Jalgi kulturearen plaza ibiltaria Aiaraldean abiatuko da

Bizkaie! 2016-03-18 11:43   jardunaldiak

Jalgi Egunaren lehen edizinoa Bizkaia eta Arabako 9 udalerrik osotzen daben Aiaraldea eskualdean izango da, maiatzaren 28an; edozelan be, maiatzaren 23tik 29ra, hain zuzen be, makinatxu bat jarduera izango dira. Astebetez Laudio, Amurrio, Urduña, Aiara, Orozko, Artziniega, Okondo, Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldo bihurtuko dira euskal kulturearen plaza.

Aurretik beste egitasmo batzuetatik alkar ezagutu eta batera lan egiten daben eragileak dira Jalgi egitasmo honetara batutakoak. Euskal kulturgintzeagazko ardurak eta ikuspegiak konpartidu eta gogoeta baten ondoren Jalgi, Euskal Kulturearen Plaza Ibiltaria egitasmoa martxan jartea erabagi dabe. Mende honen hasieratik hainbat topagunetan euskerazko kulturgintzearen hutsune edo falta diranen ganeko eretxiak trukatu eta gure kulturearen biziraupena bermatuko daben hiru arnasgune elikatu behar dirala ebatzi dabe: Euskal kulturarako plaza faltea; euskal kulturearen ikusgarritasuna; eta euskal kulturearen transmisinoa. Hiru horreetatik, ostera, bi dira berandu baino lehen beteten hasi beharrekoak: Komunikazinoa eta transmisinoa. Euskerazko kulturearen biziraupenerako ezinbestekoak diran bi lan ildo horreetan auzolanean sakontzeko sortu da ekimena.

Jalgi euskal kulturearen ekosistema osotzen dogun persona eta eragile danon arteko auzolanak gauzatuko dau edo ez dau aurrera egingo. Idea izan dogun Ahotsenea sortzaileen gunea, Bertsozale alkartea, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizaleen Alkartea eta Euskaltzaleen Topagunea agiri gara aurtengo eskualdeko sustatzailegaz batera, Aiaraldea Komunikazino Leihoa. Baina gure bokazinoa euskerazko kulturearen ekosistemea osotzen dogun guztiok auzolanean antolatzea da, sortzaileok, antolatzaileok, komunikazinoan gabilzanok, hezitzaileok eta zaleok.


Jalgi 2016, maiatzaren 28an, Aiaraldea eskualdean

Jalgi Egunaren lehen edizinoa Bizkaia eta Arabako 9 udalerrik osotzen daben Aiaraldea eskualdean izango da, maiatzaren 28an; edozelan be, maiatzaren 23tik 29ra, hain zuzen be, makinatxu bat jarduera izango dira. Astebetez Laudio, Amurrio, Urduña, Aiara, Orozko, Artziniega, Okondo, Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldo bihurtuko dira euskal kulturearen plaza.

Egun horreetan, 65 kultur jarduera izango dira, Aiaraldea osatzen daben bederatzi udalerrietako ohiko eta ez ohiko formatuetan eta ohiko eta ez ohiko hartzaile potentzial multzoei zuzenduak. Kultur jarduera horreek izango dira musikea, jantzak, ikus-entzunezkoak, bertsoak, literaturea, magia, kontakizunak, arte plastikoak... Eta bi modutara garatuko dira, alde batetik, ekitaldiak izango dira, eta bestetik, arloaren inguruko elementuen transmisinoa helburu izango dabenak.

Beste alde batetik, Jakin, Hik Hasi eta Sortzen Ikasbatuazegaz auzolanean, jardunaldi bereziak izango dira Amurrion aste horretan, maiatzaren 26 eta 27an. Gure kulturea zelan komuniketan dogun, gure kulturea zelan transmitiduten dogun lako galdera eta gaiak jorratuz, euskal kulturearen komunikazinoan eta transmisinoan doguzan hutsuneak auzolanean beteteko zer egin geinken proponiduko dogu. Danetara, 22 ponentzia aurkeztuko ditue, besteak beste, Unibertsitateak, hedabide publiko eta pribatuak, ikerketa arlokoak, kultur arloetako industria sektoreak, hezkuntza arautuak eta ez-arautuan dabizan hezitzaileak, sortzaileak, sortzaileen alkarteak, zaleak... Jardunaldiotan, parte hartzea bermatuko dauen metodologiaren bitartez, ekarpen teorikoak zein esperientzia praktikoak izango dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu