Kili-Kili-ren 50. urteurrena gogoratzeko erakusketea zabaldu dabe Bilboko Euskal Museoan
2016-03-14 13:34 KultureaUmeak euskeraz alfabetetako asmoz sortu zan Kili-Kili egitasmoa 1966an, Bilboko San Anton parrokiaren inguruko jentearen eskutik. Argitalpen ugari, jaialdiak, irratsaioak eta abar hartu zituan Kili-Kilik. Mende erdia bete dala gogoratzeko, erakusketea egongo da Bilboko Euskal Museoan, martiaren 18tik bagilaren 26ra.
Umeak euskeraz alfabetetako asmoz sortu zan Kili-Kili egitasmoa 1966an, Bilboko San Anton parrokiaren inguruko jentearen eskutik. Argitalpen ugari, jaialdiak, irratsaioak eta abar hartu zituan Kili-Kilik. Mende erdia bete dala gogoratzeko, erakusketea egongo da Bilboko Euskal Museoan, martiaren 18tik bagilaren 26ra.
Labayru Fundazinoak, Euskerazaleak alkarteak eta Bilboko Udalak bultzatu dabe erakusketea, Kili-Kilik mende erdian egindako ibilbidearen barri emoteko. San Anton parrokiaren ingurukoek sortu eben, Jose Antonio Retolaza buru zala eta Lander Gallastegiren estetikea erabilita.
Albabetatze proiektu arrakastatsua izan zala azpimarratu dau Labayru Fundazinoak. 1960ko hamarkadan, euskerearen aldeko giroa gori-gori egoala, sortu zan Kili-Kili. Hainbat jarduera hartu izan ditu egitasmoak bere ibilbidean: Aldizkaria, Lan ta Lan eta Ekin ta Ekin koadernoak eta beste argitalpen batzuk, baita Kili-irratia, Kili-jaiak eta abar be.
Erakusketea bagilaren 26ra arte ikusi ahal izango da Bilbon. Era berean, Labayru Fundazinoak bideo baten batu dau Kili-Kiliren ibilbidea eta liburuxkea preparau dau erakusketan ikusten dana azaltzeko.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!