'Mundakako Atorrak' argitalpena plazaratu dabe

Bizkaie! 2026-02-16 08:51   Kulturea

Udalerriko ondare immateriala osotzen daben abestiak eta historia jasoten ditu.

Gaizka Lozano, Sorne Rubio eta Leixuri Arrizabalaga. | Ikusi handiago | Argazki originala

Mundakako Atorrak argitalpena aurkeztu dabe Mundakan. Liburuak personaia horreen historia eta abestiak barrikusten ditu, izan be, herriko kaleak musikaz, umorez eta tradizinoz beteten ditue. Argitalpen horrek eta 12 abestiko diskoak Mundakako Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera, Kulturea eta Kirol Sailaren babesa jaso dabe.

Leixuri Arrizabalaga Euskera, Kulturea eta Kiroleko foru diputaduak, Sorne Rubio Mundakako alkateak eta Gaizka Lozano Mundakako Alkarteko presidenteak parte hartu dabe ekitaldian, Atorrak alkarteko eta udalerriko kulturea eta politika-arloko ordezkariakaz batera.

Liburua lan kolektiboaren emoitzea da eta Mundakako tradizino maitatuenetako baten esentzia islatzen daben testigantzak, argazkiak eta abestiak batzen ditu. Erakundeek ondokoa adierazo dabe: eskerrak emon gura deutsegu euren akordu eta ekarpenakaz liburua posible egin daben persona guztiei. Zuen lankidetzea ezinbestekoa izan da gure herriaren kultura-ondarearen zati hori konserbetako eta sustatzeko.

Atorrak (Mundakako inauteriaren sinboloa) erreferente dira, halanda ze, urtero erakarten ditue Euskal Herri osoko bisitariak. Gaizka Lozanok gogorarazo dauenez: gure herriko Aratusteak parebakoak dira: urtero, aurreko urtean bizitakoa kontetan dauen abestia sortzen dogu. Gure historia musikeagaz erregistretako modua da, memoria kolektiboari bizirik eusteko.

Mundakako Atorrak liburuak historia hori jasoten dau, hain zuzen be: Atorren eta Mundakaren bilakaerea, hamarkadetan zehar, udalerriko gizarte eta uri-aldaketak islatzen dituen berben eta anekdoten bidez. 

Argitalpenaren lehen edizinoa Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu