Hemen da Getxoko XXXIV. Aste Korala
2014-10-27 13:23 MusikeaAstelehenean, urriak 27, Getxoko 34. Aste Korala hasiko da. Eguaztenera arte, Singapurreko, Errumaniako eta Letoniako taldeak izango doguz Algortako El Redentor eleizan. Kontzertuak 19:30ean hasiko dira eta, ohikoa dan legez, sarrerak dobakoak izango dira.
Kupela bikoteak 'Eutsi goiari' diskoa aurkeztu dau
2014-10-27 11:46 MusikeaBosgarren lana argitaratu barri dau Angel Larrañagak eta Xabier Zabale Alberdik osotutako Kupela bikoteak, Eutsi goiari. Orain zortzi bat urte hasi eban ibilbidea bikoteak, plazaz plaza eta erromeriaz erromeria. Elkar etxeagaz kaleratu dabe diskoa.
Iñigo Espiña: 'Kasualidade batek eraginda sortu zan taldea'
2014-10-27 10:51 BarriketanAdarrots taldeko biolinistea
Sustrai Colina zuzenean sailkatu da Xilaba Bersularien Xapelketako finalerako
2014-10-27 10:19 BertsolaritzeaLarresoroko Herriko Gelan jokatu zan, domekan, Xilaba Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko Bertsolari Txapelketako lehen finalerdia. Sustrau Colina bertsolari lapurtarra izan zan nagusi, 331 puntugaz. Halanda ze, Baionan, zemendiaren 15ean, finalean izango da.
Eneko Abasolo ‘Abarkas’ek irabazi dau #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketea
2014-10-27 09:59 BertsolaritzeaAriketa guztiak egin ostean, Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’-ek lortu eban puntu gehien batzea, 377 puntu. Holan, finalaurrekoetarako txartela irabazi dau iurretarrak, eta zemendiaren 22an Etxebarrian kantauko dau.
Barriro dago martxan Bizkaidatz literatur sariketea
2014-10-24 15:10 KultureaBizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen dauen lehiaketa horrek berezitasun nabarmen bat dauka: Idazle ezagun bik narrazino edo nobela labur banaren hasierea idazten dabe, bata euskeraz eta bestea gaztelaniaz, eta parte-hartzaileek istorio horren jarraipena idatzi behar dabe. 16 urtetik gorako edozeinek parte hartu leike, 2015eko zezeilaren 20ra arteko epean. Bizkaidatzen edizino honetan, Ana Urkiza arduratu da euskerazko narrazinoaren hasierea idazteaz eta, erderazkoan, Ivan Repila izan da egilea.
Cecilia Roth aktore argentinarrarentzat Zinebiko Ohorezko Mikeldi saria
2014-10-24 14:18 sariak-autortzakInterpretetako orduan erakutsitako askatasun eta heldutasuna nabarmendu dabe Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Jaialdiko arduradunek. ZInebiren inaugurazino ekitaldian jasoko dau saria Cecilia Roth antzezle argentinarrak, zemendiaren 14an, Arriaga antzokian.
EKKI Euskal Kulturgileen Kidegoa egile eskubideak kudeatzeko agentzia martxan da
2014-10-24 12:27 kulturbizBost alkarte dira bazkide sortzaileak, Euskal Idazleen Elkartea, Euskal Editoreen Elkartea, Musikari Euskal Herriko musikariak, Bertsozale Elkartea eta Irudika euskal irudigileen alkarte profesionala. Euskal sortzaile guztiak agentzia berean batzeko aukerea eskaintzen ddau, egile eskubide guztiak leku beretik kudeatzea. Igor Estankona idazlea da EKKIko idazkaria.
Ramiro Pinilla bizkaitar idazlea hil da
2014-10-23 18:00 KultureaRamiro Pinilla (Bilbo, 1923 – Getxo, 2014) idazlea gaur, eguena, hil da, 91 urte zituala. Ibilbide emonkorrean, Euskadi Saria birritan irabazi eban (La tierra convulsa, 2004, eta Aquella edad inolvidable, 2012). Gainera, Espainiako Narratiba Sari Nazionala (Las cenizas del hierro, 2005) eta Nadal saria (Las ciegas hormigas, 1960) be irabazi zituan.
Lynne Cohenen argazkilariaren atzera begirakoa aurkeztu dabe Bilboko Rekalde aretoan
2014-10-23 17:46 KultureaArtista estadubatuarraren begirada bereziaren bilakaerea azaltzen dabe Rekalde aretoan ikusgai dagozan 80 argazkiek, 70eko hamarkadearen hasieratik gaur egunera arte. Urtarrilaren 25era bitartean egongo da zabalik Lynne Cohenen atzera begirakoa.
Udal Liburutegi Sareak Liburutegien Nazinoarteko Eguna ospatuko dau barikuan
2014-10-23 17:43 jardunaldiakBilboko Udal Liburutegi Sareak makinatxu bat jarduera antolatu ditu, datorren barikuan, urriaren 24an, ospatuko dan Liburutegien Nazinoarteko Eguna dala eta. Jardunaldi horrek bi helburu ditu: alde batetik, herritar guztiei jakinarazotea badagoala ezagutza eta informazinoa eskuratzeko hurreko zerbitzu publikoa eta, beste alde batetik, zerbitzu horren erabilerea sustatzea.
Inguma, euskal zientzialari eta ikerlarien datu-basea, barritu dau UEUk
2014-10-23 15:43 kulturbizIñaki Alegriaren arabera, Inguma euskal komunidade zientifikoaren topagunea da. Euskeraz beharrean dabilzan zientzialari eta adituen ikusgarritasuna areagotzen dau datu-baseak. UEUko zuzendariak uste dau, Ingumak erakusten dauela jakintza arloko produkzino zientifikoa euskeraz jorratzea posible dala.
Guggenheim museoa beste hogei urtean egongo da Bilbon
2014-10-23 13:40 KultureaGure garaiko artea. Guggenheim Bildumen maisulanak erakusketea aurkeztu eben goizean, eta arrastian Eusko Jaurlaritzeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Salomon R. Guggenheim Fundazinoagaz daukien hitzarmena lbeste hogei luzatuko dabela jakinarazo eben.
Shakespeare bertsolari
2014-10-23 13:29 BertsolaritzeaEkitaldiak bertso-saio baten egiturea izango dau, eta sukaldari nagusiak Juan Garzia –obrearen itzultzailea–, Jon Martin –bertsolaria eta idazlea– eta Miren Ibarluzea –bertsolaria eta itzultzailea– izango dira, Idoia Nobleren gidaritzapean.
Sarean ikusgai Boise State unibersidadean argitaratzen dan euskal ikasketen ganeko aldizkaria
2014-10-23 11:31 kulturbizBoise State Universityko Basque Studies programeak argitaratzen dauen BOGA, Basque Studies Consortium Journal aldizkariaren azken alea argitaratu dabe egunotan, eta orain sarean be eskuragarri dago. Diziplina ugari jorratzen dituan aldizkaria da, euskal ikasketa akademikoan adituak diranen artikulu eta lanez osotua.
Ertzaintzaren I. Euskerearen Erabilera Plana aurkeztu dabe Eusko Legebiltzarrean
2014-10-23 11:27 Euskerea berbagaiMartitzenean, Eusko Legebiltzarrean, aukeztutako dokumentuak hainbat neurri batzen ditu Ertzaintzak euskera zerbitzua emoteko eta lanerako hizkuntza izan daiten, herritarrei emoten jakien arreta elebiduna hobetzeko asmoz. Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak eta Iñaki Gurtubai Administrazino eta Zerbitzuetako sailburuordeak azaldu eben Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren Euskerearen Erabilera Normalizetako Plana.
Hobelex euskerarako lehen ortografia eta lexiko-zuzentzailea aurkeztu du UZEIk
2014-10-23 10:38 Euskerea berbagaiUZEIk Hobelex sortu dau, Microsoft Officerako zuzentzaile ortografikoa eta lexikoa, euskeraz akats ortografikorik barik idaztea eta, gainera, lexiko zuzen eta eguneratuagaz idaztea bermatzen dauen tresnea.
Hemen da Zientzia Cluba, bakarrizketa zientifikoz, umorez eta musikaz beteriko ikuskizuna
2014-10-22 17:46Zientzia Cluba zemendiaren 5etik 9ra bitartean izango dan UPV/EHUren XIV. Zientzia Astearen aurrerapena izango da. Urriaren 27an zabalduko da XIV. Zientzia Asteko ekintzetan parte hartzeko izena emoteko epea. Helburu gazte eta nagusiak zientziaren eta teknologiaren mundura erakartea da, gaiok sorrarazoten dituen errezeloak eta bildurrak baztertuz.
Hesian talde nafarrak 'Hegoak astinduz' seigarren diskoa aurkeztu dau
2014-10-22 15:45 MusikeaKontzertuak albo batera itxi, eta diskoa trankil lantzeko aukerea izan dau oraingoan Hesian bandeak. Horren emoitzea da hamalau kanta dituan Hegalak astinduz (Baga Biga) diskoa. Aurreko beharren aldean prozesua guztiz desbardina izan dala dinoe, eta igarriko dabela entzuleek. Zemendiaren 28an aurkeztuko dabe diskoa zuzenean, Bilborocken, Banden Lehia sariketearen finalean.
Bilboko Alondigeak Fermin Muguruzaren ‘Black is Beltza' eleberri grafikoan oinarritutako proiektua jasoko dau
2014-10-22 14:38 kulturbizFermin Muguruzak Black is Beltza aurkeztuko dau Bilboko Alondigean 2014ko zemendiaren 13tik 2015eko zezeilaren 8ra bitartean. Harkaitz Cano idazleagaz eta Jorge Alderete ilustratzaileagaz batera sortutako eleberri grafikoaren inguruan egindako proiektu hau erakusketa bategaz eta jarduera paraleloen egitarau bategaz osotzen da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...