Benicio del Torok Donostia saria jasoko dau Donostiako 62. Zinemaldian
2014-09-02 14:51 BarriakPerlak sailari amaierea emongo deutson Escobar: Paradise Lost filmako protagonistea da Benicio del Toro. Andrea di Stefanok idatzi eta zuzendu dau pelikulea eta protagonistak Oscar sari bat irabazi eban Benicio del Toro (Pablo Escobarren rola jokatuko dau), Josh Hutcherson (Hunger Games), Claudia Traisac eta Carlos Bardem izango dira.
'800 Dukado', emakumeentzako I. Mendi Maratoia Sunbilla, Doneztebe, Elgorriaga eta Narbarten zehar
2014-09-02 13:34Emakume kirola sustatzeko helburuagaz, Abiatu Kirol Klubak eta 800 Dukado Kirol Klubak antolatuta, 800 Dukado, Munduko I. Mendi Maratoia datorren irailaren 7an jokatuko da Bidasoa-Berroarango mendietan, Sunbilla, Doneztebe, Elgorriaga eta Narbarten, Nafarroako pirineotan, hain zuzen be.
Durangoko 49. Azokan parte hartzeko epea irailaren 30ean zarratuko da
2014-09-02 10:58 KultureaAbenduaren 5etik 8ra egingo dan Durangoko 49. Azokan parte hartu nahi daben argitaletxe, diskoetxe, produkzino-etxe, alkarte, erakunde eta banatzaileek irailaren 30era arteko epea dabe izena emoteko. Horretarako, aurreko urteetan lez, sareko izen-emotea irailaren 1etik aurrera egin daiteke www.durangokoazoka.com webgunean.
Bermeoko Erraldoien Konparseak film labur bat egin dau umeei txupetea kentzen laguntzeko
2014-09-02 10:30 BarriakBermeoko Erraldoien Konparseak joan dan urtean Ekau pipie Xixilintzako liburuxkea argitaratu eban. Aurten beste pausu bat emon dau eta liburuxka horretan oinarrituta, titulu bereko film laburra egin dau, Markel eta Gorka Goikoetxea anaiek zuzendutakoa.
FesTValek 'La Noche de…' saioa eta Karra Elejalde sarituko ditu
2014-09-01 14:49Gasteizko VI. FesTVal jaialdiak ETB2ko La Noche de… saioa sarituko dau aurten. Saioa bere ibilbide luzean ikus-entzuleakandik hur egon dalako nabarmenduko dabe. Irailaren 6an Gasteizko Principal Antzokian ospatuko dan ekitaldian jasoko dau programako aurkezle Felix Linaresek saria.
III. Unibasq Sinposioak kalidadeko unibersidade sistemak zabaltzen dituan nazinoartekotze aukerak aztertuko ditu
2014-09-01 13:53Unibasq Euskal Unibersidade Sistemearen Kalidade Agentziak nazinoarteko adituak eta Euskal Unibersidade Sistemako unibersidadeakaz lotutako personak batuko ditu urrian, komunidade unibersitarioa nazinoartekotzearen beharraz kontzientzietako asmoz.
Josu Cobelo: 'Gure jarrerea da bideojokoak euskeraz egitea'
2014-09-01 11:17 BarriketanJokoga Interactiveko zuzendaria
Jorge Stoilov Villosladak egin dau 2014ko Fun & Serious Game Festivaleko kartel ofiziala
2014-09-01 10:36 kulturbizJorge Stoilov Villoslada da 2014ko Fun & Serious Game Festival jaialdiaren Gentlepad kartel ofizialaren egilea. Bideo-jokoen jaialdiren laugarren edizinoa zemendiaren 28tik abenduaren 3ra arte izango da Bizkaiko uriburuan, barriro be bideo-jokorik onenak saritzeko, aisialdiaren eta joko serioen arloetan.
BIAk arkitekturea ardatz daben kultur jarduerak antolatuko ditu Bilbon irailean
2014-08-29 14:56Foroak (hilak 27 eta 28) 300 arkitekto, urigile eta injineru baino gehiago alkartu eta Norman Foster izango dau konbidadu berezia; urtetako ibilbide profesional oparoagaitik bera izango da lehen BIA sariaren irabazlea. Programea osotzeko, Naxako geltoki zaharra behin-behinekoz berreskuratuko da.
Bilboko Udaltegiek Expodistrito barruko erakusketa ibiltariak jasoko ditue irailean
2014-08-29 11:32 KultureaAbando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Burtsako eta Errekaldeko udaltegietara hurreratzen diran bilbotarrek bederatzi erakusketa ibiltariz gozau ahal izango dabe urtarrilaren erdialdera arte: bost, pintura erakusketak izango dira, bi argazki erakusketak, beste bat komikian oinarritutakoa eta marketeriari buruzko beste bat.
