzko Etxeak zabaldu barri dau Hator Hona 2015 programan izena emoteko epea

Bizkaie! 2015-04-08 14:46   Euskaldunak munduan

Argentinako Necochea uriko Euzko Etxeak aurten be Hator Hona ekimena atondu dau, Euskal Herriko gazteek Argentina ezagutu eta bertan euskal kulturea ezagutarazoteko. Programan izena emoteko epea apirilaren 30ean amaituko da. Egotaldia 18-30 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta garagarrilaren 17tik abuztuaren 9ra bitartean egingo dabe

II. Bilboroad, Harley Davidson topaketa handienetakoa Bilbon

Bizkaie! 2015-04-08 14:18   Kulturea

II. Bilboroad, Harley Davidson topaketa handienetakoa maiatzaren 15, 16 eta 17an izango da Bilbon. Bilbao Chapterrek, Harley Davidsonek eta Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak bultzatuta. 

Munduari lehenengo bueltea emon eutson Nao Victoriaren erreplikeak Ondarroa bisitauko dau aurtengo irailean

Bizkaie! 2015-04-08 11:38   Kulturea

Victoria izeneko nao hori aurretik Santa Maria deitzen zan, eta bere armadorea eta jaubea Domingo de Apallua izeneko ondarrutar bat izan zan. Apalluari itsasontzia dekomisau egin eutson Sevillako kontratatazino etxeak, teknikoek ezarritako prezioan, eta munduari bueltea emoteko erabili eben.

'Danon esku dago euskerea biziarazotea' mintegia egingo dabe Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazinoak

Bizkaie! 2015-04-08 11:18   Euskerea berbagai

Sabino Arana jaio zala 150 urte  bete dirala eta, urteurrena gogoan,  Danon esku dago euskerea biziarazotea mintegia antolatu dabe Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazinoak. Apirilaren 17an izango da, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, goizeko 9:30etik 13:30era.

Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketearen 27. edizinoan izena emoteko epea zabaldu dabe

Bizkaie! 2015-04-07 15:29   Musikea

Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Saileko Gazteen Gaietarako Zerbitzuak Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketearen 27. edizinoa ipini dau martxan. Izena emoteko azkenengo eguna maiatzaren 14a da. Hiru modalidade ditu: Pop Rocka, Metala eta Elektronikea eta beste joera batzuk.

Azkenean Nazinoarteko Diru Funtsagaz eukazan kontuak garbituko ei ditu Greziak...

Markues 2015-04-07 14:38   Begi betegarri

'Cómeme Label Night' birea, apirileko Art After Dark saioko protagonista

Bizkaie! 2015-04-07 13:03   Musikea

Bilboko Guggenheim museoak Art After Dark emonaldi berezia hartuko dau barikuan, hilaren 10ean. New Yorken abiatutako Cómeme Label Night birako saioa eskainiko dabe Christian Sk, Lena Willikensek eta Matías Aguayok. AEBetatik eta Mexikotik zehar ibili ostean datoz Bilbora.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ekialdeko eta Europako Antxinateko herrien izenak arautu ditu Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2015-04-01 17:35   Euskerea berbagai

Modu sistematikoan batu ditue Ekialdeko eta Antxinateko herrien izenak; herri horreen euskerazko izenen tradizino zahar eta barria aztertu da, hainbat erdaratan zelan idazten diran jaso da, herri-izen horreek euskeraz adierazoteko erabilten diran erispideak zehaztu dira, eta, azkenik, zerrenda eleaniztun batean jaso dira. Hori guztia agertzen da Euskaltzaindiaren 174. arauan.

Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Jantza Goi-mailako Eskolea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2015-04-01 15:43   Kulturea

Ikasketa artistikoek bizi daben susperraldia, profil profesional barrien eskaerea eta Euskadin antzerkigintzeak betidanik izan dauen indarra kontuan izanda, arte dramatikoa eta jantzea batzen dituan goi mailako eskolea sortzea erabagi dau Eusko Jaurlaritzeak, Dantzerti, hain zuzen be. 

Ipar Euskal Herrian euskerea sustatzeko 1,6 miloe euro bideratuko ditue EEPk eta Eusko Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2015-04-01 13:06   Euskerea berbagai

Ipar Euskal Herrian euskerearen erabilera sustatzeko ekimenak garatzen dituan erakunde pribaduen lana diruz laguntzeko, 2015. urterako 1.600.000 euroko lankidetzarako funtsa osotuko dabe  Euskerearen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzeak, bien ekarpenakaz. Jaurlaritzearen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 400.000 euro ipiniko ditu, eta ganerakoa, 1,2 miloe, EEPk.

Nestor Basterretxearen artelanak ezagutzeko ibilbidea atondu dabe

Bizkaie! 2015-04-01 11:17

Artista bermeotarraren hainbat lan dagoz ikusgai bere jaioterrian, berau da, hain zuzen be, artelan gehien dituana. Bermeoko Udalak horren barri emon gura deutsie bai herritarrei bai bisitariei be, horregaitik Basterretxearen lan guztiak batzen dituen ibilbidea liburuxka baten jaso dabe. Liburutxua debalde lortu daiteke, Bermeoko Turismo Bulegoan.

Euskal Herriko 32. Idazleen Biltzarra Saran

Bizkaie! 2015-04-01 10:58   kulturbiz

Apirilaren 6an, Pazko astelehenean, Sarako Idazleen Biltzarra egingo da. Urtero legez, idazleek beren liburuak saldu eta izenpetuko ditue goizeko 10:00etatik 18:00retara. Horrezaz gan, libru aurkezpenak, umeentzako tailerrak eta erakusketak be izango dira. Aurten, 120 idazle, 26 alkarte eta 23 argitaletxe batuko dira Saran.

Euskadi Literatura Sarien 2015eko deialdia zabalik dago

Bizkaie! 2015-03-31 18:43   Kulturea

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2015. urteko Euskadi Literatura Sariak arautu eta horretarako deialdia egiten dauen agindua onartu dau. Zazpi modalidade ditu sariak, eta bakotxa 18.000 euro gordinez horniduta dagoz.

Poztasuna eta haserrea, biak ekarri ditu Alex Txikonek Nanga Parbatetik

Dabi Piedra Robledo 2015-03-31 15:16

Karakorumeko zortzimilako horretako neguko lehenengo igoerea egiten ahalegindu da Alex Txikon eta, hotz izugarria eta izotz gogorra topau dituan arren, lortzeko zorian egon da. Azkenengo momentuko akats baten erruz, espedizinoak ezin izan eban Nanga Parbateko tontorreraino heldu eta, horregaitik, Lemoako mendizaleak haserre dagoala dino. Baina, modu berean, neguan beste inor baino gorago heldu dira eta pozik be badago.

Cookplay proiektuak denda barria aurkeztu dau Bilboko Azkuna Zentroan

Bizkaie! 2015-03-31 14:31   kulturbiz

Design Corner Lehiaketako irabazle CookPlay proiektuak dendea zabalduko dau Bilboko Azkuna Zentroan. Ana Roquero Cookplay etxeko diseinatzaile arduraduna izan da aurkezpenean.

Goi Mailako Joskintza Eskolea zabaldu dau Bilbon Barroeta joskile lemoaztarrak

Bizkaie! 2015-03-31 11:06   Kulturea

Goi Mailako Joskintza Eskolea aurkeztu barri dau Javier Barroeta joskile lemoaztarrak Bilbon. Eskola horren bitartez trebakuntza espezializatua eta kualifikatua eskaini gura deutse modearen inguruan dabilzan eta euren gaitasunak garatu gura dituen diseinatzaile eta profesionalei. 

Korrikarik handiena izan da

Bizkaie! 2015-03-30 18:03   Euskerea berbagai

Bilbon domekan amaitu zan 19. Korrikaren balorazinoa egin dabe Asier Amondo  Korrika arduradunak, Mertxe Mugika AEKren Koordintzaileak eta AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideek. Bilbon ikusi genduan euskaltzaleen uriolea zoragarria izan zan. Bilboko kaleetan bizitakoa, goizean goizetik, Korrika honen adibiderik esanguratsuena izan da, adierazo dau Amondok prentsaurrekoan.

Etxe adimenduna txinatarra da

Zigor Aldama 2015-03-30 17:37   Bidaide

Etxetresna elektriko ganorabakoaren eta adimendunaren arteko aldea 10 bat yuanekoa baino ez da, hau da, 1,5 euro ingurukoa. Txinako marka handienetakoa dan Mideako I+D saileko zuzendari Mao Hongjianen esanetan, batez beste horixe da etxetresnetan Interneterako konekzinoa eta urrutiko kontrolerako programak jarteak dakarren kostua.

»» Ikusi argazki guztiak (4)