Lea-Artibai BBK Sariketako finalista
2015-03-17 14:47 BertsolaritzeaLea-Artibaiko taldeak martiaren 26an Bilboko Kafe Antzokian jokatuko dan finalerako txartela irabazi dau. Bigarren finalistak martiaren 24ean erabagiko dira Sopelan.
Bizkaiko auzo-ikastolen ganeko erakusketea zabaldu dabe Bilboko Foru Liburutegian
2015-03-17 14:47 KultureaAuzo urrunetako umeei hezkuntzarako sarbidea emoteko asmoz sortu zituan Bizkaiko Foru Aldundiak auzo eskolak 1919an. Guztira, era horretako 125 eskola egon ziran martxan. Hezkuntzea zabaltzeko ahaleginagaitik, euskerea irakaskuntzan sartzeagaitik eta eskolen balio arkitektonikoagaitik nabarmendu ziran. 1937ra bitartean egin eben ibilbidea jasoten dau Foru Liburutegiko erakusketeak, bagilaren 30era arte.
Seul, ekonomia kolaboratiboaren munduko uriburu (eta II)
2015-03-17 14:32 BidaideNorizzangek altzari zaharrak birzikletan ditu. Gure helburua beste bizitza bat emotea da, dino enpresako zuzendari Ahn Yeonjung-ek. Jenteak botaten dauena batzen dabe eta euren egoitza nagusira eroaten dabe. Kargak garraiatzeko eukiontziz eginda dago egoitzea, eta uriburuko aparkaleku arraro baten dago kokatuta. Hamahiru langile ditu start up honek. Armairuak, mahaiak eta aulkiak zatitzen ditue, eta egur horregaz altzari barriak egiten dira.
Pre-Fant Bilboko BBK Aretora helduko da maiatzaren 2tik 6ra bitartean
2015-03-17 13:09 BarriakMaiatzaren 8tik 15era bitarteko astean Bilbo zinema fantastikoaren uriburu bilakatuko da barriro, Fant Zinemaldiaren XXI. edizinoa ospatuko baita. Ohikoa danez, aurreko egunetarako hainbat jarduera programau ditue; aurten Kale Nagusiko BBK Aretoan egingo dira, maiatzaren 2tik 6ra, eta sarrerea dobakoa izango da.
Egile italiarrak nagusi, OLBEren datorren denporaldiko opera programazinoan
2015-03-17 09:47 MusikeaOraingoan, sekula baino lehenago aurkeztu dabe hurrengo denporaldiko egitaraua Bilboko ABAO-OLBE alkarteko arduradunek. Holan, 2015-16 denporaldian bost opera eta Verdiren Requiema izango dira ardatza. Egile italiarren obrak izango dira guztiak, publikoak gehien eskatzen dituanak diralako. Ganera, Abaotxiki programearen barruan, euskerazko emonaldia estreinauko dabe, Txanozuritxu.
Bilboko Alondigeak Azkuna Zentroa izena izango dau aurrerantzean
2015-03-16 17:30 kulturbizBilboko Alondigako Administrazino Batzordeak gaurdanik Azkuna Zentroa izena hartuko dauen zentro honen izen barria onartu dau. Bilbo gaur bertan izan da izen aldaketearen lekuko. Izen barria eraikinean, webgunean, aldizkarian eta zentroaren komunikazino osogarri guztietan agertuko da.
Busturialdea be finalaurrekoetarako sailkatu da BBK sariketan
2015-03-16 16:22 BertsolaritzeaBertsolari gazteen BBK sariketaren hirugarren eta azken kanporaketea jokatu dabe gaur Busturialdeko eta Durangaldeko taldeek Durangoko Fray Juan de Zumarraga Institutuan. Puntuetan alde gitxigaz, Busturialdeko taldea izan da irabazlea.
Rikardo Arregi XXVII. Kazetaritza Sariaren deialdia zabalik dago
2015-03-16 14:04 Euskerea berbagaiMaiatzaren 12ra arte zabalik egongo da Rikardo Arregi XXVII. Kazetaritza Sarian parte hartzeko epea. 2014ko maiatzaren 7tik 2015eko maiatzaren 6ra bitartean euskeraz argitaratutako kazetaritza lanak aurkeztu daitekez. Andoaingo Udalak antolatzen du urtero sariketea, Eusko Jaurlaritzearen diru laguntzea eta babesagaz.
Antonio Soler eta Jon Bilbao protagonista 'Eztabaidak literatureagaz' ekimenean
2015-03-16 13:54 KultureaEztabaidak literatureagaz ekimenak, bere eleberriakaitik ezaguna dan Antonio Soler eta ipuinakaitik ezaguna dan Jon Bilbao idazleak batuko ditu. Bertan, genero bien arteko distantzia finkatzen daben ezaugarrien ganean berba egingo dabe: kontakizunaren luzerea, egituraketea, erritmoa, gaia…
Bermeok Nestor Basterretxea omenduko dau martiaren 21ean
2015-03-16 11:34 kulturbizOmenaldia Bermeoko Kasinoko areto nagusian izango da, eguerdiko 12:00etan. Ekitaldi berezia izango dala azaldu dabe, Bermeoko herritar eta talde askok parte hartuko dabelako, besteak beste, txistulariek, txalapartariek, gaiteroek, jantzariek, Bermeoko Abesbatzak eta Izaro Abesbatzak. Herriak Nestor Basterretxeari egingo deutson omenaldia izango da, asko izan baitira omenaldi hau egiteko interesa agertu daben herritarrak eta alkarteak.
