Joaquin Achucarro piano-joleak emonaldi berezia eskainiko dau domekan Bilbon

Bizkaie! 2016-01-04 12:10   Musikea

Azkenaldion arrakastea lortu dau Joaquin Achucarro musikariak nazinoartean. Urte biko bira luzea amaituta, etxera bueltau eta kontzertu berezia emongo dau Arriaga antzokian domekan, urtarrilak 10. Bachetik Gershwinera izeneko emonaldian, bilbotarrak konpositore ezagunen piezak joko ditu pianoagaz.

Orain dala 100 urteko Bilboko bizimodua, Zabalguneko eraikinean

Bizkaie! 2016-01-04 10:00   Kulturea

Bilboko Zabalguneko merkaduan 120 argazki zahar ikusgai ipini ditue. Bertan, 20. mendearen hasikerako Bilbo eta bilbotarren bizimodua zelakoak ziran ikusi leiteke. Benito Tejedorrek ezustean topautako argazkiak dira, urte askoan ezkutuan egon diranak. Urtarrilaren 24ra arte egongo da erakusketea zabalik eta doban ikusi ahal izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

UPV/EHUk ikasteko gelak zabalduko ditu azterketa sasoian

Bizkaie! 2015-12-30 16:46   Kulturea

Bizkaian, urtarrilaren 2tik 17ra bitarteko jaietan eta astegoien guztietan egongo dira zabalik ikasteko gelak Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultadean (Sarriko), 9:30etik 24:00etara bitartean, eta Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoan (Luis Briñas kaletik sartuta), 9:30etik 22:00etara bitartean. Bertan sartzeko UPV/EHUko ikasle txartela erakutsi beharko da.

Jaurlaritzearen Hizkuntza Politikako sailburuordetzeak 2016ko diru-laguntzinoen barri emon dau

Bizkaie! 2015-12-30 16:26   Euskerea berbagai

Euskereari bultzadea emoteko, 45,7 miloe euro bideratuko ditu 2016an Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hezkuntza Sailak, Hizkuntza Politikako sailburuordetzearen bidez. Erkidegoko erakunde publiko guztiek euskereari emoten deutsiezan diru-laguntzinoetan, diruaren % 67 Jaurlaritzeak ipinten dauela azaldu dau Patxi Baztarrika sailburordeak.

Bilbao Mendi Film Festivalera 8.700 lagun hurreratu dira aurten, orain arteko marka guztiak txiki itxita

Bizkaie! 2015-12-30 13:33   Barriak

Mendi Film Festivalek, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Kutxabank eta Ternuak babestua, errekor historikoa lortu dau, bertaratu diran lagun kopurua % 18 hazi baita pasa dan urteagaz konparatuta (7.371 lagun) eta ia bikoiztu egin dau du kopuru hori 2012ko edizinoagaz konparauta (4.772 lagun).

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Europako zuztarrak eta garagardao burbuilak Txinan

Zigor Aldama 2015-12-30 10:36   Bidaide

Beharbada inoz ez dozue Qingdao izena entzun. Zuzen ahoskatzea be gatx egingo jatzue. Baina ezagunago egingo jatzue seguruenez Tsingtao. Azken berba hori ezagunagoa izateko arrazoia Txinako garagardao ospetsuenaren etiketetan dago. Txina ipar-ekialdeko kostaldeko uri horren omenez ipini eutsien izen hori garagardaoari, Beijing esateko artean Pekin erabilten zanean. Europako jatetxe txinatar askotan emoten dabe eta edarien arloko Asiako erraldoiaren esportazinorik ezagunena bihurtu da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Alberto Zuluaga: sukaldaritzeari lotutako bizitzea

Bizkaie! 2015-12-30 10:35   Jan edanak

Aspalditik Bizkaiko sukaldaritzearen ikur eta adierazgarri nagusienetakoa da. Hamalau urtegaz ekin eutson sukaldari ibilbideari eta 1999. urtean Michelin izarra eskuratu eban Galdakaoko Aretxondo jatetxeko sukalde-arduradun lez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Amama’ filmaren zuzendariak jasoko dau aurten Enba sindikatuaren ‘Baserritarron Laguna’ saria

Bizkaie! 2015-12-30 09:57   Zinemea

Amama filmaren zuzendaria dan Asier Altunak jasoko dau aurten Baserriton Laguna saria, Euskal Nekazarien Batasunaren (ENBA) eskutik, haren produkzinoan baserri mundua, euskal tradizinoak eta landa kulturea goraipatzeagaitik.

Bilboko Udal Txistulari Bandeak Euskalduna Jauregiko kontzertu egitarauagaz jarraituko dau 2016. urtean

Bizkaie! 2015-12-29 13:11   Musikea

Bilboko Udal Txistulari Bandeak hasierea emongo deutso urtarrilaren 13an, martiaren 23ra arte jatorrizko euskal musikarik onena publikoari hurreratuko deutson dobako kontzertu-programeari, txistua protagonista dauen kontzertu-ziklo zabal eta anitzari hasierea emoteko modurik onena urte barrian be. Emonaldi guztiak dobakoak dira eta iluntzeko 20:00retan hasiko dira.

Euskadiko Gazte Orkestreak Charles Chaplinen film bati musikea ipiniko deutso

Bizkaie! 2015-12-29 12:43   Musikea

Neguko denporaldiko jarduerak aurkeztu ditu EGO Euskadiko Gazte Orkestreak. Proiekturik garrantzitsuena Charles Chaplinen City Lights pelikulareari musikea ipintea izango da. Urtarrilaren hasikeran Donostia, Bilbo eta Gasteizen entzun ahal izango da EGOren sorkuntza lan hori.

Gernikako Bakearen Museoak inoiz baino bisitari gehiago jaso dau 2015ean

Bizkaie! 2015-12-29 10:17   Kulturea

Gernikako Bakearen Museoak 2015. urteari agur esango deutso balorazino oso positiboa eginaz. Aurten, danetara, 37.441 bisitari hurreratu dira museora, azken urteetako bisitari kopururik handiena, igaz baino 3.354 bisitari gehiago.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Arratiako tranbiari buruzko erakusketea urtarrilaren 15era arte egongo da Bilbon

Bizkaie! 2015-12-29 09:41   Kulturea

Bizkaiko Foru Liburutegian dago Arratiako tranbiaren historia aztertzen dauen erakusketea, urriaren 30etik. Hasikera baten abenduaren 29ra arte bertan eukiteko asmoa egon da baina, bisitari ugari egon danez, luzatzea erabagi dabe. Holan, urtarrilaren 15era arte ikusi ahal izango da erakusketea. Argazkiak, prentsa-txatalak, agiriak eta maketak dagoz.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

'Narrazioak eta olerkiak 2014' liburuaren bersino digitala eskuragarri

Bizkaie! 2015-12-28 14:16   Kulturea

Euskaltzaindiak Narrazioak eta olerkiak 2014 liburua euskarri digitalean jarri dau bere webgunean. Argitalpen digital hau BBK-Euskaltzaindia literatura atalaren barruan kokatu da, Azkue sariketak (Haur eta Gazteak) azpiatalean. Liburua osotzen daben narrazinoak eta olerkiak banaka konsultau daitekez.

La novia

Karolina Almagia 2015-12-28 13:02   Zinema kritikak

Maila bisualean eraginkorra, lirismoz beteta dago film hau, baina batzuetan eztiegia subertetan da. Kapadozian eta Aragonen filmauta, paisajearen indarra, argazkilaritzea, koreografia, eszenaratzeko modua eta musika ederra dira elementu indartsuenak. Alderantziz, Lorcaren testuak artifizialak eta barregarriak bihurtzen dira aktore honeen ahoetan.

'Eh, Petrel! Julio Villarrekin hizketan' antzezlanaren estreinaldia urtarrilaren 3an

Bizkaie! 2015-12-28 11:20   Kulturea

Europako kultur uriburutzearen urtea urtarrilaren 3an hasiko da Pasaiko Albaola Itsas Kultur Faktorian, Eh, Petrel! Julio Villarrekin hizketan ikuskizunaren estreinaldiagaz. Astrolabium Teatroaren antzezlana da, Mikel Sarriegiren eskutik sortutako talde barriarena. Emonaldia, Albaola Itsas Kultur Faktoriak eta Donostia 2016k martxan jarritako Itsasgileak programearen barruan dator.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Merinalde Eguna gogoratu dau Gerediagak

Bizkaie! 2015-12-28 10:02   kulturbiz

1875. urteko abenduaren 27an, orain 140 urte, azken aldiz batu ziran Gerediagako gune foralean Durangaldeko eleizateetako alkateak. Hurrengo urteko garagarrilaren 22an kendu zituen foruak, eta gure eskualdeko erakundeak desagertu egin ziran, tartean Merinaldeko alkateek osotzen eben Batzar Nagusia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Beñat Gaztelumendi: 'Bertsolaritzea gauza kolektiboa da'

Dabi Piedra 2015-12-28 09:36   Barriketan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan txapeldun

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bizkaiko Foru Aldundiaren museoetan, ume eta gaztetxuentzako jarduerak Gabonetan

Bizkaie! 2015-12-23 16:15   Kulturea

Tailerrak, erakusketa gidatuak eta abar programau ditue datozan egunetarako BizkaiKOA, Bizkaiko Foru Aldundiaren sareko museoetan. Arkeologi Museoa, Arrantzaleen Museoa, La Encartada txapel fabrikea, El Pobal burdinolea, Euskal Herria Museoa, Txakolingunea, Santimamiñeko kobazuloa eta Ondare eta Rekalde aretoak dira sare horretako kide.

Gabonaldian Campusetan euskerazko trebakuntza berezia eskainiko dabe euskal kirol taldeek eta Axi Muniainek

Bizkaie! 2015-12-23 14:35   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak bultzatuta, campusotan parte hartzen daben monitoreek euskerazko trebakuntza berezia jasoko dabe. Helburua argia da: euskerazko trebakuntza berezia jaso ondoren, urtean zehar euren klubetan egingo dituen entrenamenduetan ikasitakoa praktikara eroatea eta euskerea gero eta esparru gehiagotan erabiltea.