Audre Lorde, Angel Gonzalez eta Paul Celan, euskeraz Munduko Poesia Kaieretan

Bizkaie! 2016-03-22 11:06   Kulturea

Poesiaren Munduko Egunagaz bat eginaz, Susa argitaletxeak nazinoarteko hiru autore entzutetsuren euskerazko itzulpenak aurkeztu ditu, Munduko Poesia Kaierak bildumearen barruan. Audre Lorde, Angel Gonzalez eta Paul Celanen olerkiak dira, Danele Sarriugartek, Gerardo Markuletak eta Xabier Montoiak euskeratuta, hurranez hurran.

Poesiaren Munduko Egunagaz bat eginaz, Susa argitaletxeak nazinoarteko hiru autore entzutetsuren euskerazko itzulpenak aurkeztu ditu, Munduko Poesia Kaierak bildumearen barruan. Audre Lorde, Angel Gonzalez eta Paul Celanen olerkiak dira, Danele Sarriugartek, Gerardo Markuletak eta Xabier Montoiak euskeratuta, hurranez hurran.

Orain dala urte bi ekin eutsan Susak Munduko Poesia Kaierak antologia bildumea argitaratzeari. Harrezkero, makina bat autoreren olerkiak euskeraz argitaratu ditue. Orain aurkeztutako hiru antologiakaz, hamabost liburu daukaz bildumeak. Laster, liburu gehiago aurkeztuko ditue, lituanieratik, txekieratik eta japonieratik itzuliak, Beñat Sarasola Poesia Kaierak-eko arduradunak azaldu dauenez.

Audre Lorde estadubatuarra (1934-1992) prosak egin eban ezagun, baina olerkigintzan be nabarmendu zan. Danele Sarriugarte haren lanen itzultzaileak dinoanez, baltza eta lesbianea zan, baina isilik ez geratzeko erabagia hartu eban. Bere sasoiko mobimendu politiko eta sozialek eragina euki eben Lorderen obran.

Gerardo Markuletak, bestalde, Angel Gonzalez espainiarraren (1925-2008) poemak itzuli ditu. Gaztetatik Gonzalezen obrea gustuko izan dauela dino Markuletak eta, holan, errazagoa dala itzulpena egitea. Intimismoa eta kezka soziala dira Gonzalezen obrearen ardatzak, umorezko ikutu bategaz, Markuletaren ustez.

Alemanieraz idazten eban baina errumaniarra zan Paul Celan (1920-1970). Kontzentrazino eremu baten egon zan 2. Mundu Gerran Celan eta horrek bere obrea baldintzatu eban. Poesia hermetikotzat jo dau Beñat Sarasolak Celanen estiloa. Xabier Montoiak egin dau itzulpena.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu