Bermeok aurten be 1912ko abuztuaren 12ko galarrena gogoratuko dau
2014-08-07 11:22Galarrenaren 102. urteurrenean, Bermeok orduan hildako 143 arrantzaleak omenduko ditu martitzenean. 21:00etan, itsasontzien prozesino isila egingo da Xixilirantz eta ostean herritarrak Baztarren alkartuko dira galarrenaren abestiak kantetako.
Ipiña-Bidaurrazaga bildumako lanak ikusgai, Bilboko Rekalde aretoan
2014-08-06 15:54 KultureaUrriaren 12ra arte zabalik dago Rekalde aretoan Aniztasunaren memoria. I/B espedientea erakusketea. Ipiña-Bidaurrazaga andra-gizonen bildumako 89 lanek osotzen dabe erakusketea. Xabier Saenz de Gorbea arte-kritikariak egin dau aukeraketea.
DonostiArtean azokeak 37 arte galeria batuko ditu abuztuaren 7tik aurrera, Kursaalen
2014-08-06 12:58 KultureaArte Garaikidearen Nazinoarteko Azokearen lehenengo edizinoa abuztuaren 7an hasi eta 11n amaituko da. Euskal Herriko bederatzi galeriak hartuko dabe parte DonostiArtean-en. Arte garaikidea sustatu eta hedatu, eta nazinoarteko azoken zirkuituan erreferente bilakatzeko asmoz abiatu da azokea.
Oriol Roch Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari barria aurkeztu dabe
2014-08-06 11:21 MusikeaEgonkortasuna, zabalkuntzea eta kalidadea emon gura deutsoz EOSi Oriol Roch zuzendari barriak. Miramonen egin eben aurkezpen-prentsaurrekoa atzo, orkestrearen egoitzan, Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen gidaritzapean. Abuztuaren 25ean hasiko da beharrean.
Norman Fosterrek I. Bilbao Bizkaia Architecture saria jasoko dau irailaren 26an
2014-08-05 14:05 sariak-autortzakArkitekturea eta uri birsorkuntzaren bitartez, Bizkaiko gizartea garatzen lagundu dabenen lana nabarmentzea da Euskal Herriko Arkitektoen Alkargo Ofizialaren (EHAEO) Bizkaiko Ordezkaritzeak sortutako BIA-Bilbao Bizkaia Architecture sariaren helburu nagusia. Lehenengo edizino honetan Norman Foster arkitekto ingelesa sarituko dabe.
Leioako Kantikak Munduko Koru-Musikearen 10. Sinposioan parte hartuko dau
2014-08-05 11:49 MusikeaAurten Seulen egingo dan Munduko Koru-Musikearen Sinposioan izango da Kantika, abuztuaren 7tik 14ra bitartean. Leioako gazteak IFCMko (International Federation of Choral Music) enbajadore izentau ditue 2014 eta 2015 urteetarako, Etxepare Euskal Institutuko arduradunek jakinarazo dabenez.
Martxan dago Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako III. EH Sona lehiaketea
2014-08-04 15:50 MusikeaEuskeraz abestu eta EH Sona jaialdian egundo parte hartu ez daben talde eta bakarlariek parte hartu leikie lehiaketan. Gitxienez hiru abesti bialdu behar dira, irailaren 28a baino lehen.
Bermeoko Nazinoarteko XXVIII. Folklore jaialdia, abuztuaren 9an
2014-08-04 15:05 KultureaTraditcia eta Aire del Moral jantza taldeek, Bermeoko Alkartasunagaz batera egingo dabe jantzan abuztuaren 9an, Nazinoarteko XXVIII. Folklore jaialdian. Emonaldiak 22:00etan hasiko dira, Artza frontoian.
Korrontzi talde bizkaitarrak Womex azokako Atlantic Connections atalean joko dau
2014-08-04 14:27 MusikeaUrriaren 22tik 26ra bitartean Santiago de Compostelan egingo dabe Womex munduko musiken nazinoarteko azokan parte hartuko dau aurten Korrontzi folk taldeak, hain zuzen be Atlantic Connections izeneko eszenatokian. Mundu osoko 30 herrialdetako taldeak izango dira jaialdian.
Maider Ansa: 'Zeure kantak abestean, beti dago duda izpi bat, beste nerbio puntu bat'
2014-08-04 12:20 BarriketanTximeleta taldeko abeslaria
Abentura eta arrisku kirolei buruzko sei lan, Zinemaldiko 'Savage Cinema' sailean
2014-07-30 15:45 BarriakSavage Cinema sailaren bigarren edizinoak eskia, skatea, eskaladea eta snowboardaren inguruko sei pelikula eskainiko ditu, 62. Donostia Zinemaldiaren barruan. Urtean sortutako pelikularik adierazgarrienak izango dira ikusgai.
San Justoko karobia barriro ketan ipiniko dabe zapatuan, abuztuaren 2an
2014-07-30 12:56Juan eta Julian Aranaren zuzendaritzapean, Forum Iberico de la Cal (FICAL) alkarteko ordezkariak -Mallorca eta Madriletik etorritakoak- izetuko dabe San Justoko karobia abuztuaren 2an, zapatuan, 11:00etan. Ipizki taldeak antolatuta, urteetan ahaztuta eta amatauta egon dan ke zurixkea San Justoko haretxen artean igongo da Gorbeia mendiaren tontorra bilatuz. Domeka eguerdirantz, kare bizia oka egiten hasiko da labe-ahoa.
'Euskera' agerkariaren aholku batzordeak sei kide barri ditu
2014-07-30 12:02 Euskerea berbagaiMixel Aurnague, Martine Berthelot, Martin Haase, Jose Ignazio Hualde, Xabier Itzaina eta Jon Landaburu dira Euskaltzaindiak argitaratzen dauen Euskera aldizkariaren aholku batzordeko kide barriak. Agerkariaren Idazketa batzordeak proponidu zituan, eta Akademiaren Osoko bilkureak onartu.
Bermeoko XXIX. Nazinoarteko Musika Asteak bost kontzertu eskainiko ditu, abuztuaren 4tik 8ra bitartean
2014-07-30 11:32 MusikeaHainbat estilotako musikea entzuteko aukerea izango da Bermeoko XXIX. Nazinoarteko Musika Astean, ganbara musikea, zarzuelea eta organu kontzertua, tartean. Abuztuaren 4tik 8ra bitartean egingo dabe Musika Astea, eta emonaldi guztiak 20:00etan hasiko dira.
Goitiberak barriro be Bilboko Aste Nagusian
2014-07-29 15:48Bilboko Konparsek Aste Nagusiko egitaraua aurkeztu dabe, eta aurten be danetariko eskaintzea atondu dabe: kontzertuak, jantza ikastaroak, bertso-saioak, ginkanak, arrantza eskolea, antzerkia, azokak, aerobithoia... Eta goitiberak berreskuratuko ditue, abuztuaren 23an izango da probea.
'Let's Talk in Basque!' atal berezia, Vancouverreko Latin American Film Festivalen
2014-07-29 15:06 BarriakVancouverreko Latinoamerikako Zinemaldian euskal zinemeak bere lekua izango dau, Let's Talk in Basque! izeneko atalean, Etxepare Euskal Instituak jakinarazo dauenez. Telmo Esnalen Urte berri on, amona eta Kimuak programako 2013ko katalogoa osotzen daben zazpi film laburrak eskainiko ditue. Abuztuaren 28an hasiko da jaialdia.
Teknologia tradizino nomadea gordeteko
2014-07-29 14:34 BidaideMiloe eta erdi mongoliarrek lez, gizon honek sustrai barik bizitea erabagi dau, urtaro bakotxean bere ardientzako larra onenak topeteari ekinez. Natureagaz guztiz bat egiten dabe, baina garapen ekonomikoak ia desagerrarazo dauen bizimodua da
Bizkaiko mezarik altuena, Igiriñaoko Edurretako Amaren baselizan
2014-07-29 11:57Gaur egun San Inazio egunean besterik ez da mezea esaten Gorbeiako Igiriñaoko Edurretako Amaren baselizan, oraintsu arte domeka eta jai egun guztietan emoten zan, uda sasoian. Katedral naturala dogun Gorbeiaren magalean, 1.119 metrotara, Bizkaian altuerarik handienean mezea ospatuko da, dinoe Zeanuriko parrokiak zabaldu dauen oharrean. Mezea 12:00etan izango da.
'Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geo-linguistikoa' liburua sarean ipini dau Euskaltzaindiak
2014-07-29 11:09 Euskerea berbagaiAmaia Apalauzak idatzitako Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura-geolinguistikoa beharra Euskaltzaindiaren webgunean irakurgai dago daborduko. Liburua Akademia eta Nafarroako Gobernuaren artean sustatutako Mendaur bildumearen 10. zenbakia da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...