Badator BirdFlyway (Hegaztien ibilbidea) natura-turismora zuzendutako ekimen barritzailea

Bizkaie! 2016-05-02 17:50

Aranzadi Zientzia Alkarteak Europako beste zentro batzuekaz alkarlanean natureagaz lotura estua dauen proiektu turistiko bat martxan jarri dau, Hegaztien ibilbidea, hain zuzen be, gaztelaniaz La ruta de las aves eta ingelesez BirdFlyway, naturaz gozetako beste aukera bat.

Aranzadi Zientzia Alkarteak Europako beste zentro batzuekaz alkarlanean natureagaz lotura estua dauen proiektu turistiko bat martxan jarri dau, Hegaztien ibilbidea, hain zuzen be, gaztelaniaz La ruta de las aves eta ingelesez BirdFlyway, naturaz gozetako beste aukera bat.

Proiektu honek beste produktu turistiko barri bat sortu dau, horretarako, Europan zeharreko 13 hezegune desbardinetan beste horrenbeste etapa diseinau dira. Hezeguneen sare horretan nabarmentzen diran espezieak bi dira, antzar arrunta eta arrano arrantzalea. Ibilbidea Eskozia eta Finlandian hasi eta Afrika mendabaldean amaitzen da tartean Europako herrialdeak zeharkatuz: Suedia, Herbehereak, Belgika, Erresuma Batua, Frantzia, Espainia eta Portugal.

Ibilbideak, Donejakue ibilbideagaz antzekotasun asko ditu baina bizi osoan zehar egin daitekeen ibilbidea da eta bertan Europako eta Afrikako naturgune garrantzitsuenak bisitau daitekez. Kontraste handiko ibilbidea izango da: eskandinabiako laku liluragarrietatik hasi, Kantauri itsasoko kostaldetik pasau eta peninsulako estepetara helduko da.

Tokian tokiko hezegune bakotxean bisitariek interpretazino zentroa bisitau beharko dabe pasaportean zigilua lortzeko. Horretarako, erronka erraz batzuk gainditu beharko dira. Erronka horreen bitartez inguruko paisajeak, kultura eta ohiturak ezagutuko ditu bisitariak.

Proiektuari buruzko informazino gehiago web orrialde honetan topau daiteke: www.birdflyway.com. Abenturan parte hartu nahi daben guztiek bertan izango dabe etapei, hezeguneei eta ibilbideari buruzko informazinoa. Ezustekorik ezean, proiektu hau erreferente bihurtuko da Europan eta jatorri askotariko bisitariak erakarriko ditu gure ingurura.

BirdFlyway natura-turismora zuzendutako ekimen barritzailearen hasiera ekitaldia maiatzaren 5ean, Gautegiz Arteagan dagoan Urdaibai Bird Centerren egingo da.

Urdaibai Bird Center proiektu barritzaile honen bitartez Europara zabaltzera doan modura, lehenengo pasaportea Athletic taldeari emongo jako, bertoko jokalariakaz bakarrik eusteko dauen filosofia bereziagaz Euskadi urterik urte Europan zabaltzeko bide egiten saiatzen dan futbol taldeari.

Bidaiari eta publiko guztiarentzat proiektua datorren maiatzaren 8an, Hegazti Migratzaileen Mundu Mailako egunagaz batera, abiatuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu