Pablo González de Langarika poeta bilbotarra hil da
2016-03-21 10:28 KultureaGaur, hilak 21, Poesiaren Nazinoarteko Egunean, Bizkaiko Alkarte Artistikoak bere ibilbidearen 70. urteurrenea gogoratzeko eta poeta bilbotarraren omenez, ekitaldi berezia antolatu dau, poesia errezitaldi ibiltaria, hain zuzen be. Hamazazpi euskal poeten olerkiak, tartean, Pablo Gonzalez Langarikarenak, errezitauko ditue Manoli López, Pablo Cabañas eta Loly Rubiok. Hitzordua: Leioako Kultur Etxean, 19:30ean.
Pablo González de Langarika poeta eta idazle amorratua eta poesiaren zabalkunderako upealako lana egin dauena joandako barikuan hil zan 69 urte zituala. Gaur, hilak 21, barriz, Poesiaren Nazinoarteko Egunean, Bizkaiko Alkarte Artistikoak bere 70. urteurrenea gogoratzeko eta poeta bilbotarraren omenez, ekitaldi berezia antolatu dau, poesia errezitaldi ibiltaria, hain zuzen be. Aitatu alkarteko rapsoda diran Manoli López, Pablo Cabañas eta Loly Rubiok, Karmele Sánchez, gitarrista eta abeslariak lagunduta, 17 euskal poeten olerkiak errezitauko ditue, Xabier de Lizardi, Antonio Trueba, Kirmen Uribe, Amaia Lasa, Ángela Figuera, Gabriel Aresti, Carlos Aurtenetxe, José Fernández de la Sota, Gabriel Celaya, Blas de Otero, Blanca Sarasua, Carlos Linazasoro, Juan Larrea, Ernestina Champourcin eta Pablo González de Langarikaren olerkiak.
Hitzordua Leioako Kultur Etxean izango da arratsaldeko 19:30ean.
Pablo González de Langarika
Bilbon jaio zan 1947ko zezeilaren 9an. Poetas por su pueblo taldeko kidea zan eta 1981etik Zurgai aldizkariko zuzendaria, bihotza eta arimea. Argitalpen desbardinetan kolaboratzaile ibili da: Bahía, Pamiela, Malku, Arbola eta bestalakoetan. Hiru liburu argitaratu ditu: Canto terrenal (Bahía Saria, 1975), Contra el río de las sombras (Egilearen arg., 1976) eta Del corazón y otras ruinas (Alonso de Ercilla Saria, 1985). Argitaratu barik dagozan bere bi liburugaz, De ríos, tardes, musgos, arrecifes... eta Los ónices de Onan, Nacional de Yecla (1984) Saria eta II Certamen de Poesía Erótica Sariak irabazi zituan hurranez hurran, La Galleta del Norte literatur tailerretan.
Hona hemen, Zurgai posia aldizkariaren 30. urteurrenaren harian eta Bilboko 39. Liburu Azokearen Urrezko Luma Saria jaso ostean, Pablo González de Langarikari Bizkaie! agerkarian egin geuntson alkarrizketea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!