Munduko musika eta kultura desbardinak zabalduko ditu ‘Musikaire’ jaialdiak Elorrion
2016-06-23 08:33 MusikeaMusikaireren aniztasunaren ondorioz erreferentzia bihurtuta, barriro be mundu osotik bidaiatuko dau afrikar, hegoamerikar zein amerikar doinuak Elorriora ekarriz, bagilaren 24tik garagarrilaren 31ra bitartean.
XI. Haizetara, banda eta kale musikearen jaialdian nazinoarteko hamar taldek parte hartuko dabe
2016-06-21 13:40 MusikeaXI. Haizetara bagilaren 24tik 26ra izango da, nazinoarteko kaleko musikearen arloan jaialdirik sendoenetakoa.
Musika bandea eta jantza herrikoia bat eginda, Aikoren Bandtzaldian
2016-06-21 12:21 KultureaLehenengo emonaldia hilaren 24an, barikuan, izango da, Bilboko Azkuna Zentroan. Erromeriako doinuak joko ditu uriko Udal Musika Bandeak, Aiko taldekoek preparautako errepertorioan oinarrituta. Ondoren, Euskal Herri guztira zabaldu nahi dabe Bandtzaldia, herrietako banden laguntzinoagaz.
Espresionismo Abstraktuaren inguruko erakusketa handia dakar Guggenheimek 2017rako
2016-06-21 09:08 KultureaDatorren urterako asmoak aurreratu ditu Bilboko Guggenheim Museoan, Patronatuaren Batzar Nagusian. Azken mende erdiko Espresionismo Abstraktuaren maisuen ganeko erakusketa handi bat preparetan dabilz. Ganera, 19. mendearen amaierako Parisko abangoardiek, Pello Irazuren atzera begirakoak eta abarrek be lekua izango dabe.
Bilbok ‘Odyssey 2016: The Speaker and Language Recognition Workshop’ kongresua hartuko dau
2016-06-21 08:44Teknologiaren azken aurrerapenak aurkeztu eta etorkizunaz eztabaidatzeko batuko dira hizlari eta hizkuntzen karakterizazino eta identifikazino automatikoan adituak.
Julen Nafarrate: Betiko sukaldaritzearen eredu diranen omenez otu jatan 'Izeko Mertxeren osogaien bila' proiektua
2016-06-20 08:43 BarriketanAbenturazalea
Lain taldearen agurra zemendian
2016-06-20 13:38 MusikeaUda sasoian ahalik eta kontzertu gehien emoteko amesagaz dago taldea baina gaur jakin dogu gipuzkoarrek agur esango deuskuela datorren zemendian.
Munduan 65 miloe desplazadu dagozala ohartarazo dau ACNURek
2016-06-20 13:21 KultureaErrefuxiaduen Nazinoarteko Eguna da gaur, bagilak 20, eta Nazino Batuen menpeko ACNUR erakundeak 2015eko datuak emon ditu: 22 miloe errefuxiadu dagoz, II. Mundu Gerratik egon dan kopururik handiena, eta desplazaduak, guztira, 65 miloe baino gehiago dira.
Hemen da XIV. Surfilmfestibal
2016-06-20 12:43 ZinemeaPatagonia etxearen babesari esker, hemen da Donostiako Surfilmfestibal 14: hausnarketa, salaketa, eztabaida eta gozamenerako proposamen fresko-freskoa, bagilaren 22tik 26ra, hain zuzen be.
Itzultzaile Berriak programea hiru eguneko lantegiagaz amaituko da
2016-06-20 11:01 Euskerea berbagaiDeserria itzultzen izenburuko tailerraren bidez, Etxepare Institutuaren eta EIZIEren Itzultzaile Berriak programan parte hartzen dabilzan atzerriko zazpi itzultzaileek euren egonaldia biribilduko dabe. Bagilaren 20tik 22ra bitartean da lantegia, Donostian.
Diego Vivanco eta Cristian Villavicencio artistak aukeratu ditu Guggenheimek New Yorkeko egonaldirako
2016-06-20 08:35 KultureaUrtero legez, bertoko artista hasibarri biri New Yorkeko Solomon R. Guggenheim museoan egonaldia egiteko aukerea emongo deutsie urrian. Bilboko Guggenheimek azaldu dauenez, aurten Diego Vivanco eta Cristian Villavicencio joango dira Amerikara.
Luisa Etxenike eta Javier Reverte idazleak aurrez aurre 'Eztabaidak literatureagaz' ekimenean
2016-06-17 13:06 KultureaBagilaren 21ean, Literatureagaz erretirau? izeneko topaketan Luisa Etxenike eta Javier Reverte idazleen barriketaldia izango da. Moderatzailea, barriz, Idoia Jauregi kazetaria.
'Francofonia, le Louvre sous l’Occupation'
2016-06-17 10:44 Zinema kritikakIkusle guztientzat egokia izan ez arren, Alexander Sokurov zinemagile errusiarra originala, esperimentala eta ausarta da.
Basque Audiovisual markapean, hamaika euskal produktora Arroxelako azokan
2016-06-17 08:55 ZinemeaIkus-entzunezko sektorearen biltzar garrantzitsuenetako bat da Frantzia mendebaldeko Arroxela uriko Sunny Side of the Doc, dokumentalei eskainitakoa. Hamaika euskal produktorak euren lanak erakutsiko ditue, bagilaren 20tik 23ra.
'Esna2' disko bikotxaren azken atala plazan
2016-06-17 08:50 MusikeaEsne Beltza Andoainen izango da zuzenean datorren bagilaren 25ean eta garagarrilaren 2an, barriz, Loiun.
Passion for Knowledge 2016: zientzia eta kulturea pasinoa diranean
2016-06-17 06:34 KultureaPedro Miguel Etxenikek Passion for Knowledge 2016 jaialdiaren motibazinoa laburbatu dau: Zientzia, maila estetikoan jarduera ederra, kulturan garrantzitsua eta ekonomian erabagigarria da.
Euskaltegiek bat egin dabe Euskerearen Txantxangorriagaz
2016-06-17 07:25 Euskerea berbagaiEuskaltegiek eta barnetegiek udarako eskaintza zabala daukie eta Donostian egindako agerraldi baten emon dabe horren barri. Bertan, Euskerearen Txantxangorriagaz bat egin dabe.
Txinaren mugei desafioa bota deutsen artistea
2016-06-16 12:17 BidaideTxinako sortzaile lotsabakoenetako eta polemikoenetako bat da gaur egun Zhang Binjian. Txinako tabu politikorik handienei be barre egiteko adorea dauka. Lehenengo ukabilkadea 2008an jo eutsan nori eta Mao Zedongen figureari, Ready Made dokumentalaren bidez.
Etxepare-Laboral Kutxa itzulpengintza sariketea martxan
2016-06-16 12:53 KultureaJatorriz euskeraz idatzi eta argitaratutako lan literarioen itzulpenak saritzea da lehiaketearen helburua, Etxepare Institutuak azaldu dauenez. Argitaletxeek zein autoreek bagilaren 23ra arteko epea daukie proposamenak aurkezteko.
















Aupa,zelan?
Besterik gabe, Funikularrak Trapagarango Escontrilla eta Larreineta auzoa lotzen ditu. La Arboledara joateko funikularretik bertotik urteten den autobusa...
»» Larreinetako funikularra