Udako ikastaroen eskaintza 'anitza' dakar UEUk

Bizkaie! 2016-05-18 12:14   Kulturea

Aurten, 30 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu Udako Euskal Unibersidadeak, UEUk. Askotariko gaiak eta formatuak landuko ditue eta horregaitik, Anitza izango da udako ikastaroon goiburua. Iruñea, Eibar, Baiona, Bidarte, Donostia, Bilbo eta Zumaia izango dira egoitzak eta gizartean pil-pilean dagozan kezkei erantzuten ahaleginduko dira.

Iñaki Alegria, Irati Iciar eta Mikel Haranburu | Ikusi handiago | Argazki originala

Irati Iciar UEUren Udako Ikastaroen arduradunak azaldu dauenez, lau formatu desbardinetako jarduerak antolatu ditue: Ikastaro espezializaduak, dibulgazino ikastaroak, norbere garapenerako ikastaroak eta jardunaldiak. Guztira, 30 kurso edo jardunaldi sartu ditue programazinoan. Aurreko urteetan baino gitxiago dira, eskaintzea optimizau egin nahi izan dabelako, Iciarren esanetan.

Ikastaroak alor ugaritan banatu ditue, ahalik eta jente gehienaren beharretara egokitzeko. Badagoz natureagaz zein teknologiagaz lotutako kursoak, gizarteagaz eta komunikazinoagaz lotutakoak be bai eta irakaskuntzearen ingurukoak ez dira faltau. Gaur-gaurko gaiak landuko dira, esaterako, umeen transexualidadea, Nafarroako gobernu aldaketea, teknologia barrien eragina... Matematikari Euskaldunen II. Topaketak be egingo dira, garagarrilaren 1ean, Eibarren.

Bagilaren 27an, Iruñean, 40 urtez euskal kulturan: Eugenio Arraiza gogoan jardunaldia egingo dabe UEUk eta Mikel Haranburuk. Eugenio Arraiza UEUko bultzatzailea eta kulturgilea igaz hil zan eta haren ekarpena gogoratzeko antolatu dabe mahai-ingurua. Ganera, berbaldi ziklo bat preparetan dabil UEU, Gasteizen, Bilbon eta Iruñean. Aurrerago emongo dabe horren barri.

Anitza izango da aurtengo Udako Ikastaroen leloa. Iñaki Alegria UEUko zuzendariak azaldu dauenez, anitzak dira UEUn lantzen diran gaiak eta batzen diran personak. Jakintza eta aditu euskaldunen topagune dira ikastarook, Alegriaren esanetan.

Aurreko urteetako arrakastea errepetidutea izango da helburua aurten, UEUren Udako Ikastaroen 44. aldian. Helburu horregaz, Iruñeko ikastaroen fetxak aurreratu egin ditue, bagilaren amaierara, horrek jente gehiago erakarriko dauelakoan.

Matrikulea egiteko epea zabalik dago, ikastaro bakotxa hasi baino astebete lehenagora arte. Ohiko moduan, beherapena egingo jake lanbako, jubiladu eta ikasleei, baita UEUko kideei be.

Ikastaroen zerrendea eta matrikulea egiteko argibideak, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa