Bideo laburren lehiaketea ipini dau martxan Bizkaiko Bertsozalek

Bizkaie! 2016-03-16 16:29   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak bat-bateko taldeetan eta bertso eskoletan dabilzan gaztetxuei zuzendutako lehenengo bideo laburren lehiaketea abiarazo dau. Bideoak apirilaren 25era arte aurkeztu ahal izango dira. Gaia, ondokoa: Zelan animau ikasleak bat-bateko taldeetara eta bertso eskolara.

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak bat-bateko taldeetan eta bertso eskoletan dabilzan gaztetxuei zuzendutako lehenengo bideo laburren lehiaketea abiarazo dau. Gaia, ondokoa: Zelan animau ikasleak bat-bateko taldeetara eta bertso eskolara.

Lanak taldeka egingo dira, iraupena gehienez 5 minutukoa izango da, eta apirilaren 25era bitartean aurkeztu ahal izango dira.

Sari banaketea maiatzaren 22an izango da, Getxon. Irabazleak maiatzaren 16an ezagutarazoko dira webgunearen bitartez eta bertso eskolako irakaslearen bitartez.


Lehiaketearen oinarriak:

Bizkaiko bat-bateko taldeetako eta bertso eskoletako gaztetxuen taldeek hartu leikie parte, DBH-ko eta Batxilergoko ikasleek; eta bat-bateko taldeetako arduradunek be parte hartu leikie bideoan, tartean gitxienez bertso bat izango dauen bideoan. Talde bakotxak bideo bat baino gehiago aurkeztu ahal izango ditu. Bideoaren iraupena gehienez 5 minutukoa izango da.

Taldeek gitxienez hiru partaide izan beharko ditue.

Antolakuntzeak elementu iraingarriak dituen bideoak lehiaketatik kanpo ixteko aukerea izango dau.

Parte-hartzaileek, adin txikikoak diranean, guraso edo tutoreen baimena beharko dabe lehiaketan parte hartzeko. Baimen hori bertso eskolako arduradunak banatuko deutse eta bideoagaz batera entregauko dau.

Epaimahaia, barriz, Bizkaiko Bertsozale Alkarteak izentauko dau.

Bertsozale alkarteak bertsolaritzearen sustapenean bideo horreek erabilteko eskubidea izango dau, baita, jasotako bideoak interneten jarteko eta zabaltzeko, zein beste hedabideetan zabaltzeko eskubidea be.

Azken buruan, lehiaketan parte hartzeak arauok onartzea dakar.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu