Bilboko Udal Musika Bandea eta umeentzako tailerrak Aratusteetako Astelehenean
2026-02-16 08:43 KultureaKontzertuan Iñaki Marurik eta Mitxel Santamarinak be parte hartuko dabe.
Bilboko Aratusteetako egitarauan, zezeilaren 16an, astelehenean, familiei zuzendutako jarduerak izango dira protagonista, eta Plaza Barria izango da agertoki nagusia. Eguerdiko 12:30ean, Bilboko Udal Musika Bandeak familientzako kontzertua eskainiko dau Mitxel Santamarina eta Iñaki Marurigaz batera, Iñaki Urkizuren zuzendaritzapean. Musikearen, umorearen eta hurbiltasunaren arteko buztarketa izango da proposamena.
Arratsaldean, 16:30etik 19:30era, Plaza Barrian umeentzako tailerrak izango dira, txikienei Aratusteez gozetan jarraitzeko espazio sortzaile eta parte-hartzailea eskainiz.
Zezeilaren 17an, martitzenean, 2026ko Aratusteen agur handia ospatuko da, baina aurretik jai-egun bizia izango da. Egitaraua 12:30ean hasiko da Plaza Barriko karpan, Bilboko Udal Txistulari Bandearen kontzertuagaz: Eriz Pérez gitarristea eta Amaiur Cajaraville bajiste izango dira lagun; ikuskizuna Anduriña Zurutuza pailazoak gidatu eta girotuko dau.
Arratsaldean, Plaza Barrian hasiko da Sardinea erretako jarduera tradizionala. Iluntzeko 19:00retatik aurrera, Farolín eta Zarambolas buru dituan hileta-segizinoak, musikari, jantzari eta artistakaz batera, uriaren erdigunea zeharkatuko dau Aratusteei agur sinbolikoa emonez. Ibilbidea Arriaga plazan amaituko da, eta bertan egingo da sardinearen erretea, Sardina Erre Que Erre ikuskizunagaz, Bilboko 2026ko Aratusteak amaitko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
