Martxan da 'GetxoAktibaTU!'

Bizkaie! 2026-02-16 12:36   Kulturea

Udalerriko komertzioak ikusarazoteko, sustatzeko eta bizibarritzeko.

Udaleko Ekonomia Sustapena Arloak GetxoAktibaTU! programako beste edizio bat jarri dau martxan, udalerriko merkataritza-ardatzak zabaldu, sustatu eta bizibarritzeko helburuz. Jarduerak apirilean hasiko dira eta parte hartu gura daben saltokiek daborduko izena emon leikie.

Getxolaneko Ekonomia Sustapena Arloko zinegotzi Juanma Gonzalezek gogorarazo dauenez, GetxoAktibaTU!-k hainbat helburu ditu: udalerriko uri-ingurunea eta merkataritza-guneak dinamizetea; tokiko talentua eta ekintzailetzea antzemotea eta personak hori konpartidu deien animetea; herritarrei jarduera-programa oso bat eskaintzea, horren bidez negozio barriak deskubriduteko eta disfrutetako eta udalerriak dituan negozioen eta profesionalen aniztasuna ikusarazoteko.

Igaz 700 personak baino gehiagok hartu eben parte GetxoAktibaTU! programearen barruan egindako jardueretan. Guztira, 73 ekitaldi baino gehiago izan ziran, apiriletik urrira bitartean egindakoak, guztiak udalerriko profesionalek, alkarteek eta negozioek atonduak. Hamar urteko ibilbidean, 13.000 parte-hartzaile baino gehiago izan ditu programautako 770 jarduera baino gehiagotan.

Zelan parte hartu

Daborduko hasi da apirileko agendarako parte-hartzaileak erakarteko fasea. Programa horretan izena emon leikie atondu nahi daben edo euren lokalean jardueraren bat daben udalerriko saltokiek, ostalaritza-establezimenduek edo zerbitzu profesionalek, baita bere ezagutzak eskaini gura dituanak, edo hitzaldi edo tailer baten bidez bateren bati ahotsa emon gura deutsonak.

Programeari buruzko informazino gehiago 94 471 36 01 telefonoan edo getxoaktibatu@getxo.eus helbide elektronikoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu