Giro ederrean ospatu dabe Amaiurren Nafarroako Bertso Eskolen Eguna

Bizkaie! 2016-05-16 12:20   Bertsolaritzea

Gaur egun, 18 urtetik beherako 228 ikaslek lantzen dabe bertsolaritzea eskola orduz kanpo Nafarroan. Astean behingo maiztasunez, bertsogintzearen oinarriak eta irakaspenak jasoteagaz batera, besteak beste, ahozkotasuna eta gaitasun komunikatiboak garatzen ditue giro ludiko batean.

Urtero legez, Nafarroako bertso eskoletan dabizen gaztetxuek euren eguna ospatu dabe astegoienean. Domekan Amaiurren egin eben Nafarroako Bertso Eskolen Eguna eta bertan Barañain, Iruñea, Larraun, Bera, Lesaka, Etxalar, Doneztebe, Saldias, Erratzu eta Amaiurko 7 eta 15 urte bitarteko 90 gazte batu ziran. Egun osoan, ekitaldiz betetako egun polita igaro eben bertso eskoletako kideek.

Goizean Amaiurko gaztelura bisitan joan ziran, Mikel Altzuarten gidaritzapean. Bertan, kitarrearen laguntzaz Amaiurko gazteluari bertsoak kantau eutsiezan. Horren ostean, bertsopaper lehiaketako sari banaketea egin eben. Amaiur Goñi (Bera), Beñat Astiz (Barañain), Ekhine Zapiain (Bera) eta Ekain Alegre (Altsasu) izan ziran sarituak.


Bertso Eskolen Eguna

Bazkaltzeko tartea hartu ostean, bat-bateko saioa egin eben gaztetxuek eta egunari amaierea emoteko bertsolaritzeagaz lotutako jolasak. Arratsalde partean, autobusa hartu eta euren herrietara bueltau ziran.

Gaur egun, 18 urtetik beherako 228 ikaslek lantzen dabe bertsolaritzea eskola orduz kanpo Nafarroan. Astean behingo maiztasunez, bertsogintzearen oinarriak eta irakaspenak jasoteagaz batera, besteak beste, ahozkotasuna eta gaitasun komunikatiboak garatzen ditue giro ludiko batean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu