Zinema kurdua Bilbon
2015-12-11 10:33 ZinemeaBilboko Udaleko Kultura Sailak Zinema Kurduaren Zikloa antolatu dau Santutxuko udal zentroan, Kultur Gabonak programearen barruan. Newroz Euskal Kurdu Alkartearen laguntzinoa dauen zikloak nazinoarteko jaialdietan saritutako fikzinozko hiru film eta bi dokumental eskainiko ditu datorren astelehenetik barikura.
Bilboko Aratusteetako sei kartel finalistak aukeratu ditue
2015-12-11 09:35Epaimahai batek sei kartel aukeratu ditu aurkeztu diran guztien artean eta, orain, herritarrei jagoke erabagitea zein izango dan 2016ko Bilboko Aratusteak iragarriko dituan kartela. Abenduaren 18ra arte emon ahal izango da botoa. Hiru bide egongo dira eretxia emoteko: Komunikabide laguntzaileen bidez, interneten eta Bilboko Turismo Bulegoaren egoitzan. Gabonen ostean emongo da irabazlearen barri.
Maiatzean hasitako bideari amaierea emongo deutso abenduaren 19ko finalak
2015-12-10 14:48 BertsolaritzeaHiru hilebetez, 14 saio izan dira Gipuzkoan barrena eta azkenean zortzi dira finalera heltzea lortu daben bertsolariak: Agin Laburu (Astigarraga, 1985), Alaia Martin (Oiartzun, 1987), Arkaitz Oiartzabal (Oiartzun, 1985), Beñat Gaztelumendi (Donostia, 1987), Iñaki Apalategi (Beasain, 1982), Jon Maia (Urretxu, 1972), Oihana Iguaran (Amasa-Villabona, 1991) eta Unai Agirre (Hernani, 1975).
Umeentzako jarduerak dakarz Bilboko Azkuna Zentrora Gabonak Arte programeak
2015-12-10 14:06Ume eta gaztetxuentzako jarduera ludikoak eskainiko ditu Gabonak Arte ekimenak, aurreko urteetan egin dauen legez, Bilboko Azkuna Zentroan. Gabonetako oporraldian izango dira ekintza guztiak. Irrati-tailerra, antzerkia, jantzak, kontakizunak eta abar dagoz egitarauan. Jardueretan doban edo prezio murriztuan parte hartu ahal izango da.
Ospitalean dagozan umeentzako ipuin-bildumea argitaratu dabe
2015-12-10 12:50 KultureaZazpi liburu batzen ditu Ospitalerako ipuinak bildumeak, Txagorritxuko ospitale-eskolako irakasle Ana Garcia de Motiloak idatziak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila arduratu da bildumea argitaratzeaz. Ipuinen bidez, ospitalean dagozan umeei lagundu nahi jake, euren gaixotasuna ulertu eta tratamenduak hobeto ezaguzeko.
Euskal Etxea zabaldu dabe Bristolen, Ingalaterra hego-mendebadeko euskaldunak batzeko
2015-12-10 11:25Egunotan hasi da martxan Bristoleko Euskal Etxea, Erresuma Batuan. Ingalaterra hego-mendebaldean bizi diran euskaldunak batzea da euren helburua eta baita Bristolen euskal kulturearen barri emotea be. Oraintsu Ingalaterrara heldutako euskaldunak zein han urte asko daroezenak dagoz alkarte barrian. Gitxienez hile bian behin ekitaldi bereziren bat antolatzeko asmoa daukie.
Bono Denda eta Bizkaiko Kultur Txartela kanpainak Bizkaian
2015-12-10 09:57 kulturbizBizkaiko Kultur Txartelak 40 euroko balioa izango dau txartela daukanarentzat, eta kultur produktuak erosteko edota museoetarako, zuzeneko emonaldietarako eta bestelako kultur ekitaldietarako sarrerak eskuratzeko erabili ahal izango dau, kanpaineari atxikitako establezimenduen sarean eta ezarritako epean.
Burdinbidearen Euskal Museoak 15.000 erabiltzaile euki ditu aurten
2015-12-10 09:31 KultureaLurrunezko eta diesel tren zerbitzuetan sekula baino bidaiari gehiago euki ditu 2015ean Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak. Guztira, 14.960 erabiltzailek ordaindu dabe tren historikoan osteratxua egiteko. Abenduko asteburu luzeak azkanengo bultzadea emon deutso datu on horri, hilaren 5, 6 eta 8an ia mila bisitari egon dira eta.
Onintza Etxebesteren ‘Sagardotegia omen zan’ film laburrak irabazi dau Suroscopian
2015-12-09 17:11 ZinemeaSagardotegia omen zan lanak irabazi dau Kordobako Unibersidadeak antolatu dauen lehiaketearen bosgarren edizinoa. Onintza Etxebesteren Sagardotegia omen zan, María Lópezen Enlatados eta Beatriz Hohenleiterren Agosto izan dira irabazleak, dokumentala, fikzinoa eta bideo-artea sailetan, hurranez hurran.
‘Laukiz: Bizimodua eta ohiturak’ liburu barria plazan
2015-12-09 14:38 kulturbizLanbideak, umetatik zahartzaroraino edo jaiotzatik heriotzarainoko bidean diran aldi eta pasagune nagusiak, ohiturak, siniskeriak, herri poesia, Laukizko bertsolari (Eustakio Eulea) eta idazleak (Esteban Urkiaga Lauaxeta) be gogora ekarri gura izan ditue Akaitze Kamiruaga, Ziortza Artabe eta Jaione Bilbao egileek.
Paulina (La Patota)
2015-12-09 13:40 Zinema kritikakDolores Fonzi oso aktore ona da eta Santiago Mitrek badaki primeran zuzentzen. Baina ez da nahikoa eta istorio honek zorroztasun gehiago beharko leuke. Film probokatzailea dala esan dabe; baina osotubakoa eta faltsua begitantzen jat niri.
Georgiako Opera eta Ballet Konpainia Gasteizen eta Bilbon egongo da abenduaren 17tik 19ra
2015-12-09 12:43 KultureaNazinoarteko birea egiten dabil Georgiako Estaduaren Opera eta Balet Konpainia eta Euskal Herrian be geldialdia egingo dau. Abenduaren 17an Gasteizen, eta 18 eta 19an Bilbon, balet emonaldiak egingo ditu. Ganera, master-class bat emongo dau bertako jantzari nagusiak.
'UNI-bertsoan' berbaldi eta bertso-saioa, abenduaren 15ean EHUn
2015-12-09 11:12 BertsolaritzeaBertsolaritzearen inguruko ikerketaz gehiago jakiteko aukerea emoten dau UNI-bertsoan ekimenak. EHUren Gipuzkoako Errektoreordetzeak antolatzen dau, Mintzolagaz alkarlanean. Saioa abenduaren 15ean izango da, Donostian. Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendiren bertsoez gan, berbaldia egongo da.
Durangoko Euskal Dendeak 23.000 bisitari baino gehiago euki ditu aurten
2015-12-09 09:48 KultureaUrtero legez, Durangoko Azokeagaz batera heldu da Euskal Dendea, euskal artisauen produktuak erakusteko. Arbaso alkarte antolatzaileak azaldu dauenez, guztira 23.065 personak egin dabe osterea Euskal Dendara. Datua arrakastatsutzat jo dabe eta salmentak be onak izan dirala ganeratu dabe.
Kanpoko leku-izenetako herritar-izenak eta jatorri-adjektiboak sortzeko erispideak zehaztu ditu Euskaltzaindiak
2015-12-09 09:44 Euskerea berbagaiKanpoko leku-izenetatik abiatuta herritar-izenak eta jatorri-adjektiboak sortzeko erispideak zehaztu ditu Euskaltzaindiak, eta gomendio batean argitaratu: 178. araua (Kanpoko leku-izenei jagokezan herritar-izenak eta jatorri-adjektiboak sortzeko erispideak. Euskaltzaindiaren gomendioa).
Aldizkari asko itxurea barrituta heldu dira Durangoko Azokara
2015-12-08 15:03 KultureaEuskerazko aldizkari askok formatua aldatu dabe azkanaldion eta horreek ezagutzeko aukerea dago Durangoko Azokan. Gaztezulo gazteen aldizkaria, Euskal Idazleen Alkartearen Hegats eta Argia, hirurek dakarre aldaketea. Itxuran ez eze, maminean be erabarrituta datozala agindu dabe.
120.000 bisitari hartu ditu Durangoko Azokeak
2015-12-08 11:24 KultureaDurangoko Azokako antolatzaileek balorazinoa egin dabe goizeon, aurtengo edizinoko datuakaz. Pozik dagoz jenteak azokearen 50. ekitaldiari emondako erantzunagaz. Bai salmenta aldetik eta bai parte-hartze aldetik, azoka biribila izan dala dinoe. Zehazki, egun baten faltan, 120.000 bisitari kontau ditue Landako Gunean. Aurrera begira, kulturearen aldeko apustua egin behar dala be badinoe.
Azken eguna gaur Durangoko Azokan
2015-12-08 10:34 KultureaBarikuan zabaldu zanetik, kulturearen plazea izan da Durangoko Azokea. Gaur, martitzena, azkanengo eguna izango dau Azokearen 50. edizinoak. Aurreko egunetan legez, goizetik gauera arteko egitarau zabala egongo da bisitarien eskura.
Jose Mari Goenaga ('Loreak'): 'Hamar urte behar izan dodaz zinematik biziteko gai nazala sinisteko'
2015-12-07 13:48 ZinemeaJose Mari Goenaga eta Jon Garaño zinemagileak Irudienea gunean izan dira, solasaldi baten. Oscarretarako lehian dan Loreak filmaren arrakastearen atzekoak kontau ditue, urte luzetako lana egin dabelako biek. Goenaga eta Garaño Sarobe zinema-eskolan ezagutu ziran eta proiektu ugaritan ibili dira alkarregaz.

















Aupa,zelan?
Besterik gabe, Funikularrak Trapagarango Escontrilla eta Larreineta auzoa lotzen ditu. La Arboledara joateko funikularretik bertotik urteten den autobusa...
»» Larreinetako funikularra