Bart banatu ditue Bilbon XXVIII. Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketako sariak
2016-05-20 09:20 KultureaBilboko Udaleko Euskera eta Hezkuntza sailak antolatutako lehiaketeak, lehenengo euskal gramatikea idatzi eban Rafael Mikoletaren izena daroa eta urtero egiten da 1989tik. Helburua, gaztetxuek euskal literaturea eta euskerea jorratzea da.
Bilboko Alkate Juan Mari Aburtok bart banatu ditu XXVIII. Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketako sariak. Lehiaketa hau Bilboko lehen eta bigarren hezkuntzako eskola-umeentzat da eta euskeraz idatzitako ipuinak eskatzen jakez umeei.
Bilboko Udaleko Euskera eta Hezkuntza sailak antolatutako lehiaketeak, lehenengo euskal gramatikea idatzi eban Rafael Mikoletaren izena daroa eta urtero egiten da 1989tik. Helburua, gaztetxuek euskal literaturea eta euskerea jorratzea da.
Aurtengo edizinoan 1.048 ipuin aurkeztu ditue guztira, igaz baino 77 gehiago.
Sariak lau kategoriatan dagoz banatuta (A, B, C eta D):
- Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. Maila, A kategorian
- Lehen hezkuntzako 5. eta 6. Maila, B kategorian
- DBHko 1. eta 2. Maila, C kategorian
- Eta DBHko 3. eta 4. Maila, D kategorian.
Kategoria bakotxaren barruan hiru sari dagoz: lehenengoa 180 euroko baliokoa, bigarrena 140 eurokoa eta hirugarrena 100 eurokoa, eta sari moduan baita epaimahaiaren eretxiz aitagarriak diran ipuinak be.
Kontuak kontu, 1.048 ipuinotatik 279 A kategoriakoak dira, 380 Bkoak, 263 Ckoak eta 126 Dkoak.
Honako honeek dira aurtengo epaimahaia osotu dabenak: Koldo Narbaiza, Euskera eta Hezkuntza Saileko zinegotzi ordezkaria, Lutxo Egia, Igone Etxebarria, Irune Berro, Irati Malatsetxebarria, Juan Ramón Madariaga, Txani Rodriguez, Luis Gutierrez, Pedro Alberdi, Goizalde Landabaso eta Nagore Layuno.
Saritutako ipuinak
A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila):
1. Peioren botereak, Aritz Ulacia Calzacorta, La Salle Bilbao HLBHIP.
2. Tarta goxozalea, Ainhoa Sanchez Penoucos, Iruarteta HLHI.
3. Neska futbolariak, Prianka Taranco Ortiz, Karmelo Ikastola IPI.
B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila):
1. Shaimaren eta Itziarren gustuko bizitza, Garazi Oñate Zarraga, Maestro García Rivero HLHI.
2. Astronauta bikaina, Iker Cortés Terré, Pagasarribide HLHI.
3. Liburu misteriotsua, Naiara Mungia Garaizar, La Salle Bilbao HLBHIP.
C kategoria (DBHko 1. eta 2. maila):
1. Kristalaren kontra, Nerea Erdozain Toribio, Gabriel Aresti BHI.
2. Aitite Rikardoren bizipenak, Urko Arranz Rodriguez, Begoñazpi Ikastola HLBHIP.
3. Txanogorritxugaz gertatu zena, Ibone Domingo Fernandez, Artxandape Ikastola HLBHIP.
D kategoria (DBHko 3. eta 4. maila):
1. Lo egin, Natalia Santos Salado, Ntra.Sra.del Carmen HLBHIP.
2. Amaieraren hasiera, Ane Zugaza Goienetxea, Artxandape Ikastola HLBHIP.
3. Daniela, Sofía Calleja Zabala, Ikasbide HLBHIP.
Lehiaketako irabazleak jakinarazoteaz batera, ipuin horreek eta epaimahaiak aukeratutako beste kontakizun batzuk batzen dituan liburua aurkeztuko da.
A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila):
Pinguino ausarta, Zihara Martin de Vidales Diaz, Kirikiño Ikastola HLBHIP.
Zuhaitz zaharra, Josu Hurtado Cordero, Luis Briñas-Santutxu HLHI.
Laura surfalaria, Maialen Argote Delgado, Kirikiño Ikastola HLBHIP.
B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila):
Desberdina!, Araitz Etxebarria Lezea, Deustuko Ikastola IPI.
Benetan da garrantzitsua nolakoa naizen?, Maialen Montoya Relloso, Félix Serra- no HLHI.
Zorion expressaren altxorra, Ainhoa Santiago Rekagorri, Félix Serrano HLHI
Ume errefuxiatua naiz, Harkaitz Calleja Soares, Félix Serrano HLHI
C kategoria (DBHko 1. eta 2. maila):
Amets elkartuak, Jara Hounkpatin Barrado, San Adrian BHI.
Musu batean jakingo duzu isildu dudan guztia, Ibane Ruiz Valiño, Ignacio Ellacu- ria-Zurbaran BHI.
Amaren arrastoak, Maialen Garzón López, Miguel de Unamuno BHI.
D kategoria (DBHko 3. eta 4. maila):
Arinago, arinago!, Ane Rodriguez Torres, Solokoetxe BHI.
Ispilua, Irune Arteta Luque, Ikasbide HLBHIP.
Ez dut ametsik egin nahi!, Irati Cadenato González, Gabriel Aresti BHI.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!