EH11kolorek hezkuntza komunidadeari omenaldia egin gura deutso, Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean
2016-03-21 13:27EH11kolorek Euskal Herriko hezkuntza komunidadeari omenaldia egin gura deutso, irakasle, ikasle, guraso, sindikatu eta instituzinoei, Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean, hezkuntza unibersala, barne hartzailea, bardintasunean oinarriturikoa eta kalidadezkoaren alde eginiko esfortzu eta burrukarengaitik, ikasleen jatorri, maila kultural nahiz sozio ekonomikoaz harago.
EH11kolorek barriro be eskubide bardintasunaren, betebeharren bardintasunaren alde eta aukera bardintasunaren aldeko aldarria egin nahi dau, jatorri edota kulturaz harago. Aniztasun kulturalean alkarbizitzea euskal gizartearen erronka eten bakoa da, danon ardurea. EH11kolore erakundeei, alderdi politikoei, sindikatuei, herri mobimentuari eta alkarte desbardinei zuzendu jake, aniztasun kulturalaren inguruan, gure herrira egokitutako ereduaren inguruko hausnarketan sakondu deien. Aniztasun kulturalean oinarrituko dan kudeaketa eredu honek, hezkuntza eredua izango dau zutabe eta ikasleriaren jatorri eta kultura errealidade aldakorretara egokituko da; hezkuntza eredu honek gizarte, kultura eta lan aukera bardintasuna bermatu beharko leuke eta alkarren arteko begirunea, onarpena eta errekonozimentua sustatu, aniztasunean oinarrituriko alkarbizitzeak etorkizunean arrakastea izan daian; hezkuntza eredu barne hartzailea, ikasleriaren jatorria edota maila sozioekonomikoa ez daitezan izan arrakasta akademikorako traba.
EH11kolorek Euskal Herriko hezkuntza komunidadeari omenaldia egin gura deutso, irakasle, ikasle, guraso, sindikatu eta instituzinoei, Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean, hezkuntza unibersala, barne hartzailea, bardintasunean oinarriturikoa eta kalidadezkoaren alde eginiko esfortzu eta burrukarengaitik, ikasleen jatorri, maila kultural nahiz sozio ekonomikoaz harago.
Eta Miribilla eskola publikoaren eskutik egin dau, Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Miribilla auzoko eskolearen eskutik, akaso gure herrian aniztasun handiena dauen eskolatik anitzenetik, hain zuzen. Ikasle, irakasle, zuzendaritza, guraso eta auzokideak batu dira Arrazakeriaren kontrako egunean Atanbora abesteko, EH11koloreren aniztasun kulturalaren aldeko ereserkia abesteko. Gora aniztasuna.
Miribilla Ikastetxea
Danetara, 248 ikasle dituan CEIP Miribilla HLHI ikastetxe publikoan, 21 herrialdetako ikasleak dagoz eta 10 hizkuntza. Horrezaz gan, bederatzi erlijino sinismen dagoz: kristinauak, kristinau ortodoxoak, ebangelistak, musulmandarrak, hinduistak, protestanteak, ateoak, agnostikoak eta budistak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!