Etiopiako egarria arintzen laguntzeko, dokumentala aurkeztuko dau Ibon Cormenzanak eguaztenean

Bizkaie! 2016-03-14 16:14   Zinemea

Proiektu solidarioa ipini dau martxan Ibon Cormenzana zinema-produktoreak, Etiopiako ur eskasiari aurre egiteko helburuagaz. Eguaztenean, martiak 16, El hombre que empezo a correr film dokumentala proiektauko dabe Bilbon, Club Deportivon. Ondoren, Etiopiako egoerearen ganeko berbaldia egongo da.

Proiektu solidarioa ipini dau martxan Ibon Cormenzana zinema-produktoreak, Etiopiako ur eskasiari aurre egiteko helburuagaz. Eguaztenean, martiak 16, El hombre que empezo a correr film dokumentala proiektauko dabe Bilbon, Club Deportivon. Ondoren, Etiopiako egoerearen ganeko berbaldia egongo da.

Filmeko protagonistea eta kanpaina solidarioko arduradunetako bat Ibon Cormenzana da. Pablo Bergerrek zuzendutako Blancanieves filmeko produktore izateagaitik lortu eban ospea 2012an. Behinola korrika egiten zelan hasi zan azaltzen dau filmean, beste persona batzuen bizi-kalidadea hobetzeko asmoz.

Helburu sozialeko dokumentala da El hombre que empezo a correr eta, holan, gizarte guztiari erronkea botetan deutso Cormenzanak. 1.000 euroko balioa daukan putzu bategaz, Etiopiako 40 personaren bizi-kalidadea nabarmen hobetzen dala azpimarratu dau Cormenzanak. Izan be, ur gitxi dago Etiopian eta hango biztanleek kilometro asko ibili behar ditue ur-putzuren batera heltzeko. 

Korrika egiten hasi zanetik, 120 putzu eregiteko baliabideak batu ditu Cormenzanak. Eguazteneko proiekzinoagaz Muketuri eskualdeko egarria arintzen lagundu nahi dau, bertan beste putzu bat zabaltzeko dirua batuta, herrialdeko inguru pobreenetakoa dalako.

El hombre que empezo a correr Bilboko Club Deportivoko Gizarte Aretoan, Rekalde Zumardian, emongo dabe, eguaztenean, hilak 16, arratsaldeko 19:30ean. Sartzea doban da. Izan be, proiektu solidarioa garatzeko dirua filma babesten daben enpresetatik atarako dau Cormenzanak. Esate baterako, Bilboko Ur Partzuergoak 1.000 euro emon ditu eguazteneko proiekzinoa babesteko. Horregaz putzua eregi ahal izango da Muketurin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu