Inoizko parte-hartzerik handiena izango dau aurten Nafarroako Bertsolari Txapelketeak

Bizkaie! 2015-02-03 14:49   Bertsolaritzea

Nafarroako Bertsolari Txapelketea Nafarroako euskal kulturearen erreferentzia nagusietakoa bihurtu da. Aurten, 42. edizinoa beteko dau. Hilaren 7an Iruñean hasi eta martiaren 28an amaituko da. Nabarmentzekoa da aurten inoiz baino bertsolari gehiagok emon dabela izena txapelketan, 33 izan dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Teknopolis, Tecnalia Kazetaritza Sariaren irabazle

Bizkaie! 2015-02-03 14:01   sariak-autortzak

Teknopolis saritzeko arrazoien artean, bi azpimarratu ditue epaimahaiko kideek: batetik, Teknopolisen 15 urteko ibilbidea, eta, bestetik, I+G+Bn egiten dan lana gizarteratzeko egiten dauen lana, zorroztasun zientifiko handiz eta oso era dibulgatzailean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Artistak egoitzan' programearen zazpigarren deialdia abian da

Bizkaie! 2015-02-03 12:19   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak zabaldu barri dau Artistak egoitzan programearen 2015eko deialdia, BilbaoEszena Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez. Arte eszenikoen arloan ikerketea eta barrikuntza sustatu eta  bultzatzeko asmoz abiarazo zan ekimena. Konpainiek edo artistek martiaren 27ra arte aurkeztu ahal izango ditue sorkuntza proposamenak.

William Shakespeareren 'Sonetoak' euskeratu dau Juan Gartziak

Bizkaie! 2015-02-03 11:15   kulturbiz

Bistakoa da poesiak, eta lirikeak lotura zuzena dauela musikeagaz, eta bada proiektuan beste partaidetza bat, arte horretarako be: Joxan Goikoetxea musikariak, berak sorturiko doinuz, kanta bihurtu ditu Sonetoetariko batzuk, eta euskal kantari multzo ezagun batek jarri deutso ahotsa, Goikoetxearen beraren musika moldaeraz eta haren gidaritzapean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kataluniako X. Euskal Zinema Jaialdia zezeilaren 5ean hasiko da

Bizkaie! 2015-02-02 16:52   Barriak

Bartzelonako Euskal Etxeak Zinemaldia.Cat Kataluniako Euskal Zinemaldiaren hamargarren edizinoa antolatu dau. Asteon abiatuko da, eguenean, eta hilaren 27an amaitu. Lehian izango dira, besteak beste, Loreak, Five Days To Dance, Lasa eta Zabala eta Negociador pelikulak.

Ester Martinen 'Nånting måste gå sönder' eta Pilar Monsellen 'África 815', Zinegoak jaialdiko irabazleak

Bizkaie! 2015-02-02 13:53   Barriak

Domeka iluntzean amaitu zan Zinegoak Bilboko gaylesbotrans zinema eta arte eszenikoen nazinoarteko jaialdia. BBK Salan egin eben sari-emotea eta amaiera ekitaldia. 12. edizino honetan emakume bik irabazi ditue sari nagusiak lehenengoz, Ester Martinek, Fikzinozko film luzerik onenari saria; eta, Pilar Monsellek, Film dokumental luze onena.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Peli Martin, Jose Antonio Retolaza eta Xabier Aranbururen omenezko hilbarri-txostenak irakurri ditue Bilbon

Bizkaie! 2015-02-02 11:45   sariak-autortzak

Barikuan, urtarrilaren 30ean, Euskaltzaindiak osoko bilkurea egin eban Bilbon, Akademiaren egoitzan, Peli Martin, Jose Antonio Retolaza eta Xabier Aranburu omentzeko. Manu Ruiz Urrestarazu, Luis Baraiazarra eta Joxe Mari Iriondo ohorezko euskaltzainak leidu zituen hilbarri-txostenak.

Manex Agirrek irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa

Bizkaie! 2015-02-02 09:59   Bertsolaritzea

Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa Laudioko Lanbide Heziketako Udal Ikastetxearen aretoan jokatu eben domeka arrastian. Hirurogeita hamar bat bertsozale batu ziran, Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio), Jagoba Apaolaza Kastro (Gasteiz), Jon Ruiz de Pinedo Lekuona (Zalduondo), Unai Mendibil Etxebarria (Amurrio), Felipe Zelaieta Txurruka (Gasteiz) eta Zigor Enbeita Zugadi (Abornikano) kantuan ikusteko. Aramaiokoak lortu zituan puntu gehien.

Agur, Basque Research webguneari

Bizkaie! 2015-01-30 14:45   Kulturea

Beste hainbatek legez, krisi askotarikoei eta ekatxei aurre egiten saiatu da azken urteetan Basque Research: ikerketarako finantzazino-iturrien beherakadea (SAIOTEK deialdia bertan behera ixtea, esaterako), komunikabideen finantziazino-eredua… Baina bizirik irauteko helduleku nahikorik ez eta, agur esan behar izan dau.

Idoia Garzesek eta Teresa Calok irabazi ditue XII. Café Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak

Nagore Ferreira Zamalloa 2015-01-30 14:43   Kulturea

Buruaz beste egin, Idoia Garzes kazetari eta godigiliearenaarena, eta La plancha o la vida, Teresa Calo aktore eta antzerkigilearena, lanak izan dira Café Bar Bilbao Teatro Laburreko sarien aurtengo irabazleak. Saridun bakotxak 1.200 euro jasoko ditu. Gidoigintzea eta formatu txikiko antzerkia bultzatzea dira gidoi lehiaketa honen helburu nagusiak.

Zapatuan hasiko da 'XIV. Dantza Plazetan' egitaraua

Bizkaie! 2015-01-30 12:00   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Dantza Plazetan egitarauaren XIV. edizinoa jarri dau martxan, euskal folklore herrikoia sustatzeko helburuz, herrietako plazetan egiten ziran erromeriak, jantza erakustaldiak eta kalejirak eskainiz. Aurten 46 emonaldi izango dira Deustuko, Begoñako, Ibaiondoko, Abandoko eta Basurtu-Zorrotzako barrutietako plazetan.

Kontseiluak estadaduen esku-hartzea salatu eta zezeilaren 28rako deialdia egin dau

Bizkaie! 2015-01-30 10:09   Euskerea berbagai

Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak agerraldia egin eban atzo Donostian. Espania eta Frantziako gobernuen jarrerea salatu eben, eta gero eta modu agiriagoan datozen kanpo esku-hartzeen aurrean jarrera sendoa hartu daben administrazinoetako arduradunen jarrerea txalotu bere bai. Kontseilua osotzen daben erakundeetako hainbat ordezkari izan ziran prentsaurrekoan.

Algortako Bertsolari Eskoleak 35. urteurrena ospatuko dau, urtean zehar ezohiko hiru ekitaldi antolatuz

Bizkaie! 2015-01-30 10:06   Bertsolaritzea

Hogeita hamabost urte hitza bihurtzen arte da ALBE, Algortako Bertsolari Eskoleak aurten bere 35. urteurrena ospatzeko erabiliko dauen leloa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Martxan da ArriKomik Arrigorriagako I. Komiki Azokea

Bizkaie! 2015-01-29 16:47   jardunaldiak

Zezeilaren 7ra bitartean, ArriKomik Arrigorriagako I. Komiki Azokeak mueta askotako jarduerak antolatuko ditu, besteak beste, proiekzinoak, erakusketak, erakustaldiak eta musikea. Abarrak alkarteak atondu dau ekimena, Arrigorriagako Udalaren laguntzinoagaz.

Euskal balea arrantzaleen ibilbidea errepetiduko dabe 2017an, Ternuarako itsas-bidaia baten

Dabi Piedra Robledo 2015-01-29 14:41   Euskaldunak munduan

240 pertsona batu nahi ditue, itsasontziz Kanadako ekialdeko kostalderako bidea egin eta euskaldunek han itxitako arrastoa ezagutzeko. 1565ean hondoratutako San Juan ontziko aztarnetan beharrean ibili ziran adituen azalpenak entzun ahal izango ditue partaideek. Iñaki Arizmendi euskal-amerikarrak antolatu dau abenturea, 2017rako, eta parte hartzeko interesa daukienek izena emon leikee dagoeneko.

Badatoz Aratusteak... Bakotxak topau beharko dau bere gustuko mozorroa

Angel Dominguez 2015-01-29 13:49   Begi betegarri

Zabaldu dabe Lekeitioko Udako Arte Erakusketan izena emoteko epea

Bizkaie! 2015-01-29 11:46   Kulturea

Martiaren amaiera arte zabalik dago Lekeitioko Udako Arte Erakusketan parte hartzeko epea. Apirilaren hasieran argitaratuko ditue onartuen eta baztertuen zerrendak.

Lurbizi proiektua, Busturialdeko lehenengo sektorea dinamizau eta indarbarritzeko

Bizkaie! 2015-01-29 10:29   Jan edanak

Gernikako Astra gunean aurkeztuko dabe gaur, hilak 29, 19:00etan, Busturialdeko lehenengo sektorearen dinamizazinoa eta gizartean elikagaien kontsumo arduratsua bultzatzeko Lurbizi egitasmoa. Daborduko egin ditue batzarrak Nabarniz, Ajangiz, Ea, Errigoitia eta Ereñon, baina oraingoan deialdi zabalagoa egin gura izan dabe.

Bernardo Atxagaren Xolaren abenturen ingelesezko edizinoak Marsh saria irabazi dau

Bizkaie! 2015-01-29 09:45   sariak-autortzak

Bernardo Atxagaren Xola txakurraren abenturen ingelesezko edizinoak (The Adventures of Shola, Pushkin, 2013) Marsh saria irabazi dau, itzulitako ume eta gazte literaturaren alorrean. Atxagaren ingelesezko argitalpen guztietan legez, Margaret Jull Costa izan da itzultzailea. Marrazkiak Mikel Valverderenak dira,