Musikagintzan 25 urte baino gehiago emon ostean, Piztiak taldeak 'U' diskoa autoproduzidu dau
2015-03-09 14:50 MusikeaOraingoan Jesus Galan gitarrajolea bueltau da eurekaz gainera, hamabost urte eta gero. Abestietako musikea Txomin Uribe eta Josu Aranbarrirena da. Berbak, besteren artean eta ohikotzat dabenez, Kirmen Uribe idazlearenak dira, hau da, 2009ko Espainiar Literatura Sariaren jaubearenak.
Bertsolari Gazteen XXIII. BBK Sariketeak 50 bertsolari batuko ditu martiaren 10etik aurrera
2015-03-09 14:42 BertsolaritzeaIgorren hasiko da aurtengo bertsolari gazteen txapelketea, hantxe egingo dabe lehenengo kanporaketea Arratia-Txorierri eta Bilboaldeko taldeek. Finala Bilboko Kafe Antzokian izango da, hilaren 26an. Bai epaile, bai gai-jartzaile taldeetan jente gazte ugari sartu da aurten.
'Juan Larrea (El hombre al que perseguían las palomas)', Fernandez de de la Sotaren azken liburua aurkeztuko dabe
2015-03-09 14:11 KultureaBidebarrieta Kulturguneak, El Gallo de Oro argitaletxeak kaleratu dauen José Fernández de la Sotaren azken liburuaren Juan Larrea (El hombre al que perseguían las palomas) aurkezpen ekitaldia jasoko dau martiaren 10ean. Lan hori, Juan Larrea poeta bilbotarrari buruz idatzi dan lehenengo biografia eta bakarra da. Martiaren 13an 120 urte beteko dira jaio zanetik.
Julio Soto eta Xabier Terreros finalerako lehenengo sailkatuak, Nafarroako Bertsolari Txapelketan
2015-03-09 10:36 BertsolaritzeaNafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurreko bi jokatu dira astegoienean. Zapatuko saioan, Julio Soto Ezkurdiak lortu eban puturik gehien Berriozarren; eta, domekan, Xabier Terreros Gartzia Terrek, Lesakan. Halanda ze, bertsolari biak finalean izango dira.
Genma Serra: 'Euskal Herrian artzaintzearen tradizinoari eustea sano garrantzitsua da'
2015-03-09 10:13 BarriketanArtzaina
Zigor Enbeitak irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako azkenengo finalaurrekoa
2015-03-09 09:45 BertsolaritzeaLangraiz Okako Kultur Etxean jokatu zan zapatu arrastian Arabako Bertsolari Txapelketako azkenengo finalaurrekoa, eta hantxe geratu da erabagita zein izango dan finaleko seikotea. Zigor Enbeita Zugadi izan zan nagusi Langraizen, 342 puntugaz.
Astelehenean zabalduko dabe bertso-udalekuetan izena emoteko epea
2015-03-06 14:40 BertsolaritzeaGaragarrilean eta abuztuan izango dira aurtengo bertso-udalekuak, Muxika, Maule, Orio, Irañeta eta Zuhatzan. Bertsozale Elkarteko bazkide diran gurasoen seme-alabentzat izena emoteko epea martiaren 9an hasiko da, eta ganerakoentzat, 27an.
Tony Allen bateria-jole 365 Jazz Bilbao zikloan izango da hilaren 11n
2015-03-06 13:01 MusikeaBilbao 700 Fundazinoak antolatzen dauen 365 Jazz Bilbao egitarauaren barruan, Tony Allen afrobeat bateria-jotzaile nigeriarrak kontzertua eskainiko dau martiaren 11n, Bilboko Campos antzokian. Emonaldia 20:00etan hasiko du, eta sarrereak 6 euro balio ditu.
Mikel Ayllon laudioarrak 'Ez tiro egin anbulantziei' nobelea kaleratu dau
2015-03-06 10:50 KultureaArgitaratutako lehenengo eleberria dau Mikel Ayllonek, eta Igartza saria bekearen laguntzinoagaz idatzi dau. Bildurra eta atsekabea nagusi diran gizarte distopiko batean kokatu dau istorioa. Hilaren 26an, Ez tiro egin anbulantziei (Elkar) liburuaren aurkezpen-barriketaldia egingo dau Ayllonek Bilboko Elkar aretoan, 19:00etan.
Meatzaritzearen Kultur eta Ingurumen Parkea eta Interpretazino Zentroa sortuko dabe Abanto-Zierbenan
2015-03-06 10:48 kulturbizParkea sortuta, garai bateko meatzaritzearen osteko ondare historikoa ikertu, ezagutarazo eta jagoteari buruzko zentroen sakabanaketeari konponbidea emongo jako. Erakunde sustatzaileek adierazo dabenez, proiektuak onurea ekarriko deutso Meatzaldeari eta bere ekonomiari eta Bizkaiak erreferentzia kultural eta turistiko barri bat eskaini ahalko dau.
Ruper Ordorikak jasoko dau 2015eko Adarra Saria
2015-03-05 17:48 MusikeaIgaz Donostiako Udalak, Donostia Kulturaren bidez, Adarra saria sortu eban euskal musikearen arloan garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea egin dauen edo egiten dagoan artista bat omentzeko. Lehen edizinoan, 2014an, saria Mikel Laboaren sorkuntza-lanari eta maisuari emon jakon. Aurten, barriz, Ruper Ordorikari ematea erabagi dau aholkularitza batzordeak, aho batez.
Anai Arrebak taldeak bigarren diskoa aurkeztu dau
2015-03-05 14:49 MusikeaBederatzi kanta barri ditu Anai Arrebak laukote gipuzkoarraren behar barriak, jantzan egiteko apropos-aproposak danak. Pop doinuak aurreko lanean baino nabarmenagoak dira, rocka eta punka osogai garrantzitsuak diran arren. Martiaren 13an aurkeztuko dabe zuzenean, Donostiako Daba-Daba aretoan.
Gutun Zuria letren jaialdiak erotismoa eta literaturea izango ditu ardatz
2015-03-05 14:24 KultureaApirilaren 16tik 25era bitartean egingo da zortzigarren Gutun Zuria Letren Nazinoarteko Jaialdia, Bilboko Alondigan. Eros oroituz izenburupean, makinatxu bat berbaldi eta eztabaida eskainiko ditue bai bertoko, bai kanpoko idazleek. Bilbon batuko dira, besteak beste, Itxaro Borda, Edorta Jimenez, Javier Marias, Wendy Guerra, Alvaro Pombo, Fernando Arrabal eta Tzvetan Todorov. Sarrerak salgai dagoz daborduko.
XX. mendeko emakume kirolariak protagonista, Bilboko Euskal Museoan
2015-03-05 13:49 KultureaArgazkiak, bideoa eta kirola egiteko materiala batu dau Euskal Museoak Emakumea eta Kirola erakusketarako. Joan dan mendearen erdialdeko hamarkadetan Bizkaian egondako emakumezko kirolari azpimarragarrienetako batzuen barri emoten da bertan. Izan be, sasoi haretako emakumeek traba asko topetan zituen goi mailako kirolean jarduteko eta euren ahalegina azpimarratu nahi dabe erakusketeagaz.
Pier Paul Berzaitzek sustatu dauen 'Egunsentiaren Kantak' ikuskizuna, Bilboko Arriaga antzokian
2015-03-05 11:47 MusikeaBederatzi euskal musikari batuko dira Bilboko Arriaga antzokiko oholtzan datorren domekan, martiaren 8an, Pier Paul Berzaitz abeslari zuberotarrak bultzatutako Egunsentiaren Kantak ikuskizunean. Berzaitzegaz batera, nortasun handiko beste hiru kantari agertuko dira: Erramun Martikorena, Magali Zubillaga eta Estitxu Pinatxo.
Guggemheim museoa, Bizkaiko Futbol Federazinoa eta Bilboko Akordeoien Orkestrea, 2015eko Bizkaitar Argiak
2015-03-05 09:29 KultureaBizkaitar Argia ohorezko saria Bizkaiko Foru Aldundiak emoten dauen ohorezko titulu garrantzitsuena da. Sariaren bidez, foru erakundeak edozein gizarte jardueratan beren jokabide, zerbitzu eta jarduereagaitik Bizkaia eta haren balioak sustatzen lagundu daben persona fisiko edo juridikoak, erakundeak edo herritarren taldeak aintzatesten ditu.
Iparraldea Bertan! zikloaren 14. edizinoa gaur hasiko da Donostian
2015-03-04 13:01 MusikeaAire Ahizpak, Zeze Miege bikotea eta Erramun Martikorena izango dira aurtengo Iparraldea Bertan! egitarauko protagonista nagusiak. Zikloa martiaren 4an hasi eta 25ean amaituko da. Koldo Mitxelena kulturgunea eta Euskal Kultur Erakundea dira antolatzaileak.
Zinema Txartelagaz, 5 euskal film 20 eurotan
2015-03-04 11:21 BarriakEZAE Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak salgai ipini barri dauen 20 euroko Zinema Txartelak Euskal Herrian edo Europan produzidutako, edo euskerara ekarritako, bost film ikusteko aukerea eskaintzen dau. Alkarteko kide diran aretoetan erabili daiteke bonua, apirilaren 30 baino lehen.
Euskal Herriko ikasleentzako beka zientifiko-teknikoen deialdia egin dau Boise State Universityk
2015-03-04 10:44 Euskaldunak munduanAmeriketako Estadu Batuetan dagoan Boise State Universityk (BSU) ikasle euskal herritarrei zuzendutako master eta doktoretza bekak sortu ditu. Urtebeteko bekak dira, eta matrikula gastuak ordaintzeaz aparte, 18.000 eta 25.000 dolar arteko laguntzinoa be jasoko dabe ikasleek. Eskaerak martiaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...