Bilboko Azkuna Zentroak 'Amphitryon' izeneko egoitza-programara batu ditu sorkuntzea sustatzeko hainbat ekimen

Bizkaie! 2016-03-17 10:06   kulturbiz

Azkuna Zentroak egoitza artistikoen programearen deialdia egin dau, produkzino barriak sustatzeko. 2016ko martiaren 8tik apirilaren 4ra arte zabalik egongo dan deialdi publiko honen bidez, sortzaileak hautatuko dira, urtebetean euren proiektu artistikoa landu deien zentroagaz batera.

Azkuna Zentroak egoitza artistikoen programearen deialdia egin dau, produkzino barriak sustatzeko. 2016ko martiaren 8tik apirilaren 4ra arte zabalik egongo dan deialdi publiko honen bidez, sortzaileak hautatuko dira, urtebetean euren proiektu artistikoa landu deien zentroagaz batera.

Egoitza artistikoen prograema Amphitryon proiektuaren barruan sartzen da, zuzeneko arteen eta erakusketen inguruko ikerketa, sorkuntza eta produkzinoa sustatzen dauen proiektu horrek artelanen produkzinoa sustatu nahi dauelako herritarrakana hurreratuz.

Deialdiak egoitza-ildo bi hartzen ditu barruan: ikusmen-arteak eta arte eszenikoak. Arlo bi horreetako batean ibilbide profesionala eta artistikoa daben persona guztiak aurkeztu daitekez deialdietara. Programotan sartu ahal izateko, urte horretan garatuko dan proiektua aurkeztu behar da, helburu artistikoak, behar diran baliabideak eta espazioa, eta aurrekontua zehaztuta.

Azkuna Zentroko arduradunek eta ikusmen-arteetako eta arte eszenikoetako profesionalek osotutako batzordeak erabagiko dau bekak nori emon.


Ikusmen-arteak: Kubagaz trukea

Ikusmen-arteetako deialdiari jagokonez, egoitza baten deialdia egiten da, ikusmen-arteetako artista bati zuzenduta, Estudio Carlos Garaicoaren (Habana) ekimena dan Artista X Artista programeagaz lankidetzan.

Egoitzea Kuban izango da lehenengo, Artista X Artista espazioan, 2016ko maiatzaren 15etik bagilaren 30era. Gero, Bilbon izango dau jarraipena, Azkuna Zentroan, garagarrilaren 1etik abuztuaren 30era arte.

Aldi berean, Artista X Artista programeak konbita egingo deutse Kubako arte garaikideko profesional entzutetsuei artista kubatarrak izentau deiezan, eta, horreen artean, sortzaile bat hautatuko da egoitzea Bilbon egin daian. Epaimahaian, Azkuna Zentroko ordezkari bat, Artista X Artista programako ordezkariak eta egungo ikusmen-praktikei lotutako beste profesional nabarmen batzuk egongo dira. Eurak arduratuko dira hautagaien papel-zorroak barrikusteaz eta Habanan estudioak bisiteteaz. Artista kubatarrak Azkuna Zentroan izango dauen egoitzea 2016ko udagoienean izango da.


Arte eszenikoak

Arte eszenikoen egoitzan, Azkuna Zentroak lan egiteko behar dituen baliabideak eta espazioa eskaintzen deutseez profesionalei, eta, ganera, dirua emoten dau dieta, ostatu eta proiektu artistikoaren produkzinoko gastuak ordaintzeko. Egoitzea amaitzean, lanen aurkezpen publikoa egingo da Azkuna Zentroan.


Talde egoiliarra

Lehen aitatutako deialdiez gan, Azkuna Zentroak programa bat atera dau, talde egoiliarraren ekimena sustatzeko, inguruko taldeei zentroan lan egiteko konbita eginez. Aurten, Inteligencias Colectivas/Zoohaus da hautatutako talde egoiliarra. Sareko sorkuntza-plataforma bat da, eta arkitektura, diseinu eta eraikuntzeari lotuta dagozan agenteek osotzen dabe. Uriko dinamikak barriro interpretau nahi ditue, arkitektura, urigintza arte edo ekonomiaren bidez, eta herritarren parte-hartze eta lankidetzearen bitartez osotzen ditue euren laneko agertokiak.

Inteligencias Colectivas/Zoohaus taldeak ikerketa-ekintzako IC AZ / Bilbao Commons proiektua egingo dau Azkuna Zentroan. Proiektuak Bilboko auzoetara zabaldu nahi dau Azkuna Zentroaren jarduerea. Herritarren parte-hartzeagaz kudeatutako azpiegitura bat erabili nahi dau horretarako, adibidez, kontzertuak aire librean edo poesia-errezitaldi bat egiteko, edota liburu bat aurkezteko espazio lez erabilteko.

Proiektu hau 2016an garatuko da. Lehenengo sei hilebeteetan, Bilboko herritarrakana eta taldeakana hurreratzeko prozesua izango da. Baterako hausnarketea egitea proponiduko da, uria kultura-produktore lez hartuta. Horrezaz gan, adimen kolektiboen mapea atonduko da, programazino zabaleko azpiegitura barri hori zelan kudeatu ikusteko. Ganera, fase honetan, uri eta eraikuntzako urtenbideak dokumentauko dira, espazio barri hori sortzeko, eta izan leikezan kokapenak identifikauko dira.

Urtearen bigarren zatian, diseinautako gailua taldeka eregi, eta abian jarriko da, Azkuna Zentroak programautako jarduera publiko edegiakaz.

Ondoko Webgunean, prozesuaren jarraipena egiteaz gan, herritarrek ekarpenak egin ahal izango ditue: inteligenciascolectivas.org
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu