Vendettak '13 balas' disko barria zuzenean aurkeztuko dau Hatortxurock jaialdian
2014-12-23 14:45 MusikeaTalde nafarraren laugarren diskoa da 13 balas (Baga-biga). Hamahiru kanta sortu ditue, eta rocka eta ska doinuei funka, reggaea eta musika zeltea gehitu deutsie. Vendetta Suitzatik etorri barri dira, eta martxan dabe Abriendo Camino birea. Zapatuan, hilaren 27an, Atarrabian joko dabe, Hatortxurock jaialdian.
'Kulunkaz' jantza tailerra Bilbon, 0-6 urteko umeentzat
2014-12-23 11:58 KultureaKulunkaz tailerrak jantzearen lehen pausak 0-6 urteko umeei erakustea dau helburu. Talde bi osotu dira: A taldea 0-2 urteko umeakaz eta B taldea 3-6 urteko umeakaz. Tailer biak aldi berean emongo dira eta 12:30era arte iraungo dabe. Aurretik izena emotea nahitaezkoa da (bulego@aikotaldea.com), plazak mugatuak dira eta. Tailerrean sartzean, helduek 10na euro pagau behar dabe.
Joe Cocker hil da 70 urte zituala
2014-12-23 10:59 MusikeaJohn Robert Cocker, Joe Cocker lez ezaguna, Erresuma Batuko rock eta blues abeslaria bart hil da birikietako minbiziak jota, Barrie Marshall artistearen ordezkariak BBC telebistari jakitera emon deutsonez.
Daniel Landartek jaso dau Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiria Ohorezko Euskal Kultura Saria
2014-12-23 10:23Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Ohorezko Sariaren helburua Ipar Euskal Herrian euskal kulturearen edo zientziaren aldeko jarduereagaitik edo obrakaitik nabarmendu diran personak goratzea da.
'Aiarako toponimia nagusia' liburua irakurgai, Euskaltzaindiaren webgunean
2014-12-23 10:11 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak Aiarako toponimia nagusia / Toponimia mayor de Ayala liburu webgunean ipini barri dau, konsultagai. Izenak bildumearen hirugarren zenbakia da. Onomastika batzordeko kide Patxi Gale, Mikel Gorrotxategi eta Felix Mugurutza dira lanaren egileak.
Murtziar batek irabazi dau EHUko Fantasiazko Ipuin Laburren XXII. Unibersidade Lehiaketea
2014-12-23 09:57 sariak-autortzakEuskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Arabako campuseko Errektoreordetzeak antolatutako Fantasiazko Ipuin Laburren XXII. Unibersidade Lehiaketako epaimahaiak erabagi dauenez, aurtengo edizinoko irabazlea Eric Fernández-Luna Martínez (Alhama de Murciakoa, Murtzia) da sariduna, No me sirven en el electrobar lanagaitik.
'Magic in the Moonlight'
2014-12-22 17:00 Zinema kritikakArgi dago ezin dala urtero maisulan bat egin. Baina Woody Allen tematia da, eta eten barik dabil pelikulak idazten eta zuzentzen. Lan batzuk bikainak dira, beste batzuk onak, eta badira txarrak diranak bere bai. Magic in the Moonlight (Hegoaldean, Magia a la luz de la luna) hau azkenengo horreen artean dago. Biziteari buruzko ohiko diskurso existentziala ondo dago, baina ez da nahikoa film bat egiteko
'Arotz. Egurraren ibilbideak' euskal baserrien sustraiak azaleratzen ditu
2014-12-22 13:22Busturialdea-Urdaibain abiarazotako proiektu barritzailea da hau, turismo jasangarria eta kalidadezkoa dinamizetako helburuagaz. Basoa, ondare artistikoa, erlijiosoa eta historiko-kulturala, arkitektura tradizionala, ohiko tresnak, egurarren gaur egungo erabilerea eta basoen aberastasunak itxitako gastronomiak Arotz-Egurraren Ibilbide Turistikoak eskaintzen dituan funtsezko elementuak dira.
Yosemiteko eskalatzaileei buruzko 'Valley Uprising' lanak irabazi dau VII. Mendi Film jaialdia
2014-12-22 11:14 BarriakNick Rosenek eta Peter Mortimerrek zuzendutako Valley Uprising dokumentalak jaso dau Film Onenaren Urrezko Eguzkilorea eta Ikus-entzuleen Eguzkilore Saria, bai epaimahaiak bai ikusleek bat egin dabe lan honegaz. Mendi Film jaialdiaren sari-emote ekitaldia barikuan izan zan, BBK Salan, eta ostean Clint Eastwooden The Eiger Sanction proiektau eben, aurtengo kartelaren protagistea.