Asier Amondo: 'Korrika amaituta, martiaren 30ean, euskahalduntzen segidu nahi dogu'
2015-03-16 10:54 BarriketanKorrika 19ko koordinatzailea
Osasun arazo bat tarteko, Nanga Parbateko tontorra zapaldu barik etxera Alex Txikon eta sokakideak
2015-03-16 10:04Azkenean ezinezkoa izan da. Emoten eban dana alde egoala tontorrera heltzeko baina bezperan 8.000 metro ingurura heldu ostean, bigarren ekinaldirako prest egozanean, Alex Txikon, Daniele Nardi eta Ali ‘Sadpara’ arrapaladan abiatu dira 4. kanpalekutik (7.200m) beheruntz; alturako gatxaren agiriko sintoma larriak izan ditualako eskalatzaile pakistandarrak.
Eneko Lazkozek irabazi dau Burlatako finalaurrekoa eta finaleko zortzikotea erabagita geratu da
2015-03-16 09:32 BertsolaritzeaBurlatako saioaren ostean, erabagita gelditu da martiaren 28an Elizondon jokatuko dan finaleko zortzikotea: Julio Soto, Xabier Terreros, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes Itturri, Eneko Fernandez, Oskar Estanga eta Julen Zelaieta.
Ibon Sarasola euskaltzaina omendu dabe gaur Donostian
2015-03-13 14:51 sariak-autortzakEHUko irakasle eta euskaltzain oso Ibon Sarasolari omenaldia egin deutsie gaur lagunek eta irakaskideek, EHUko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría Zentroko Antonio Beristain aretoan. Ekitaldia 11:00etan hasi da, eta han izan ditu alboan, besteak beste, Pello Salaburu, Miren Azkarate, Blanca Urgell eta Josu Landa.
Aguxtin Alkhatek 'Haizeen meneko' diskoa kaleratu dau
2015-03-13 14:27 MusikeaBigarren diskoa dau Haizeen meneko (Elkar) Aguxtin Alkhatek, eta Elkar estudioko Sesioetan parte hartu ostean atera dau. Hamar kanta sortu ditu Heletako musikariak, folka eta rocka nahastauz. Martiaren 14an aurkeztuko dau zuzenean, Aiziritzeko plazan, 21:00etan; eta, 19an, Baigorrin.
Arteak eta erosketek bat egingo dabe Bilbon bagilean
2015-03-13 14:09 kulturbizArteshop ekimenaren bosgarren ekitaldia egingo dabe Bizkaiko uriburuan. Arte Ederretako ikasleek euren lanak ipiniko ditue Bilboko 75 dendatan, EHU, Bilbao Ekintza eta Bilbao Arte Fundazinoaren eskutik. Ganera, ibilaldi gidatuak egongo dira herritarrentzat. Uria merkataritza arloan erreferente bihurtzea eta kulturearen aldeko apustua egitea dira Arteshopen asmoak.
Orientazino akats batek eraginda, 8.000 metrotik 4. kanpalekura bueltan joan dira Alex Txikon eta sokakideak
2015-03-13 13:09Momentu honetan 4. kanpalekuan (7.200 m.), denda barruan deskantsetan dagoz eta bihar beste saiakera bat egin nahi dabe. Aurreikuspen meteorologikoa ona izango ei da bihar be: eguzkitsua eta haizerik bakoa. Bihar egingo dabe beste ekinaldi bat.
Kimsooja artista korearraren 'Hariaren ibilbideak' bideoinstalazinoa, Guggenheim museoan
2015-03-13 11:52 KultureaGaragarrilaren 5era arte, Kimsoojaren Hariaren ibilbideak (Thread Routes) lana ikusgai egongo da Bilboko Guggenheim museoan, Film & Video aretoan. 16 mm formatuan egindako hainbat filmek osotzen dabe bideoinstalazinoa, munduan zehar ehungintzearen jarduerea erakusten dabe.
Txistulari Egunaren 60. urteurrena ospatuko da Durangon
2015-03-13 09:55 MusikeaAurten, Jaizale-Durangaldeko Txistulari Alkarteak Durango aukeratu dau egun hori ospatzeko eta 60. urteurrena danez, hiru egunetan ospatzea erabagi dabe, barikuan hasi eta domekara bitartean, hain zuzen.
Alex Txikon 4. kanpalekura (7.200 m.) heldu da, eta bertatik abiatuko da tontorrerantz goizaldean
2015-03-12 17:19Tontorretik gero eta hurrago dagoz Alex Txikon, Ali ‘Sadpara’ eta Daniele Nardi, 900 metroko desnibela baino ez dago Nanga Parbeteko tontorrera (8.126m) heltzeko. Tontorrerantz goizaldeko 02:00etan abiatzea da hiru mendizaleen asmoa. Ezustekorik ezean, Nanga Parbeteko tontorra (8.126m) neguan zapaltzen historiako lehenengoak izango dira bihar
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...