Euskera irakurle taldeetan izena emoteko epea irailaren 10ean amaituko da
2014-08-29 10:42 kulturbizEgun batzuk baino ez dira geratzen Bilboko euskera irakurle taldeetan parte hartu ahal izateko eta izena emoteko epea be azken txanpan dago, izan be, irailaren 10ean amaituko da. Izena emoteko erak: Foru Liburutegian bertan (beheko pisuan), telefonoz (946082487) edota posta elektronikoz (foru_liburutegia@bizkaia.net).
Kaliforniako San Diegoko Unibersidadeko ikasleen artelanak hartuko ditu Bizkaia Aretoak
2014-08-28 15:30 KultureaEkimena UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadearen eta San Diegoko unibersidadearen arteko alkarlanaren ondorioa da, eta AEBko ikastegiko 12 ikasleren artelanak ekarriko ditu Bilbora, horreen artean Aitor Lajarinenak, UPV/EHUko ikaslea izan zanarenak.
30. urteurrena ospatuko dau Folk Getxo BBK jaialdiak
2014-08-28 14:23 MusikeaDatorren astean Folk Getxo BBK jaialdiak hiru hamarkadako ibilbidea ospatuko dau. Irailaren 4tik 7ra, danetara, 11 saio izango dira jaialdian eta horreen artean nabarmendu behar dira Capercaillie, Chambao eta Osibisaren kontzertuak, baita Ara Malikian biolin-jotzaileak Fernando Egozcue, José Luis Montón, Oreka TX eta Kalakan talde eta artistakaz sortutako Sustraiak-Raíces ikuskizuna.
Zinebik kirolari ezinduen talde baten bizitzea erakusten dauen 'Camino a Olimpìa' lana aurkeztuko dau Bilbon
2014-08-28 10:52 BarriakGlasow zuzendari alemanak, bera be ezindua, bere burua kirolaren areriotzat hartzen dau, eta joko paralinpikoak erabateko inkongruentzia lez ulertzen ditu. Oraingoan, Londoneko Joko Paralinpikoetan parte hartzen daben lau atletaren eta boleibol talde baten bizitzetan sartzen da. Eurekaz kirolaren ganean berba egiten dau, baina baita bizitzeari eta bakotxaren bildurren ganean be.
Pedro Olea bilbotarrak Zinemira Saria jasoko dau 62. Donostia Zinemaldian
2014-08-28 10:39 BarriakDonostia Zinemaldiak eta EPE eta IBAIA produktore-alkarteek euskal zinemagintzako persona ospetsu baten ibilbidea saritzeko emoten daben Zinemira Saria, aurten, Pedro Olea zuzendariarentzat izango da. Zinemira Saria irailaren 22ko galan emongo deutsie, Victoria Eugenia antzokian. Saria emoteaz gan Borja Cobeagaren Negoziatzailea filma estreinauko da.
Shane Powell: 'Laosen laguntzinoa lekuan lekuko ohituretara egokitzea da gatxena'
2014-08-27 15:40 BidaideUrruneko intxaurrak hamalau, hurreratu eta lau dakar esaera zaharrak. Laos gehiena hartzen dauen baso zarratu eta emonkorra habitat egokia emoten dau herrialdeko zazpi miloe inguru herritarrek bizitza duina izan deien. Edozelan be, errealidadea bestelakoa da.
Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak
2014-08-27 14:37 BarriakDonostia Zinemaldiaren 62. edizinoak sei film luze aurkeztuko ditu aurten Euskal Herrian produzidutako zinemeari zuzendutako Zinemira sailean. Bi estreinaldik eta aurten produzidutako lau lanek osotuko dabe sail berezia.
Venezian 20 film lehiatuko dira gaurtik irailaren 6ra Urrezko Lehoia irabazteko
2014-08-27 11:36 BarriakVeneziako Mostra irailaren 6ra arte egingo da, eta hogei film izango dira pelikula onenaren Urrezko Lehoia irabazteko lehian. Tartean dago, berbarako, Abel Ferrara estadubatuarraren Pasolini lana.
Leire Bilbaok 'Con barqueira e remador' olerki-itzulpengintza ekimenean hartuko dau parte
2014-08-27 10:56 KultureaUrriaren 12tik 18ra Con barqueira e remador poesia itzulpengintzearen inguruko nazinoarteko tailerra izango da San Simon irlan, Vigo ibaian. Aurten, Leire Bilbao idazle eta olerkari euskaldunak hartuko dau parte, beste 6 poesiagilegaz batera, poesia itzulpengintzaeri bultzadea emon gura deutson ekimenean.
Normaltasuna eta giro ona izan dira nagusi Bilboko Aste Nagusian
2014-08-26 15:39Aste Nagusian, oro har, lasaitasuna izan da nagusi, nahiz eta hainbat lapurreta izan, 2013an baino % 24,5eko igoerea, hain zuzen be. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak emondako datuen arabera, 2013an, 796 lapurreta izan ziran eta aurten, barriz, 991. Halan da be, datu positiboa da, aurten ez dala sexu-erasorik izan, ez da behintzat salaketarik izan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...