Fredi Paia: 'Txapela bertsolari karrerako tituluaren modukoa da: bertsolaritzaz ez dakian jenteak zu baloretako mekanismoa'
2014-12-22 09:36 BarriketanBizkaiko txapelduna
Fredi Paia algortarra, 2014ko Bizkaiko Txapeldun
2014-12-22 09:25 BertsolaritzeaZapatuan, 4.350 bertsozale batu ziran Bilbao Arenan, sekula egon dan Bizkaiko Bertsolari Txapelketa final jentetsuenean. Kristina Mardaras Iurretako bertsolariak jantzi eutson txapela Fredi Paia irabazleari, entzuleen txalo artean. Arkaitz Estiballes galdakaoztarragaz jokatu eban buruz burukoa.
'Zinegabonak' umeei zuzendutako ekimena aurkeztu dau EiTBk
2014-12-19 14:44 BarriakEiTBk eta Zineuskadik Zinegabonak izeneko ekimena ipiniko dabe martxan Gabonetan. Halanda ze, EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan lau film eskainiko dira, abenduaren 22tik 26ra bitartean, 25ean izan ezean. Zigortzaileak, Aita zonbia naiz, Olentzero eta iratxoen jauntxoa' eta Zipi eta Zape eta kanikaren kluba pelikulak dira proiektauko dituenak.
Maria Orcasitasek irabazi dau XLIII. Ignacio Aldecoa Ipuin Lehiaketea
2014-12-19 11:58 KultureaMaria Orcasitas Bikandi Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) ikerlariak XLIII. Ignacio Aldecoa Ipuin Lehiaketearen Saria jaso dau, Usoak lanari esker. Itziar Lamarain Arabako Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol diputaduak emon deutso saria.
'Enclaves de Unamuno' dokumentalak emongo deutso amaierea idazlearen jaiotzearen 100. urteurreneko egitarauari
2014-12-19 10:55 jardunaldiakAurten, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak jarduera egitarau zabala jarri dau martxan 1864ko irailaren 29an, Miguel de Unamuno Bilbon jaio zaneko 150. urteurrena ospatzeko. Programazino bereziari bariku honetan, abenduaren 19an, emongo jako amaierea, Bidebarrietako Liburutegian Enclaves de Unamuno dokumentala eskainiz.
Joan Marti i Castell ohorezko euskaltzainak diplomea jasoko dau gaur, Donostian
2014-12-19 10:41 Euskerea berbagaiJoan Marti i Castell ohorezko euskaltzainak Euskaltzaindiaren ikurra eta diplomea jasoko ditu gaur, 12:30ean, Donostiako Luis Villasante Euskerearen Ikergunean. Lehenago, 10:00etan, Osoko bilkurea egingo dau Euskaltzaindiak.
Sarrionaindiaren lehen poesia antologia galegoz argitaratu dabe
2014-12-19 09:54 KultureaKalandraka argitaletxeak Tempo de exilio galegoz argitaratu dan Joseba Sarrionandia euskal idazlearen lehen poesia antologia plazaratu dau, Tambo bilduman, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez.
Bilbao Mendi Film Festivalak Montxo Armendariz omenduko dau
2014-12-18 14:46 BarriakBilboko Alondigako auditorioan, Felix Linaresek aurkeztuko dau gaurko ekitaldia, eta Montxo Armendarizegaz batera bertan izango dira Patxi Bisquert (Tasio) eta Paco Sagarzazu (basozaina) aktoreak, eta Koldo Lasa erregidorea. Hitzordua arratsaldeko 19:00retan da baina proiekzinoa ordubete geroago, 20:00retan hasiko da.
Heldu barri da Bilbora 'Goazen gudari danok… Arkeologia eta memoria historikoa' erakusketa ibiltaria
2014-12-18 14:42 KultureaZirardamendi-Elgoibar frontean, 1936ko irailean, izandako gudaldia gogoratzeko ekitaldien barruan, Sabino Arana Fundazinoak Goazen gudari danok erakusketea aurkeztu eban irailean. Hainbat herritan ikusgai egon ostean, Bilboko Arkeologi Museora ailegau da, eta bertan egongo da zezeilaren 28ra arte.
Gaueko ahots misteriotsu horreek
2014-12-18 14:10Ailegau da bai, eguberri garaia. Eta haregaz batera heldu dira gaueko mintzura bitxi horreek, batzuen amesen muinoraino sartzea lortzen daben kantu eta zapata hots horreek. Lorik sakonenean nabegetan gagozalarik, ohearen epeltasun eta magalean, amesik gozoenaren erroan, hantxe datoz.
The Jesus and Mary Chain, Ben Harper eta Counting Crows Bilbao BBK Live jaialdian
2014-12-18 13:29 MusikeaAntolakuntzeak gogorarazo dau abenduaren 23an amaituko dala hiru eguneko bonua 110 euroan (gehi banaketa gastuen 6 euro) erosteko eskaintzea. Kanpin-dendea ipinteko asmoa izan ezkero, prezio horri 8 euro gehitu beharko jakoz.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...