Lander Iglesiasek zuzentzen dauen 'Cuarteto del Alba' lanak zabalduko dau BAD 2014 urriaren 22an

Bizkaie! 2014-10-17 15:19   Kulturea

Barrikuntzea da Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren edizino barri hau inauguretako aukeratu dan eszenatokia Arriaga antzokia izango dala. Bertan Cuarteto del Alba lana ikusi ahal izango da, urriaren 22an eta 23an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Getxoko V. Euskera Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zemendiaren 2ra arte egongo da zabalik

Bizkaie! 2014-10-17 13:51   Euskerea berbagai

Euskerearen gizarte erabilerea babestu, sustatu edo zabaltzeko zereginetan nabarmendu diran erakunde, alkarte edo persona fisikoak nahiz juridikoak goraipatzea da ekimen honen helburua.

EHUk, Mondragon Unibersidadeak eta Deustuk bat egin dabe 'Ika Mizka' egitasmoaren hirugarren edizinoagaz

Bizkaie! 2014-10-17 12:40   Euskerea berbagai

Igaz Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) eta Mondragon Unibersidadeak (MU) lankidetzan jardun baeben, aurten Deustuko Unibersidadea be sartu da alkarlanean. Gazteak euskerearen erabilerearen garrantziaz sentsibilizau nahi ditu Ika Mizka. Eta hik nola bizi dunk euskara egitasmoak. Era berean, jarrera aktiboagoak bultzatzeko ahalegina egiten dau.

UPV/EHUko Arte Ederretako ikasleak Bilbao Art Districten

Bizkaie! 2014-10-17 11:53   kulturbiz

UPV/EHUko Arte Eder Fakultadeko ikasleen erakusketetarako gune alternatiboa eta ibiltaria dan In Project zabalduko da gaur. Barikuan bertan, 19:00etan eta zapatuan, hilak 18, 18:00etan, Deustoko zubiko etxolan, Dj Yujuk kontzertu isilak eskainiko ditu. Horreek be balio izango dabe Unai Requejoren instalazinoa, Metala Borrokan izenburukoa zabaltzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lasa eta Zabala

Karolina Almagia 2014-10-17 11:15   Zinema kritikak

Biribila ez baina bai film duin eta on baten aurrean gagozala uste dot. Ez da kasualidadea Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialerako hautatu izana. Arrisku handia ekarren istorio hau pantailaratzeak eta arrisku edo zailtasun horreetako gehienak gainditu egin ditu. Jazoera horreen gehiegikeria, basatikeria eta bildur-ikarea islatzen dau, baina, aldi berean, arnasa hartzeko esparruak eskaintzen ditu.

Alberto Ladron Aranak 'Harrian mezua' nobela baltza aurkeztu dau

Bizkaie! 2014-10-16 15:38   Kulturea

Negu gorrian, edurte handi baten ostean, mendi puntan gizon baten gorpua topau dabe, biluzik, eta saiek erdi janda. Lau urteko neskato bat be desagertu da, eta poliziak susmoa dauka jazoera biak ez ete dagozan lotuta. Leire Asiain Foruzaingoko inspektoreak dauka kasuaren ardurea. Horixe da Alberto Ladron Aranaren Harrian mezua (Elkar) nobela barriaren abiapuntua.

Ahozko euskerarako jarraibideak batu ditue liburu baten

Dabi Piedra Robledo 2014-10-16 15:03   Euskerea berbagai

Euskal Herriko Unibersidadeko EUDIA ikerketa taldeko bost partaidek idatzi dabe Ahoskera lantzeko argibideak eta jarduerak liburua. Bertan, euskera jasoaren ahoskera eta intonazinoa zelakoak diran aztertu eta eredu bat proponidu dabe.

Gustavo de Maezturen 'Euskal lurra, Lirikea eta Erlijinoa' lana Bilboko Arte Eder Museora ekarri dabe

Bizkaie! 2014-10-16 14:30   Kulturea

Eusko Ikaskuntzaren hirugarren Kongresua zala-eta, egin eban Gustavo de Maeztuk Euskal lurra izeneko lana. 1922ko irailean, Gernikan, erakutsi zan lehenengoz. Euskal jardueren eta bizitzearen alegoria egin gura izan eban artista gasteiztarrak. Bilboko Arte Eder Museoan ikusgai izango da urtarrilaren 12ra arte, Obra Konbidaua programeari esker.

Android 5.0 Lollipop, euskeraz eskuragarri

Bizkaie! 2014-10-16 14:22   Euskerea berbagai

Googlek jakinarazo dauenez, Android sistemearen hurrengo bersinoa 68 hizkuntzatan erabili izango da, horreen artean, lehenengo aldiz, baita euskeraz be. Sistema eragile berriaren izena Android 5.0 Lollipop izango da.

EIZIEK 'Idazlea itzultzaileen lantegian' itzulpen tailerra egingo dau urriaren 20tik 22ra Donostian

Bizkaie! 2014-10-16 11:47   kulturbiz

Hiru izango dira aurten helburu hizkuntzak, eta lau itzultzaile izango dira lanean. Edurne Alegriak frantsesera itzuliko dau testua, Esti Lizasok katalanera, eta gaztelania izango dabe helburu bai Miren Iriartek eta baita Danele Sarriugartek be, bakotxak bere bersinoa egingo dauelarik. Elizabete Manterolak koordinauko dau tailerra.

Artiumek 'Mirarien horma' ikasturteko hezkuntza proiektuaren abiapuntu erakusketea zabaldu dau

Bizkaie! 2014-10-16 11:47   Kulturea

Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoak Mirarien horma aurkeztu barri dau, 2014-2015 ikasturteko hezkuntza arloko programearen hasierea. Artium Bildumako hiru lan batu ditu Charo Garaigorta komisarioak erakusketan, Dora Garciaren Lucy, Vicente Amestoyren izenik bako Familia esaten jakon lana, eta Loretta Luxen Portrait of a Girl 2.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bizkaiko Foru Liburutegiak ate edegien jardunaldiak egingo ditu urriaren 23an eta 24an

Bizkaie! 2014-10-16 11:02   kulturbiz

Bizkaiko Aldundiak urriaren 24ko Liburutegien Nazinoarteko Eguna ospatuko dau eta ate edegien jardunaldiak antolatu ditu Foru Liburutegian urriaren 23an eta 24an. Bisita gidatuak egingo dira, eta gainera, salbuespen legez, kubora sartu ahal izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

III. Gorbeia Suzien, inoiz baino gehiago

Bizkaie! 2014-10-15 15:45

Zeanurin dana prest dago urteko jazoerarik garrantzitsuenerako. Urriak 18an izango da Gorbeia Suzien Banco Mediolanum Sari Nagusia, eta aurten lehiaketa honek beste pausu bat emon dau, nazinoarteko mendi-lasterketen federazinoko (ISFko) Skyrunner National Series zirkuitoan sartuz. Holan, Gorbeia Suzien 2014ko Skyrunner National Championship izango da.

Marta Cardenasek egin dau 49. Durangoko Azokako kartela

Bizkaie! 2014-10-15 15:45   Kulturea

Artista donostiarrak eskuz pintautako lanak iragarriko dau aurtengo Durangoko Azokea. San Agustin Kulturgunean egin dabe aurkezpena goizean, eta bertan izan dira Marta Cardenas artistea bera, Nerea Mujika Gerediagako burua eta Txelu Angoitia argazkilaria. Durangoko Azokea abenduaren 5etik 8ra egingo da.

Arratierea ezagutarazoteko ikastaroa antolatu dabe Bedian

Bizkaie! 2014-10-15 15:17   Euskerea berbagai

Arratiako lexikoa, idazteko gomendioak eta bertako etno-ipuin eta esaundak jorratuko ditue Bediako Liburutegian zemendian eta abenduan. Angel Larrea, Juantxu Rekalde, Juan Manuel Etxebarria eta Aitor Erdozia izango dira irakasleak. Tailerrean izena emoteko epea zabalik dago urriaren 24ra arte.

Hibridismo dialektala ardatz hartuta datoz aurten Mendebalde Kultura Alkartearen jardunaldiak

Bizkaie! 2014-10-15 15:01   Euskerea berbagai

Mendebalde Kultura Alkarteak 2014ko urriaren 16 eta 17an Hibridismo dialektala XXI. mendean izenburuko XVIII. Jardunaldiak egingo ditu. Berbaldiak eta ganerakoak arratsaldez izango dira 17:00etatik aurrera. Azken urteotan legez, XVIII. Jardunaldiok Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, Plaza Barria 15ean, izango dira.

Badator EH Sona 2014

Bizkaie! 2014-10-15 13:52   Musikea

Aurtengoa urriaren 24tik abenduaren 6ra bitartean egingo da eta betiko kartel indartsu eta erakargarriaz gan, proposamen barriak be badakarz: batetik, musika autogestino lantegia egingo da, Ainara LeGardon kantariagaz; eta, bestetik, txikiei eskainitako Txo! jarduera berezia egingo da.

Excalibur gogoan, txakurrek hanka egin gura dabe hemendik...

Angel Dominguez 2014-10-15 12:59   Begi betegarri

Nafarroa Oinez jai handia Zangozan, urriaren 19an

Bizkaie! 2014-10-15 12:33   Euskerea berbagai

Milaka lagun batzea espero dabe Nafarroa Oinez jaiko arduradunek domekan, Zangozan. Esan izan goza Zangozan lemea aukeratu dau Zangozako Ikastoleak, euskerearen erabilpenaren garrantzia azpimarratzeko.

Egitarau aberatsa Bilborocken udagoienean

Bizkaie! 2014-10-15 11:28   Musikea

Barrikuntzarik nabarmena Sostenidodun alkarrizketak programea da; hilean behin, Euskal Herriko musikariak konbidauko ditue,  holan artistak eta gazteak alkarregaz egongo dira esperientziak trukatzeko eta musikearen ganean berba egiteko.  Besteak beste, Kepa Junkera, We Are standard, Doctor Deseo eta El Inquilino Comunista taldeetakoak egongo dira esperientzia konpartiduten.