Hego Uribek irabazi dau Bertsolari Gazteen BBK Txapelketea
2016-03-21 09:16 BertsolaritzeaBilbon jokatutako finalean, Hego Uribek 404 puntu lortu ditu eta beste finalisteak, Busturialdeak, 393. Hortaz, Hego Uribeko seikoteak jantzi dau Bertsolari Gazteen BBK Sariketako txapela. Ganera, Lurdes Ondaro Malleak bizkaiera onenaren saria irabazi dau.
Bilbon jokatutako finalean, Hego Uribek 404 puntu lortu ditu eta beste finalisteak, Busturialdeak, 393. Hortaz, Hego Uribeko seikoteak jantzi dau Bertsolari Gazteen BBK Sariketako txapela. Ganera, Lurdes Ondaro Malleak bizkaiera onenaren saria irabazi dau.
Hego Uribeko taldeak honako seikote hau aurkeztu dau Kafe Antzokiko finalean: Ander Anakabe Lekue, Enare Muniategi Etxabe eta Iker Garitagoitia Astigarraga 18 urtera artekoetan eta Txaber Ormazabal Villanueva, Andere Molinuevo Martin eta Peio Molinuevo Martin 24 urtera artekoetan.
Busturialdeko taldean, honeek sei bertsolariek kantau dabe: Gazteetan Beñat Bilbao Landak, Julen Karrion Lamikizek eta Lurdes Ondaro Malleak; nagusietan, Aitor Etxebarriazarraga Gabiolak, Ibai Amillategi Omaetxebarriak eta Gurutz Uruburu Ibarguengoitiak.
Itxaro Juaristi Olaetxea gai-jartzailearen aginduetara kantau dabe. Epaileak honeek izan dira: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar, Jurgi Fuentes Goikoetxea idazkari dala.
Sari-banaketan, BBK-ko, Bizkaiko Ikastolen Alkarteko eta Bizkaiko Bertsozale Alkarteko ordezkariek parte hartu dabe. Hego Uriberi irabazlearen saria emon deutsie eta Lurdes Ondaro Malleari, bizkaiera onenarena.
Aurtengo txapelketan zortzi eskualdetako taldeek parte hartu dabe. Hortaz, parte-hartzaileen errekorra egon da. Zezeilaren 17an hasi zan txapelketea eta lau kanporaketa, finalaurreko bi eta finala euki ditu. Bertsolari gazteen txapelketearen 24. edizinoa izan da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!