III. Lurraldea eta Hizkuntza. Oraina & Geroa jardunaldiak maiatzaren 12an egingo ditue Donostian

Bizkaie! 2016-04-28 15:45   Euskerea berbagai

Edizino honetan Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) tresnaren oraina eta etorkizuna irudikatu nahi da, esperientzia zehatzak aurkeztuz, balizko kalteak apaltzeko neurri zuzentzaileez hausnartuz, eta ELE tresnearen txertaketa legal posiblea iradokiz.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk maiatzaren 12an egingo diran Hizkuntza eta Lurraldea. Oraina & Geroa jardunaldiak antolatu ditue hirugarren urtez. Edizino honetan Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) tresnaren oraina eta etorkizuna irudikatu nahi da, esperientzia zehatzak aurkeztuz, balizko kalteak apaltzeko neurri zuzentzaileez hausnartuz, eta ELE tresnearen txertaketa legal posiblea iradokiz. Honakoagaz hiru urteko zikloa zarratu egiten da, eta antolatzaileek egindako lanak ondarea itxi dauela azpimarratu dabe.

Prentsaurrekoan Mikel irizarrek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Bardintasunerako Zuzendari Nagusiak; Paul Bilbaok, Kontseiluko Idazkari Nagusiak; Josu Labakak, UEMAko Lehendakariak eta Iñaki Alegriak, UEUko Zuzendariak hartu dabe parte.

Mikel Irizarrek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza bardintasunerako Zuzendari Nagusiak abiatu dau prentsaurrekoa: Urigintzeak edo herri lanek ingurumenean eben eragina neurtzen hastea gauza exotikoa izan zan, 70eko hamarkadan. Orain, ostera, legez egin beharrekoa da eraginaren neurketea eta, emoitzen arabera, neurri zuzentzaileak hartu behar dira. Eta gerta daiteke egitasmo bat bertan behera geratzea, eragin hori gehiegizkoa izan badaiteke. Orain hiru urte lurralde antolamenduaren eta hizkuntzearen arteko loturak aztertzen hasi ginanean, hori be ezin exotikoagoa subertau zan. Baina denporea erakusten dago norabide egokian egindako lana zala, dagoeneko eragin linguistikoa ebaluetako lehen saioak egin dira eta aurtengo jardunaldian esperientzia horreek jorratuko doguz. Gaia dagoeneko euskal agendan dago, Lekarozko Aroztegia lekuko. Eta gure legedian be sartu da: onartu barri dan Tokiko erakundeen legeak eragin linguistikoaren ebaluazinoa arautzen dau. Eta Galesko Bangor herrian gelditu barri dabe 366 etxebizitza egiteko proiektu bat. Han ez da bape exotikoa. Eta gurean be eragin linguistikoaren ebaluazinoa hasi da exotiko ez izaten.

Paul Bilbaok, Kontseiluko Idazkari Nagusiak, jardunaldiak egin diran hiru urteko ziklo honen baliogarritasuna azpimarratu daben arrazoiak azaldu ditu: Euskalgintzearen eta instituzinoen arteko konplizidadeak eta alkarlanak zelako eragina izan leikien ikusteko; eragiteari begira prozesuen urratsak zeintzuk diran finkatzeko: Lehenik eta behin kezkea konpartidu genduan, bigarrenik, kezka horren hari-mutur guztiak zehazten saiatu ginan, are gehiago, hizkuntzearen gaiaren zeharlerrotasuna agirian jarri eta lortu genduan hainbat diziplinatako adituak be gurera ekartea, hirugarrenik, gure mugetatik kanpo fenomeno honi zelan egin izan deutsien aurre aztertu genduan, laugarrenik, arazo horri aurre egiteko tresna baten beharra plazaratu. Ondoren, tresna hori sortu eta esperientzia pilotuak abiarazo. Tresna hori corpus juridikoan eranstea lortu, hau da, balio legala esleitu. Aurrera begira arazo horri aurre egiteko neurri zuzentzaileak proponiduko dira.

Era berean, Bilbaok jarritako helburuak lortu dirala azaldu dau: Hirugarren jardunaldiokaz zikloari amaierea emongo deutsagu, baina azpimarratu nahiko neuke jardunaldi honeek, dagoeneko arrakastatsuak izan dirala eta helburu nagusia bete dabela. EAEn onartu barri dan Udal Legeak jaso egiten dau Eragin Linguistikoaren Ebaluazinoa egin beharra, hain zuzen be, jardunaldi honeen lehen urtea zehaztu genduaneko helburuetako bat bete egin da, eta, beraz, hiru urtetako lan honek ondarea itxi dau.

Josu Labakak, UEMAko buruak nabarmendu dauenez, azken urteotan GFAk, Kontseiluak eta UEMAk abiatutako bideak eta egindako lanak emoitzak ekarri ditu, eta Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldien ibilbidea eta horrek izan dauen eragina da horren lekuko. Lurraldeak eta hizkuntzak loturea baebela uste genduan, eta azterketek eta egindako bideak hori holan zalan baieztatu deuskue. Udalerri euskaldunetanko hizkuntzearen bilakaeran badabe lurralde antolaketeak eta urigintzeak zer esanik. Baina hizkuntzearen gaia zeharlerrotasunez lantzen hasi, eta egoera barrirako behar genduzan tresnak sortu be egin doguz. Lehenengoz Euskal Herrian, eragin lingusitikoaren ebaluazinoa neurtzeko tresna sortu dogu. Igazko jardunaldien ondoren, UEMAk bere udaletan tresna hori erabilten hasteko konpromisoa hartu eban, eta baita bete be. Eragin linguistikoaren ebaluazinoa errealidadea da gaur gaurkoz: Lekarozen, Orion, Alegin, Orexan, Munitibarren eta atzetik datozen beste hainbat udaletan aitzindari lana egin dogu. Eta lan horri esker, besteak beste, lortu dogu udalerri euskaldunetan egoera soziolinguistikoan eragina izango daben proiektuetan eragin linguistikoaren ebaluazinoa EAEko udal legean bertan txertatzea be. Oraindino, barriz, lan handia dogu gai hau jendarteratzen eta gai honen inguruko pedagogia egiten. Udalerri euskaldunetan horretan gabiz. Izan be, gizarte osoaren sensibilizazinoa ezinbestekoa da, hizkuntzaz gabizenean, ekologian eta beste esparru batzuetan hain ohikoak diran kontzeptuak ulertezinak bihurtzen diralako askorentzat.

Azkenik, Iñaki Alegriak, UEUko Zuzendariak maiatzaren 12an egingo diran jardunaldien egitaraua aurkeztu du. Hiru zati nagusi izango ditu: ELE tresnearen esperientzia zehatzak aurkeztuko dira, balizko kalteak apaltzeko neurri zuzentzaileei buruz hausnartuko da, eta ELE tresnearen txertaketa legal posiblea be aztertuko da. Bestetik, Iñaki Alegriak aurreratu dau datorren ikasturtean antolatzaile guztiek gai honi buruzko graduondoko bat atondu dabela EHU/UPVgaz batera.

Jardunaldiakk maiatzaren 12an egingo dira, Donostian, UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan. Matrikulea doban da. Izena emoteko klik egin hemen.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa