Imanol Uriak irabazi dau Derion Udabarriko Faseko bosgarren kanporaketea

Bizkaie! 2016-05-02 10:49   Bertsolaritzea

Saioaren irabazlea Imanol Uria izan da, 189 puntugaz. Bigarren Mikel Goiriena sailkatu da 180 puntugaz eta hirugarrena, barriz, Beñat Vidal izan da, 166 puntugaz. Hortik aurrera, Aissa Intxausti izan da laugarren, Ion Barrocal bosgarren, Itxaso Paia seigarren, Xabier Irakulis zazpigarren eta Koldo Gezuraga izan da sailkapenean azkena.

Zapatu arratsaldean jokatu zan Derioko Gurea aretoan Udabarriko Faseko bosgarren kanporaketea. Aretoa bete egin da, eta giro ederrean joan da saioa.

Parte hartu daben bertsolariak, hurrengoak: Aissa Intxausti Aburruza (Lea-Artibai); Beñat Vidal Gurrutxaga (Uribe Kosta); Imanol Uria Albizuri (Uribe Kosta); Ion Barrocal Besga (Enkarterri-Ezkerraldea-Meatzaldea); Itxaso Paia Ruiz (Uribe Kosta); Koldo Gezuraga Seijido (Busturialdea); Mikel Goiriena Larrazabal (Uribe Butroe); eta Xabier Irakulis Agirre (Durangaldea).

Saioaren irabazlea Imanol Uria izan da, 189 puntugaz. Bigarren Mikel Goiriena sailkatu da 180 puntugaz eta hirugarrena, barriz, Beñat Vidal izan da, 166 puntugaz. Hortik aurrera, Aissa Intxausti izan da laugarren, Ion Barrocal bosgarren, Itxaso Paia seigarren, Xabier Irakulis zazpigarren eta Koldo Gezuraga izan da sailkapenean azkena.

Derioko saioan gai-emoile beharretan Amaia Ugalde Begoña ibili da. Epaimahaia, ostera, Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam  Juaristi  Urizarrek  osotu  dabe.  Idazkari lanak, barriz, Itziar  Basterretxea Olarreagak egin ditu.


Hurrengo saioak

Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen Udabarriko Faseko kanporaketa bi jokatuko dira hurrengo astegoienean:

• Maiatzaren 7an, Gueñesen, Sodupeko kultur etxean, 17:30ean.
• Maiatzaren 8an, Orozkon, Donibane aretoan, 17:30ean.

Informazino gehiago hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu