Bilboko XIV. Zirkuitua eguazten honetan hasiko da, 'Erdaldun barrien kluba' bakarrizketeagaz

Bizkaie! 2015-02-17 10:24   kulturbiz

Bilboko Udalak antolatzen dauen zikloaren lehen fasea apirilaren amaierara arte luzatuko da, eta Arrasate Euskaldundu Dezagun Elkarteak produzidu dauen eta Olatz Pagaldayk antzezten dauen Erdaldun barrien kluba bakarrizketeagaz hasiko da, Begoñako Udaltegian.

'Las ovejas no pierden el tren'

Karolina Almagia 2015-02-17 10:10   Zinema kritikak

Álvaro Fernández Armerok oraingoan begiradea ez dau nerabe-gazteengan ipini, hogeitamar-berrogei ingurukoengan baino. Personaiek buelta asko emon ditue bizitzan daborduko: batzuk bananduta dagoz; beste batzuk, banatzekotan; eta beste batzuk, amesetako printzearen bila dabilz oraindino. Gehienek porrot egin dabe lan arloan, ganera.

Txikon, ‘Sadpara’ eta Nardi Behe Kanpalekuan dagoz honezkero gaua III. kanpalekuan (6.700 m.) igaro ostean

Bizkaie! 2015-02-16 17:33

Beheko Kanpalekuan deskantsetan dagoz honezkero eta barri txarra da eguraldiak ez deutsela bape lagunduko datozen egunetan; prebisinoak beteten badira, metro bete edur bota leike.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lapurtera klasikoan idatzitako lehen euskal liburua agertu da

Bizkaie! 2015-02-16 14:15   Euskerea berbagai

Esteve Materrak 1617an argitaraturiko Doctrina Christiana galduta egon da azken mendeetan eta erabat ezezaguna zan. Aziti Bihia alkarteak ale bat topau dau eta UPV/EHUko Letren Fakultadean, Gasteizen, aurkeztu dau gaur: dagoeneko, argitaratzeko edizinoa atontzen dabilz, argitaratzeko asmoz.

Guillermo Moncayoren 'Echo Chamber' pelikulea izan da irabazle Ikuspuntu jaialdian

Bizkaie! 2015-02-16 13:24   Barriak

Ikuspuntu Nafarroako zinema dokumentalaren jaialdiaren bederatzigarren edizinoa atzo amaitu zan. Guillermo Moncayo zuzendariaren Echo Chamber lanak jaso eban sari nagusia, eta  Jessica Bardsleyren The Blazing World izan zan film labur onena.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Loreak' eta 'Echeverriatik-Etxeberriara', Zinemaldia.Cat jaialdiaren Urrezko Txapelen irabazleak

Bizkaie! 2015-02-16 11:53   Barriak

Domeka gau honetan, Loreak filmak beste sari bi batu ditu. Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzendutako filmak Urrezko Txapel bi irabazi ditu (Fikzinozko Film Onenaren Saria eta Euskerazko Film Onena) Zinemaldia.Cat jaialdian. Dokumentalei jagokenez, irabazlea Echeverriatik-Etxeberriara lana izan da, Oiartzungo Ander Iriarterena.

Aimar Karrika izan da nagusi Zubiriko final-laurenean

Bizkaie! 2015-02-16 10:55   Bertsolaritzea

Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurena jokatu zan atzo, domekea, Zubiriko Gautxori jatetxean. Auritzeko Aimar Karrika bertsolariak lortu zituan puntu gehien,  246,5 puntu, hain zuzen be. Txapelketea aurrera doa; hurrengo hitzordua datorren zapatuan izango da, Lizarran.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jafar Panahi zuzendari irandarraren 'Taxi' filmak irabazi dau Urrezko Hartza

Bizkaie! 2015-02-16 10:17   Barriak

Hana Saeidik, Jafar Panahiren lobeak, jaso behar izan eban Berlinaleko Urrezko Hartza, Taxi lanaren egileak ezin izan dauelako bertara joan. Irango Gobernuak galarazo egin deutsa. Gaur egungo Irango gizartearen barri emoten dau Panahiren lanak, guzurretako reality baten bitartez.

Sarean dago 'Euskal Herriko Mapa Digitala'

Bizkaie! 2015-02-13 14:02

Euskaltzaindiak araututako Euskal Herriko herrien izendapenak batze ditu UZEIk atondutako mapeak. Google Maps zerbitzua erabiliz konsultau daiteke. Eusko Jaurlaritzearen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntzinoagaz osotu dabe mapea.

Belen Gopegui eta Harkaitz Cano aurrez aurre 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenean

Bizkaie! 2015-02-13 13:26   Kulturea

Eztabaidak literatureagaz, jentaurreko alkarrizketearen bitartez literaturara hurreratzea proponiduten dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, Belén Gopegui eta Harkaitz Cano idazleek, idazketearen eta konpromisoaren ganean berba egingo dabe datorren martitzenean, zezeilaren  17an.

Joana Heviak eta Nerea Gilek irabazi dabe EHUko Argazki Zientifikoen VI. Lehiaketea

Bizkaie! 2015-02-13 11:46   sariak-autortzak

Joana Heviaren Reloj de Arena eta Nerea Gilen Tentáculos de poliestireno erretratuak izan dira Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Ikerketako Zerbitzu Orokorrak (SGIker) antolatutako Argazki Zientifikoen VI. Lehiaketako irabazleak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Harrapazank' gazte bilbotarren artean euskerea sustatzeko ekimenak hamar urte bete ditu

Bizkaie! 2015-02-13 10:15   Euskerea berbagai

Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak Harrapazank programearen hamargarren edizinoa aurkeztu barri dabe. Euskerarean erabilerea eta parte hartzea bultzatu, esperientzia positiboak sortu eta arlo ez formaletan eta espazio barrietan aisialdi ekintzak sustatzea dira ekimenaren helburu nagusiak.

Bilboko Udalak XVI. Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren deialdia egin dau

Bizkaie! 2015-02-13 10:02   kulturbiz

La shoah en Lévinas: Un eco inaudible, Alberto Sucasas idazle galiziarraren kalidade literario eta akademiko handiko testua, eta Jurgi Kintanaren Azkue bilbotar ezezaguna izan ziran XV. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketearen irabazleak. Edizio horretan inoiz baino lan gehiago aurkeztu ziran, gaztelaniaz idatzitako 93 eta euskeraz idatzitako 7.

Leioako Umore Azokeak badauka kartela

Bizkaie! 2015-02-12 17:53   Kulturea

Aurtengo Umore Azokan parte hartzeko 410 eskaera jaso dira (42 Euskaditik, 234 beste autonomia-erkidego batzuetatik eta 134 gehiago beste 20 herrialdetatik). Horreetatik 74 estreinaldi-proposamenak (20 Euskaditik, 38 estadutik eta 16 beste herrialde batzuetatik) eta nazinoarteko konpainien artean, Estaduan estreinetako 53 proposamen.

19. Korrikaren unidade didaktikoa prest

Bizkaie! 2015-02-12 16:48   Euskerea berbagai

Unidade didaktikoa edade tarte guztietako ikasleei zabaldutako (haur hezkuntzatik 18 urtetara) eta 10 egunerako prestautako Korrikari buruzko materiala da, Euskal Herriko eskola eta ikastoletan Korrikaren mezua zabaltzeko balio dauen tresnea.

Bilboko BBK Saleak egitarau bereziagaz ospatuko dau bosgarren urteurrena

Nagore Ferreira Zamalloa 2015-02-12 14:38   kulturbiz

Bost urteotan 1.152 jarduera antolatu dira Bilboko Kale Nagusiko 1-21 zenbakian, BBK Salan. Musikea, jantzea, antzerkia, zinemea, danetariko ikuskizunak eskaini ditue, eta 300.000 ikus-entzule hurreratu dira bertara. Egitarau berezia atonduko dabe, martiaren 16tik aurrera.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Zezeilak 13: Hartz Eguna Ermuan

Bizkaie! 2015-02-12 14:34

1989ean, Euskal Birusa alkarte kulturalak Hartzaren bertsoak berreskuratu zituan. Kopla horreek Guillermoren alabea zanak, Maria Bengoetxea Isasi-isasmendik, Maria txindurrinekoak  gaztetan buruz ikasi zituan eta berak ahalbidetu eban koplak gugana heltzea.

Ez laserrik, ez kremarik, ez argizairik... azalerako onena: bizarra kentzea

Oscar Dominguez 2015-02-12 13:19   Begi betegarri

Bilboko Kalealdiak eta Gasteizko Kaldeartek 'Lurrak' ikuskizunerako artistak hautatzeko probea deitu dabe

Bizkaie! 2015-02-12 11:58   kulturbiz

Bilboko Udalak antolatzen dauen Kalealdia jaialdiak eta Gasteizko Udalak sustatzen dauen Kaldearte jaialdiak Lurrak zirku ikuskizun bat produziduko dabe, eta horretarako artista taldea (antzezleak eta musikariak) aukeratzeko proba bat deitu dabe bi uriburuetan zezeilaren 23, 24 eta 25ean.