Jokin Zaitegi saria antolatu dabe, urte biko etenaren ostean

Bizkaie! 2016-03-18 13:06   Kulturea

AED alkarteak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dabe urtero itzulpengintza arloko sariketea, Literaturako Nobel Saria irabazi daben autoreen lanak euskeratzeko asmoz. Diru nahikorik ezean, bertan behera geratu ziran 2014 eta 2015eko edizinoak, baina aurten barriro martxan da Jokin Zaitegiren omenezko lehiaketea. Svetlana Aleksievitxen liburu bat itzuli beharko dabe parte-hartzaileek.

Arrasateko Udalak emondako laguntzinoari esker berreskuratu ahal izan dabe Jokin Zaitegi saria. 2002tik, Gipuzkoako Kutxa izan zan babesle nagusia, baina 2012an diru-laguntzea eten eban. Urte bian lehiaketea antolatu ezinda ibili dira AED eta Elkar, Arrasateko Udalaren babesa heldu dan arte.

Jokin Zaitegi sariketan, aurreko urteko Literaturako Nobel saridunaren testuak dira ardatza. Parte-hartzaileek euskerara itzuli behar dabe idazki horreetako bat. Aurten, Svetlana Aleksievitx bielorrusiarraren obra bat aukeratu dabe, idazle horrek irabazi ebalako Nobel Saria igaz.

Aleksievitxek errusieraz idatzitako U voiny ne zhenskoe litso izeneko obrea (euskeraz, Gerreak ez dauka emakume arpegia) aukeratu dabe antolatzaileek lehiaketarako. Gerrearen inguruan idatzitako kronikea da lan hori. Nahi daben guztiek parte hartu leikee sariketan: Testu horren zati bat, antolatzaileek aukeratutakoa, euskerara itzuli beharko dabe.

Apirilaren 25era arteko epea dago itzulpenak bialtzeko. Ondoren, epaimahaiak itzulpen egokiena aukeratuko dau. Irabazleari 7.000 euro emongo jakoz, liburuaren itzulpen osoa egin daian. Urtea amaitu baino lehen entregau beharko dau lan osoa eta Elkarrek argitaratuko dau. Ainhoa Ayerbe, Jose Inazio Basterretxea eta Roberto Serrano egongo dira epaimahaian.

Literatura unibersaleko gaur eguneko autore ezagunen liburuak itzuli ahal izan dira Jokin Zaitegi sariei esker. 2013an, esaterako, Mo Yan-en Hori da umorea maisu! liburua euskerara ekarri eben Maialen Marinek eta Aiora Jakak.

Aurtengo edizinoko oinarriak, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu